KORPORATIBISMO NAZIONALA (I. atala): Negua badator

MEXIKO, NEGU GORRIAREN ERRADIOGRAFIA

Mexiko herri liluragarri bat da gauza askogatik, baina, bereziki, duen berezitasun bategatik. Konkista espainiarrak bertako zibilizazio eta herri indigenen galera eragin zuen tabula rasa moduko baten bitartez, eta, hurrengo mendeetan, izaera definitu eta finkatu bat izan zuten zibilizazio, etnia, kultura eta tradizioak disolbatu egin ziren elkarren artean nahas-mahasa, desordena eta indeterminazio bat gauzatuz. Anabasa da, beraz, Mexiko modernoaren oinarria, eta hori da, hain zuzen ere, elite internazionalek mundu osoan ezarri nahi dutena globalizazioaren bitartez. Hortaz, segurtasun handiz esan daiteke gizarte mexikarra dela datorkigunaren aitzindaria. Modu horretan, zentzuzkoa litzateke berau arretaz aztertzea baldin eta etorkizunari aurrea hartu nahi badiogu herri gisa. Hala, bi klase nagusitan sailkatu daiteke jendarte mexikarra: batetik, boterearen jabe den elite erauztailea; bestetik, milioika dohakabez osaturiko masa.

 

MASA

Langile mexikarraren egunerokotasuna

Oro har, tradizio zein leinurik gabeko mestizoez osaturik dago masa mexikarra, saltsa-maltsa baten ondorio baitira eta denek dituzte herri prehispaniko ezberdinetako arbasoak, arbaso beltzaranak, espainolak eta baita Europako toki ezberdinetakoak ere, kasuaren arabera. Horretaz gain, Estatu osotik etorririko jendez beterik daude Mexiko hiriko kolonia eta auzuneak, non ikus daitezkeen leku berean Chiapas aldeko maien zantzu borobilak, edota Sonora ingurukoen aurpegi zorrotzak.

Nabarmena da, batetik, nortasun finko, tradizional eta determinatuen erreferentzia-falta jendetza mestizoaren oinarrian, eta, bestetik, gehiegizko aniztasuna edo nahas-mahasa. Aniztasuna modu positiboan saltzen badute ere sektore progresistek, errealitatea honakoa da: ezinezkoa da komunitate organiko, sendo eta iraunkorren eraketa bat baldintza horietan, zeinak babesgune kolektibo gisa jokatu dezaketen herritarren zailtasun eta zapalkuntzen aurrean.

Nortasun mexikar orokor bat sortzeko saiakera egon da Estatuaren partetik XX. mendean zehar hezkuntza eta propagandaren bitartez, goraipatuz konkista-aurreko zibilizazioen herentzia, mitifikatuz independentziaren aldeko gerra edo 1910eko iraultza mexikarra, eta baita zeinu kultural eta folklorikoen erakusketaz ere. Abertzaletasun merke horrek, ordea, ezin du ordezkatu tradizio, etnia eta leinu zaharrek duten indar kohesionatzaile eta ordenatzailea, zeina espirituala den bere osotasunean. Hala, “tribu urbano” deiturikoetan, sare sozialetan, musikan eta kirol-munduan edo gaizkile-taldeetan bilatu ohi dute gazteek beren nortasuna eta babesa , hots, sustantziarik gabeko sasi-kolektiboetan, eta horrexegatik ikus daitezke Euskal Herrian baino espezimen sozial gehiago Mexikoko kaleetan.

Horretaz gain, Estatu laikoa da Mexiko 1857. urtetik, eta ordutik hispanitate katolikoaren aurkako diskurtsoa inposatu du klase politikoan estrukturalki ezarrita dagoen masoneria anglofiloak. Aldeko arrazoiak izan baditzake ere, ezin da ukatu laizismo horrek ateak zabaldu dizkiola  materialismorik ankerrenari, eta mexikar gizartea da horren lekuko. Herritarren gehiengoa muturreko degenerazioan murgildurik dago, batik bat lizunkeria eta alkoholari dagokionean, eta hortik atera nahi duten gutxi batzuek fundamentu kaxkarreko eliza, sekta eta suzedaneo espiritualetara jotzen dute, beste ezeren faltan.

