Computer Shock Vasconia. 2001. urtea.

Federico Krutwigen “Computer Shock Vasconia. 2001. urtea.” obraren itzulpena.

0. Hitzaurrea.

 

Hementxe Prometeo proiektuaren lehena. Gure nazioari buruzko obra onena iruditzen zait, gerora landuko ditudan arrazoiengatik. Orain gehituko ditudan atalak apur bat txukunduak daudelako hasiko naiz igotzen, baina 10 kapituluetatik 3 dagoeneko itzuli ditut, birpasaketa sakon bat behar duten arren.

Bilduman ikus dezakezuen modura, lehenik itzulpena egingo dut, ondoren zuzenketak eta azkenik berridazketa bat, beraz momentuz lehen zirriborroak dira soilik.

Azkenik, argitu besterik ez nik berez ez dudala honelako itzulpen baterako euskara mailarik. Beraz, hona igotzen joango naiz apurka atalak ausarten batek ere lagunduko edo zuzenketa batzuk egingo dituelako esperoan, horregatik gehitzen ditut ere testu dokumentuak. Lehenik eta behin, ez dut mailarik, euskaldun zahar gehienen antzera ez dugulako nahikoa inmertsiorik, eta gure euskararen ezagutzan hainbat zulo mantentzen dira urteak pasa arren. Bigarrenik, nire ikasketak direla eta, euskara batu lehor eta zientifikoa dudalako, Krutwigen espainiera landu eta prosaikoa ez bezala. Eta azkenik baita ere, Krutwigen obra izanik batez ere, lapurtera klasikoan idatzi beharko litzatekelako noski.

Alta, gauzak bidean ikasten dira, eta denborarekin saiatuko naiz goiko gabezia hauek gainditzen, eta berridazketa gehigarriez Prometeo proiektuko obrak behar bezala berridazten.

Computer Shock Vasconia. 2001. urtea. 0. Hitzaurrea

https://askatasunarenliga.eus/wp-content/uploads/1-Hitzaurrea-COMPUTER-SHOCK-BASKONIA.docx

 

COMPUTER SHOCK BASKONIA. 2001. URTEA

Federico Krutwig Sagredo

Itzultzailea: Joseba Garcia

 

F.H./ri

eta Euskalherria’

politeia digne la independent bat

bilhaka dadintzat

gathazkatzen dutenei.

 

ἁλλ’ εί μέν. ὅσ ἅν τιςύπερβῆ τῷ λόγφ. ἵνα μἡ λυπήση. καί τἀ πρἀγμαθ’ ύπερβήσεται, δεῖ πρὁς ήδονὴν δημηγορεῖν ει δ’ ή τῶν λόγων χάρις. ἅν ἧ μὴ προσήκουσα, ἔργῳ ζημία γιγνεται. είσχρόν έστι φενακίζειν έαυτούς, καί ἅπαντ αναβαλλομένους ἅν ᾗ δυσχερῆ πἁντων ύστερεῖν τῶν ἔργων. καί μηδέ τοῦτο δύνασθαι μαθεῖν. ὄτι δεῖ τοὺς ὀρθῶς πολέμῳ χρωμένους ούκ ακολουθεῖν τοις πράγμασιν. αλλ’ ἁύτούς ἔμπροσθεν εἶναι τών πραγμἁτων. καί τὸν αύτὸν τρόπον ὥσπερ τῶν στρατευμάτων, ἁξιώσειέ τις ἅν τὸν στρατηγὸν ήγεῖσθαι, οὔτω καί τῶν πραγμάτων τοὺς βουλευομένους. ἴν’ ἅν έκείνοις δοκῇ. ταῦτα πράττηται καὶ μὴ τὰ συμβάντ άναγκάζωνται διωκειν.

 

 

Baina alde batetik. zuek ez gazitzeko norberaren diskurtsoan ezabatzen dena bizitza errealak ere eliminatuko du. pena merezi zezakeen nik bakarrik hitz egitea zuek poztearren: baina diskurtsoko laudorioa. ez bada arrazoizkoa. kaltegarria da izan ere. tamalgarria da geure buruak engainatzea. eta desatsegina dena atzeratzeagatik guztira berandu iristea. eta ezin ulertzea estratega onek ezin dutela joan gertakarien atzean. baizik eta aurrerapen zentzuan. eta generalari soldaduen aurretik joatea eskatzen zaion modura. modu berean gertakarien aurrean joan behar dute politikariek. haien erabakiak bete daitezen eta ez dezaten jada gertatu diren gertakarien atzetik joateko beharrik eduki.