Adibide moduan, fideltasun ezak eta maitaleak gauza arruntak dira bikote zein senar-emazte askoren artean. Lanean edo kalean, gizon eta emakumeen arteko elkarrizketek ezkutuko konnotazio sexuala izan ohi dute “albur” deituriko zentzu bikoitzaren bitartez. Era berean, ez da harritzekoa lagun batek bestearen bikotekidea ezkutuan ligatzen saiatzea, izan ere,ohikoak dira gertukoen arteko traizio eta desleialtasunak. Balore-falta sistemiko horren ondorio da jendearen arteko mesfidantza, bai bikoteen arteko harremanetan, eta baita gizarte harremanetan orokorki.

Gaizkile-taldeen inpunitateak ez du mugarik, kartzela-zigor baxuak eta polizia ustel eta kriminalaren eraginkortasun-faltagatik, eta, modu horretan, ez dute eskrupulurik auzokide apalak lapurtu, estortsioa egin, eta, sarritan, tiro edo labankada batez hiltzeko. Guztia konpondu daiteke dirua eta eroskeriarekin, eta arrunta da poliziak gizajo errugabe bat atxilotu eta kartzelatzea benetako kriminala errutik libratu ahal izateko. Horrek guztiak mesfidantza-falta argi bat eragiten du bizilagunekiko, agintearekiko, eta, handi-handika, gizartearekiko, eta ez dago masa horren antolakuntzarako posibilitaterik baldintza horietan.

Desordena da jaun eta jabe mexikarrengan, plano sozial edo etnikotik hasita, banakoaren barne-mundu psikiko eta espiritualeraino. Ondorioz, munduko herririk atomizatu eta indibidualistenetariko bat da Mexiko, eta herritar xumeek zailtasun handiak dituzte edozein aldarrikapen edo  larrialdiren aurrean iraunkorki  elkartzeko. Hori dela-eta, langile mexikarrak 2 ordu igarotzen ditu etxetik lanerako bidean 10 orduko lan-egunak egiten dituelarik 8000 peso (400 euro) irabazteko hilabete-bukaeran, eta zorionekoa sentitzen da larunbatak libratzen baditu. Miseria guzti hori gutxi balitz, agintean dagoen elitea diru publikoaren lapurreta eta krimenaren bitartez aberasten da modurik lotsagabe eta gupidagabeenean. Horren adibide da nola eman zitzaien Veracruzeko ospitaleetan ur destilatua minbizia zuten umeei, kimioterapiarako medikamentuen beharrean, medikamentu horiek farmazia-enpresei saltzeko ezkutupean, eta horren bitartez aberasteko. Hala, mexikarren zorigaitzak aurrera egingo du, herritarrek pairatzen duten desordena sistemikoak ezgai egiten ditu batasunerako.

 

ELITEA

PRI alderdiko kideak

Mexikon posible da ezerezetik negozio bat sortu eta eroso bizitzea, baina oso zaila da modu indibidualean aberastea eta are gutxiago boterearen parte izatea. Finean, ezberdintasun esentzial bat dago masa eta elite mexikarraren artean, eta baita mundu-mailakoan ere: masak izaera indibiduala du, hau da, unitate bakartuen arteko batura hutsa da ikuspegi sozio-ekonomiko batetik. Eliteak, ordea, korporatiboki jokatzen du. Hala, lau talde nagusitan sailkatu daiteke Polanco eta Lomas inguruetan bizi den mexikar elitea: politikoak, narkoak, enpresa eta finantza-munduko familiak eta, azkenik, juduak.

Alderdi politikoak,adibidez, instituzionalizaturiko mafiak dira, eta horietatik nagusiena da PRI alderdia. Finean, psikopata eta gaizkileen plataformak dira euren negozio, ustiaketa eta krimenak burutzeko diru eta baliabide publikoaren bitartez. Talde hermetiko gisa funtzionatu ohi dute, barne-antolaketa hierarkiko batez antolaturik, omertà eta beldurraren legearen bitartez mantentzen dutelarik barne-kohesioa, eta lapurturiko diruaren bitartez erosten dituzte  euren babes eta influentziak, hots, prentsa, epaileak, polizia, segurtasun pribatua eta abar. Finean, alderdi politikoak eta narkoen kartelak gauza bera dira: korporazio mafiosoak. Horien arteko ezberdintasun bakarra da merkatu-hobi ezberdinak dituztela. Oro har, ez dira euren artean gehiegi eragozten, zakurrak ez baitu zakurra jaten, bizikidetza baketsua baita hobekien doakiena biei. Hala, ezkutuko tratu bat izan dute historikoki bi mafiek Felipe Calderòn boterera iritsi zen arte 2006. urtean.

Gaizkile-korporazioez gain, korporazio tradizionalak  daude, hots, familian eta etnian oinarriturikoak. Familia edo leinu boteretsuen helburua izan ohi da euren asabek irabaziriko ondare eta ospea mantendu eta handitzea, tankerako beste familien arteko lehian. Irizpide guztiz materialista izanik ere, horrek helburu zehatz batean oinarrituriko batasun bat igortzen dio taldeari, eta, modu horretan, sendiko kideek familiaren izen ona ezartzen dute interes pertsonalen gainetik. Azken batean, kontrakoak esan nahi du ondare familiarraren galera eta, ondorioz, kide bakoitzaren eta datozen belaunaldien hondamendia eta porrota. Modu horretan, ohikoak dira interesen bitartezko ezkontzak Mexikon, non familia ezberdinen arteko aliantzak burutzen diren ezkongaien bitartez.

 

KOMUNITATE JUDUA

Familia judu mexikarra

Azkenik, Mexikoko diaspora judua dugu. Aspaldikoa da komunitate horren presentzia bertan, Kuhn, Loeb & Co. izan baitziren herrialdeko trenbide-sarea antolatu zutenak, adibidez. 42000 judu bizi ziren Mexikon 1991ean Sergio Della Pergola doktorearen arabera, eta horietatik 39000 Polanco auzotik Santa Fe arteko eremuetan bizi ziren, hots, 13 kilometro eskaseko zabaleran. Horrek adierazten du gune berdin batean elkartzeko tendentzia dutela juduek, ghettoak sortuz eta lurraldea kolonizatuz.

Shtetl bezala izendatzen dute euren komunitatea, Europako ekialdean zuten bizimodu tradizionalean oinarritua dago, eta horren gobernu eta erdigunea da Sinagoga, zeinak asanblada-gune gisa balio duen erritu eta zeremoniaz gain. Judaismoa, izan ere, ez da erlijio bat Shtetl  kideentzat, bizitzeko modu bat baizik. Errabinoa da legezko autoritate nagusiena, eta berak ezartzen ditu auzi erlijioso zein eskolastikoen irizpenak, bera izanik komunitateko epailea eta Jainkoaren legea ezartzearen arduraduna.

Horretaz gain, bada administrazio orokor eta komunitate-kontseilu bat, Kahal deiturikoa, eta XIX. mendeko Errusia eta Polonian bezala funtzionatzen du gaur ere. Shtetl familia orok ematen du hamarren moduko bat dohaintza moduan epe bakoitzeko, komunitateko kideak ekonomikoki lagundu eta barne-erakundeak finantzatzeko helburuarekin, kontseilu hori delarik diru-kutxa kudeatzen duena. Elkartasun korporatibo hori dela-eta, nekez ikusi daiteke judu txirorik Mexikon, gehienak bizi dira herrialdeko zonalderik aberatsenean eta gehienek dute euren negozio propioa edo familiarena. Zorrak edo hondamendi ekonomikorik izanez gero, komunitateak dirua utzi diezaioke kideari interesik eta eperik gabe, beti ere zintzoki jokatzen duen bitartean. Estatuaz gaindiko zerga-sistema paralelo baten moduan uler daiteke aipaturikoa, eta modu horretan gauzatzen dute Mexiko barruan euren proto-Estatua eta kidegoaren ongizatea.