(Demosthenes. Lehen Filipika)

 

 

 

 

HITZAURREA

 

COMPUTER SHOCK, BASKONIA, 2001. URTEA izenburu hirukoitza duen obra honek, izenburuak berak adierazten duenez, geroari buruz zerbait ikusten saiatzen den azterketa bat da, Baskonia liburu honen publikoa izanik harentzako zenbait baldintza erakusten dira, ez zibilizazio baten amaiera berrantolatzeko <<2000. Urtea>> izenburuak esan nahiko lukeen modura, baizik eta aro berri bat hasteko.

 

Obra hau idatzita nuenean Konrad Lorenzen liburu batekin topo egin nuen, eta hitzaurrean dioenez, eskuidatzia inprentara bidali baino lehenago lagun bati irakurtzen utzi zion eta honek hala idatzi zuen: <<bigarren kapituluan nengoen interes handiz irakurtzen, baina aldi berean intseguritate sentimendu bat hazten ari zitzaidan, ez nuelako ikusten zehazki zer erlazio zuen honek guztiarekin>>. Neure buruari galdetu nion noski ea ez zen antzeko zerbait gertatuko nire obrarekin, ea nik ere Ariadnaren Hariaren bitartez irakurlea labirintotik gidatu beharko ote nukeen. Ohartu nintzen Konrad Lorenz-en lagunak zuen sentimendu horren arrazoia, eta nire obraren edozein irakurlek izan dezakena, obra honetan lantzen dudan gai batean duela jatorria. Garunaren funtzionamenduari buruzko ikerketek erakusten dute gizonak modu desberdinean funtzionatzen duten bi hemisferio disimetriko dituela. Eskubiko burmuin erdiak serieka egiten du lan eta modu holistikoan, arrazoinamendu paraleloekin eta analogien bidez, abstrakzioa da honen egiteko garrantzitsuena hortaz, ezagutza enpirikoei buruzko patternak sortzen, eta ezkerrekoa ordea segidetan egiten du lan, analisiaren bidez, ezagutza filtratzen duen bahe bat bezalakoa da. Ezkerreko hemisferioa erlazioen patternak dauden lekua da baita ere, zientzialarien obrak ordea oro har ezker hemisferioaren bidez egiten dira, modu <<oso logikoan>>, giza Logikaren modura, konbentzionala, baina hala gertatzen da teoria deduktiboekin, ez dute ekarpen berririk egiten. Unibertsitateko zenbait irakasleren lanen modukoa da, ondo daude idatziak, Logika ukaezina dute, baina hain zuzen logikoak izateagatik, ezker hemisferio soilaren emaitza baitira, eta gero eta ezker hemisferioaren emaitza hutsagoak izan, are eta gertuago daude konputagailu batek egin dezaken edozein lanetik.

 

Lan sortzailea eskuin hemisferioarena da, serie paraleloetan egiten du lan, eta zerbait berria sortu nahi duenez, ezin du dedukzio logikoen bidez egin, zeren haien esentzia dela eta inoiz ezin dute sortutako teoria batek barnean duena baino ezer gehiago sortu. Bistakoa da lan dexioenzefaliko hau zuzendua eta egiaztatua izan behar duela ezker hemisferioaren Logikaren filtro horren bidez, hots, aktibitate aristoenzefalikoaren bidez, nahierazko aktibitate soil bat izan ez dadin, emakume askok duten hitz egiteko modu sinpatiko horrekin gertatzen den bezala.

 

Behin eta berriro errepikatu beharreko zerbait da, eta esan dena zuzendu, eta baita noizean behin hitza jan ere. Argi dago ere sorkuntza lan bat berridatzia izan daitekela, teoria axiomatiko baten modura, hau da, zientifikoa. Kasu horretan irakurleari eskatu behar zaio lehenengo kontzeptu batzuk onartzea, bertatik deduzituko baita guztia. Baina irakurlea ikerketaren parte hartzaile izatea nahi badugu ordea, kapazitate errezeptiboa izanik, hau modu bat da arrazoinamenduak bere egiteko, komenigarria da irakurlea gurekin eramatea gure ikerketan zehar, hau biologikoa zein giza zientzietakoa izan.

 

Liburu honetan Baskoniarentzako argitasun apur bat bilatzen da, computer shock-aren aurrean. Noski, hau ez da euskaldunoi esklusiboki eragingo digun zerbait, baina gurera ere iritsiko da. Aurrean ditugun aukerak aztertu nahi dira eta egilearen ustetan geroan ikusten duen zerbait adierazi nahi da.