Ezinbestekoak dira familia eta etniaren arteko loturak Shtetl mexikarrean, eta ez dira sentipenera mugatzen soilik; aitzitik, askoz ere gauza sakonagoa da talde-kontzientzia juduengan, banakoaren funtzioa determinatzen duelarik jendartearen baitan. Hori dela-eta, zehazki ezarriak daude senar eta emaztearen rol tradizionalak familia askotan, eta horrek ahalbideratzen du egun komunitateak duen demografia-tasa altua, arrunta baita ikustea sei umez inguraturiko ama gaur egun ere.

Horrek, baina, ez du esan nahi kontzientzia indibidualik ez dagoenik, eta agian kontu horretan datza euren arrakastaren sekretuetako bat, izan ere, maisuki jakin izan dute kontzientzia kolektiboa eta indibiduala sintetizatzen. Finean, komunitatea plataforma eta laguntza bat da banakoen jomuga pertsonalak gauzatzeko ere, eta, feedback horretan, banakoak komunitatearen ongizatea bermatzen laguntzen du bere ekarpen eta parte-hartzearen bitartez, ahalik eta berak jasotako laguntza eta babes berdina izan dezaten, era berean, kide eta belaunaldi berriek.

Bestetik, bada Bnei Brith deituriko elkarte judu bat, zeinak masoneriaren antzeko egitura duen munduan barreiaturiko logia ezberdinetan antolatua dagoelarik. Erakunde hori da Mexikoko komunitate judua munduko diasporarekin konektatzen duena, eta deigarria da Bnei Brith-ek jokatu izan duen funtzioa herrialdera etorri-berri diren kideak laguntzen eta komunitatean gizarteratzen. Mundu-gerren garaian, adibidez, ordezkariak bidaltzen zituzten Veracruz edo Tampico aldera, Mexikora itsasoz iritsitako etorkin judutarrak babestu eta hiriburura eramateko asmotan. Ostatua emateko zenbait etxe zituzten hirian, eta horietan hartzen zituzten etorri-berriak ahalik eta lanbide bat bilatu eta independentzia ekonomikoa lortzen zuten arte. Gerora, etorkin horien esker ona eta lan gogorragatik izan ziren posible kirol eta kultura-erakundeen sorrerak (non antolatzen diren dantza tradizionalak, lehiaketak, antzezlanak edo konferentziak), lehen eskola juduak, yiddish egunkariak eta abar Shtetl mexikarrean.

Bukatzeko, aipatu beharra dago ez dela mexikar komunitatera mugatzen judutarren Korporatibismo Etnikoa. Aitzitik, elkar konektaturik daude toki guztietako juduak mundu-mailako sare internazional batean Bnei Brith edo Munduko Kontseilu Judua bezalako erakundeen bitartez. Horrek sekulako abantaila igortzen die kideei, adibidez, merkataritza sektorean. Esaterako, “Gzhel” zeramika Mexikora prezio onean ekarri eta saldu nahi duenak nahikoa du Errusiako etnia-kideekin harremanetan jarri euren barne-erakunde internazionalen bitartez. Eta ez hori bakarrik, mundu-mailako Korporatibismo Etniko hori izugarrizko arma politikoa da aspaldidanik politika globalean eragiteko, eta horren adibidea da mundu guztiko juduek III. Reicharen aurka egin zuten presioa, non Amerikako Estatu Batuak behartu zituzten Europako gudan parte hartzera, nahiz eta Estatu Batuar herritarrek ez zuten parte hartu nahi izan.

 

EUSKAL HERRIAREN UDAZKENA

Ernairen propaganda

 

Lehenago esan den moduan, eredu mexikarraren antzeko gizarte egitura bat bilatzen dute elite internazionalek mundu-mailan, Divide et Impera taktika zaharra jarraituz: sustrai eta nortasunik gabeak, materialistak, indibidualistak, zatituak, beldurtuak eta astotuak nahi gaituzte, goyim otzan eta malguak izan gaitezen. Taktika hori erabili izan dute Euskal Herriaren aurka gobernu espainiar eta frantsesek, eta taktika hori darabilte ere munduko herrien aurka itzaletako gobernu internazionalak. Bide horretan, beharrezkoa da tokian tokiko egitura ordenatzaile tradizionalak dinamitatzea, horiek baitira herri eta komunitateen barne-loturak mantentzen dituzten azken gotorlekuak: eliza, aberria, komunitate etnikoa, auzoa eta familia. Helburu horretan, indar subertsibo progresistez baliatu izan dira egitura horiek hautsi eta jendartea triskantzan eta zatiketan murgiltzeko azken bi mendeetan, eta ezin esan arrakasta eduki ez dutenik, gurean behintzat.

XIX. mendean euskalduna, kristaua eta foruzalea zen euskal gizartearen gehiengo nagusia, hau da, kohesionaturik zegoen etnikoki eta espiritualki, eta batasun horren adierazpen ukaezina izan ziren karlistadak: Bizkaitarrak, gipuzkoarrak, arabarrak eta nafarrak elkar batu ziren bandera berdin baten atzean eta gai izan ziren Estatu oso bati aurre egiteko Madrileraino iritsiz, katalan eta aragoiar gutxi batzuen laguntzarekin. Tankerako gauzarik imajinatu ahal daiteke gaur egun?

Hala, etengabeko atomizazioa izan da Euskal Herriaren patua euskal tradizioak iraultzaile liberalen aurkako gudua galdu zuenetik XIX. mende bukaeran, immigrazioa eta Ideologiak izan direlarik desintegrazio horren bi arma nagusienak, zeinak kontzienteki erabiliak izaten ari diren euskaldunen  aurka. Horrela, XIX. mendeko Euskal Herri kohesionatu hura zatitu egin zuten foruzale eta liberalen, etorri-berri eta bertakoen, erdaldun eta euskaldunen, iraultzaile eta tradiziozaleen, abertzale eta unionisten, fededun eta fedegabeen, internazionalista eta nazionalisten, ETAren aldeko eta kontrakoen, feminista eta ez-feministen, ekologista eta ez-ekologisten, abortuaren aldeko eta kontrakoen, LGTB eta heteropatriarkalen  eta abar luze baten artean.

Euskal Herriak ez zuen Estatu propio bat, baina gutxienez bazuen ongi kohesionaturiko komunitate bat, lege-sistema propio batekin eta berau defendatzeko indarra eta adorearekin. Egun, aldiz, antzekotasun handiagoa du euskal gizarteak masa mexikarrarekin duela bi mendeko Euskal Herriarekin baino, hori baita datorkion negu gorria: jada gutxiengoa da euskalduna bere lurrean, bai linguistikoki, bai kulturalki, baita etnikoki ere. Eta, hori gutxi balitz, zatiturik dago bere baitan deliberatuki zabalduriko endekapen moral eta pozoi ideologikoak direla eta ez direla. Baldintza horietan, nola espero daiteke etorkizun bat euskaldunarentzat?

Buruzagi “abertzaleek” genero-ideologia, abortua edo lgtb agendaz dabiltzan bitartean, Euskal Herritarren jaiotze tasa Europako baxuenetariko bat da. Prentsa euskaldunak aniztasun kulturala eta pluraltasunaren ontasunaz  hitz egiten duen bitartean, ia inork ez du euskaraz hitz egiten herriko kaleetan. Gobernu eta unibertsitateek geroz eta euskal gazte gehiago bultzatzen dituztenean ospa egitera euren herrietatik erasmus eta atzerriko beken bitartez, geroz eta atzerritar kolono gehiago ikusi daitezke herri horietan, horietako asko diputazioen diru-laguntzaz bizi direlarik. Erakunde politikoak eliza eta erlijioaren gehiegikeriez mintzo diren bitartean, alkoholean eta drogetan hondoratzen da euskal gazteria, eta urrunetik ikus daiteke islamaren itzala apurka handitzen. Eta badago oraindik ere Euskal Estatu bat posible dela pentsatzen duenik baldintza horietan.