 

Irakurleak ondo uler dezan horren desberdina dirudien etorkizun hori bizitza beratik datorren eboluzioa baino ez dela, MEMORIAREN metaketa dela, labur azaltzen da, jakinik gai honetan interesa duen irakurleak mota honetako edozein obra irakur dezakela, nola egiten duen memoriak aurrera zelularen sorkuntzatik, indibiduo zelulanitzetara, ugaztunetararte. Metatu eta kromosoma deitzen dugun horretan reifikatzen den memoriaren aurrerakuntzak daude beti, kromosomak memoria genetikoaren gordailu izanik, bertan indibiduoak bere eboluzioan determinatu diren esperientziak gordetzen ditu.

 

Modu honetara sortzen da gizona. Eta CroMagnon-eko homo-aren agerpenarekin, epipaleolitiko deituriko aroaren inguruan, (goi paleolitikoa), sortzen da gaur egungo formako gizona. Guretzat ezinbestekoa den egoera bat agertzen da hemen jada. Hau da: Cromagnon gizonarekin kultura litikoak banatu egiten dira hainbat taldetan. Hain zuzen Euskal Herritik iparrerantz hainbat kultura sortzen dira, esaterako, Aurignac, Magdaleniarra, Aziliarra… Euskal Herriaren Hegoaldean banaketa lerro argi bat agertzen dutenak, bereiztuz Ipar Afrika eta Iberiar Penintsulako kultura kapsiarretatik.

 

Kultura ezberdin hauek hurrengo garai guztietarako oinarri ethniko eta arrazial bat eratzen dute, eta egon den hizkuntza aldaketekin ere populazio batzuek gaur egun arte iraun dute, odol taldeen frekuentziak erakusten dutenez. Honela sortu zen Europa zentzu hertsian eta Eurasia banatzen dituen muga bat sortzen da, Rügen Irlatik Triesteko hirirarte luzatzen dena. Muga hau bitxia da, baina lehen mundua (mendebaldekoa) eta bigarren mundua (komunista) banatzen ditu, hain zehazki ezen Grezia Mendebaldeko Europaren barnean gordetzen duen. Baina are gehiago, Andaluzia eskualde espainiarra, zeinaren izena Hispania iparraldeko Hispalis (Sevilla) bere hiriburuaren antzinako izenetik datorren, zeina odolari dagokionez gertuago dago Afrikatik, edo eremu egiptiarretik, magrebtarretik baino. Baina Georgia sobietarra Europaren eremuan sartuko nuke. Odolaren mapa honetan badaude zenbait eremu, Euskal Herria, Kaledonia, Irlandaren atal bat, Engadin eta Apulia iparraldeko atal bat esaterako, benetako odol europarraren koadroa izan daitekena osatzen dutenak. Ikusiko dugun modura gainera, muga hauek bat egiten dute Penintsula Europarretarako Dominik Wölfel-ek ezarritako mugekin, edo κατ’ ἐξοχήν Europa, zibilizazio modernoaren sortzailea den Europa, Wölfel-en ustez sustraiak Megalitikoan zituena.

 

Gure Ariadnaren hariak esaten digu Epipaleolitoan homo sapiens-aren  agerpenaren ondoren, Neolitikotik aurrera kultura hau mota desberdinetan banatzen da. Aldaketa hauek argiago ikus daitezke hizkuntza idatzien bidezko ziklo kulturalen agerpenean.

 

Honetan garrantzizkoena kultura sumertarra da. Ziklo honekin batera laster agertzen da Niloko haranean egiptiarra, bere hizkuntza propioarekin ere, ia erromatar Inperioaren amaierararte iraungo duena, eta ondoren ziklo kultural greziarrak irentsiko duena.

 

Ziklo kultural sumertarrak ondoren eboluzionatuko du, ziklo kultural semitikoan bihurtuz, akadieran oinarritua hasiera batean, ondoren aramearrean eta azkenik arabieran.

 

Ziklo kultural hauetaz gain txinatarra eta sanskritoa agertzen dira Ekialdean, eta greziarra Mendebaldean.

 

Ziklo kultural greziarrak beste hainbat kultura xurgatzen joango da poliki poliki, gure Aroaren hasieran sumertar-semitarra ia desagerrarazteraino, zeinak Islamaren bitartez soilik lortu zuen indar berria, eta honela lortu zuen Mediterraneo Hegoaldeko herrietako eta Españako kultura greziar edo latinoa ordezkatzea. Bertan hiri greziarrak eta ondoren erromatarrak egonik, hauek konkista arabiarrak desagerraraziko ditu. Antzeko zerbait gertatzen da Españan, antzinako kultura kapsiarreko herria, berriz ere aurretik greziarrek eta erromatarrek batutako Europatik bananduko da. Arabiarrekin eta arabiarren aurkako zazpi mendeko borrokaren ondoren, Epipaleolitoaren muga agertzen da berriz ere, Karlomagnok Ebron ezarriko zuena. Berriz ere Euskal Herriak jarraituko du benetako Europaren parte izaten, eta Ebroren Hegoaldera lurralde kapsiarrean kultura berri bat garatuko da bitartean.