 

NEGUAREN AURREAN, KORPORATIBISMO NAZIONALA

 

Rudyard Kipling-ek esana

Hierarkia zorrotz batean antolaturiko taldeetan biltzen dira otsoak negu gorriari aurre egiteko. Horrek abantaila ematen die harrapakin handiak taldean ehizatu eta ugalkortasuna maximizatzerakoan. Sakabanaturik baleude, nekez lortuko lukete negua garaitzea eta espezie gisa bizirautea.

Euskaldunak ere gainean du bere negu gorria, eta bi aukera besterik ez ditu horren aurrean: lehenengoa, bere buruaren disoluzio eta atomizazio-prozesuan aurrera egin eta masa galdu eta endekatuaren parte bilakatu Mexikoko gizaseme errukarrien antzera; bigarrena, korporatiboki antolatu eta biziraun Mexikoko komunitate juduaren moduan.

Hori litzateke, finean, proiektu honen asmoa, hots, herri gisa negu gorriari aurre egiteko prestatu eta antolatzea. Euskal Herria ez dago hilda oraindik, eta biziraungo du baldin eta geratzen den masa  etniko euskalduna bere atomizaziotik irten eta komunitate sendo eta indartsu bat garatzen badu, bere bizimodu, behar eta interesak korporatiboki defendatuz  komunitateko aberri-kideen elkartasun-sare organikoaren bitartez. Gure arbasoek leinuen batasunaz erantzun zioten mairuen eta germaniarren inbasioei, eta arrazoi horregatik lortu zuten Orreagako batailetan garaipena eta, ondorioz, Erreinu propio bat garatzeko baldintzak.

Hala, proiektu honek ez du bilatzen munduko errukarri guztien arazoak konpontzea, aitzitik, bilatzen duena da euskaldunon arazo etniko edo nazionalari erantzutea, euskalduna ezarriz asmo eta ekimen guztien erdigunean. Era berean, proiektu honek ez du bilatzen gainontzeko talde etniko, kultural, politiko eta sozialei aurka egin edo baztertzea, ez eta erakunde publiko zein pribatuak erasotzea. Proiektu hau ez da suntsitzailea, inondik ere, eraikitzailea baizik, bere helburua babesgune eta ekintza-gune bat eratzea baita euskaldunarentzako, hots, anabasa mundialistaren erdian bere burua adierazi eta berreraikitzeko  azken gotorleku bat eratzea. Zaila izango da behin Euskal Herriak izan zituen elementu kohesionatzaile horiek berreskuratzea, baina beste aukerarik ez da geratzen horren alternatiba euskal nazioaren desagerpena denean.

Bukatzeko, esker handiz onartuak izango da edozein ekarpen eta laguntza anbizio handiko proiektu hau aurrera eramateko, beharrezkoak izango baitira sektore ekonomiko, sozial eta politiko ezberdinetako ikuspuntu eta ekarpenak asmo honi corpus doktrinal bat emateko. Lan handia dago egiteko: antzinako euskal antolakuntza eta elkartasun-formak, legeak eta bizimodu komunitarioa aztertu, egungo komunitate arrakastatsu ezberdinen funtzionamendu korporatiboak ikertu, ezbaian dauden gai politiko eta sozialei erantzun bat eman ikuspegi honetatik… ikaskuntza guzti horretatik ateratako ondorioak baliagarriak izango dira etorkizuneko euskal komunitate organikoa teorikoki diseinatu eta apurka praktikara eramaten joateko, proba eta akatsetatik ikasiz, eta erronka orori aurre eginez. Hortaz, gonbitea luzatzen zaio Euskal Herriaren etorkizunaz kezkaturik dagoen euskaldun orori, proiektu honetan parte hartu dezan bere ikuspegi eta ekarpenen bitartez.

 

114 views

7 thoughts on “KORPORATIBISMO NAZIONALA (I. atala): Negua badator

    • Aupa Josu! Hori hala bada, behartua zaude zure eta zure taldearen esperientzia eta jakinduria hemen azaltzera. Horixe baita nahi dudana, askoren arteko lanaren bitartez ateratzea proiektu hau aurrera, eta, bizipen horretan, sare komunitario bat garatzea. Jakina, Korporatibismo Etnikoa euskara eta euskaldunarentzako espazioa behar du izan, bera den moduan adierazi eta bizi dadin. Erdaldunentzako ez dago tokirik hemen.

  1. Izenburu ona jarri diozu mami gozoko artikuluari.

    Negua badator, hamarkada ilun eta konbultsoak bizitzea tokatuko zaigulako. Ogia geroz eta urriago eta zirko geroz eta gehiago edukiko dugulako. Egungo krisia ekonomikotik haratago doa, zibilizazio krisia da hau, Erromatar Inperioaren erorketa gogorarazten duena. Informatua dagoen orok ikus dezake paralelismo beldurgarria, eta esan XX. mendeko gerra eta genozidioak XXI. mendean gertatuko denaren aurrerapena baino ez direla.

    Pozten naiz ordea jakitean badagoela gauzak argi dituen jendea, eta isildutako egien bila datorren edonorentzat hemen idatzitakoa eskura dagoela, ziurgabetasuna norma den garai hauetan pisuzko egiak irakurtzeak tunelaren amaieran argia ikusten laguntzen duelako. Eskerrik asko lan ederragatik, ondo izan

    • Bai, panorama ez da erraza. Etorkizun demografiko ilun bat dugularik, geroz eta pisu handiagoa duten hainbat komunitate etno-kulturalekin partekatu beharko ditugu gure lur historikoak. Gobernu eta erakunde publikoek aspaldi abandonatu gaituzte, beraz guk geuk azpitik sortu beharko ditugu gure babes-erakunde eta komunitateak euskaldun gisa biziraun dezaten datozen belaunaldiek.

  2. Korporatibismo etnikoa herri bezala helburu bera duten etnia bereko komunitateek osatzen duten haien arteko elkartasun-sarea da. Etno-korporatibismoa gizatalde ezberdinak dauden estatuetan garatzen ei da beste gizataldeen kanpo-eraginek haien nortasuna ez aztoratzeko asmoz, hau da, komunitateen bizirautea bermatzeko mugimendua.

    Munduan zehar garatutako etno-korporatibismoaren makina bat adibide ditugu:

    Amishak, mennonitak, mormoiak, juduak, Hezbola, Hamas, Ipar Irlandako katoliko eta protestanteak, ijitoak, koptoak, Hegoafrikako boerrak… eta batez ere diasporan dauden komunitateak. Aurrerakoiek pentsa omen dute kultur-aniztasuna eredu bideragarria dela, baina errealitateak guztiz kontrakoa dio.

    Hiri handietan komunitate bakoitzak badu bere auzoa (hispanoena, beltzena, indioena, txinatarrena, juduena, korearrenak…). Gizatalde bakoitzak bere komunitatearen auto-segregazioa bultzatzen du. Amerikan gertatzen dena oso esanguratsua da, estatu mailan ezin da korporatibismorik ezarri, komunitate bakoitzak haien interesak defendatuko dutelako. Horregatik hango gizartea indibidualista da. Suitzan gauza bera gertatzen da, han 4 komunitate existitzen dira eta era berean gizartea indibidualista da. Kontrako kasua Ipar Europako herrialde homogenoak lirateke (Suedia, Norvegia, Islandia, Finlandia, Danimarka…). Han estatu mailan korporatibismoa ezarrita dago, baina jatorrizko biztanleek gizarte horien bizimoduan gizarteratu nahi ez diren komunitate berriko etorkinekin ez dute haien bizikidetza partekatu nahi eta horregatik etorkinak nahi ez dituzten alderdiek izugarrizko gorakada izan dute.

Leave a Comment