 

Errenazimenduan Europan adar kultural frantziarra, alemaniarra, ingelesa eta italiarra agertuko dira enbor greziarretik; baina Españan eragin arabiarrak kultura desberdin bat sortuko du. Kultura gaztelarra, arabiarrei penintsula osoa konkistatu berriki, mundu berria deiturikora bidaltzen du kultura arabiar-afrikarrean oinarrituriko kultura hau, eta Amerikan gehiago bereiztuko da Kultura greko-europarretik. Gaur egun Epipaleolitoaren muga Euskal Herria eta Españaren artean egotetik, zabalduko da itsasoaren bestaldera Rio Grandera, Amerika greko-europarraren artera, afro-indiar-amerikarrek arrazoi osoz <<gringo>> (hau da, greziar) deituko dutena, haiek ez baitira greko-europarrak, baizik eta nahasketa afro-arabiar-indo-hispanikoak sortutako barbaroak.

 

Eta eboluzio honekin ezin dugu eta ez genuke ahaztu behar, kromosometan idatzia baitago, Penintsula Iberiarrean euskaldunak eta katalanak modu batera edo bestera lotuagoak egon direla Europara, zibilizazio kapitalistara integratzeraino, baina hispaniarrak, eta bereziki Andaluziarrak, odol europarrik gabekoak, kanpoan gelditzen dira hirugarren mundu berezi bat sortuz, inolaz ere ez europarra.

 

Munduaren banaketa hiru eremu hauetan egin daiteke, lehen mundu edo greko-mendebaldarra, edo <<gringoa>>, bigarren mundua: eslaviarra, eta gainerakoa den hirugarren mundua, baina egiatan sei talde desberdin daude, non indiarra eta txinatarra bezalako kultura altuko herriak dauden, edo goi kultura inoiz garatu ez dutena, beltzak esaterako.

 

Aipaturiko lau zikloen agerpen hau lau hizkuntza literarioren finkapena dela eta gertatu da. Baina soilik ziklo kultural greziarretik agertzen da zibilizazio modernoa deiturikoa, zibilizazio tekniko batekin, eta hemen agertzen da orain zibilizazio informatikoa. Banaketa hauetan salbuespen nabarmena da Japonia, baina erreala baino itxurazkoa da, bertan kultura txinatarra edukita ere XIX. mendetik aurrera mendebaldeko merkataritzara irekia izan zenetik amerikarrei esker, garai hartan haien hizkuntza japoniarra eta txinatar-japoniarra Europako hizkuntza batengatik aldatzeko Europara batzorde bat bidaltzeraino, hainbesteko eragin europar izan du, eta batez ere germanikoa, ezen Europarekin batera lerrokatu dela munduko inork ez bezala.

 

Premisa historiko eta ebolutibo hauek jarririk, kultura berriaren oinarri kultural eta espiritualak lantzen dira, izatez Zibernetikan oinarritua.

 

Eta Fourastié-k esaten zuen modura industrializazioaz, baliabide garrantzitsuena zentzu positiboan ez dela materiala, baizik eta espirituala. Zibilizazio europarra inoiz ez da egon gordea edo ezkutatua piramideetan, baina hau onartzen ez dakiten herriak daude. Honela, badaude mentalitate europarra onartu nahi ez duten eta ezin duten hirugarren munduko herriak, eta hauek zuzen egon ala ez, baina haien garapen egoera da hain zuzen hirugarren munduko egiten dituena. Guretzat Euskal Herrian, herri europar bezala, baina España bezalako hirugarren munduko potentzia baten kolonialismora azpiratuak, egoera itogarria bihurtzen da. España hirugarren munduko izateko mota desberdin bat dela erakusten duena zera da, España Hego Amerika osoaren sorterria izatea, mota berezi bateko herriak eta hirugarren munduko kulturadunak.

 

Irakurleak ikusiko du nolatan Nietzsche-k kultura dionisiarra eta apoliniarra bereizten zituela eta honek antzekotasun handia duela gaiarekin, baina ez da guztiz zuzena gizakiaren garunaren konfigurazio zehatzari buruz ari bagara. Eskubiko hemisferioa sormen dionisiakoaren lekua da, baina ezker hemisferioa ez da oreka apoliniarraren lekua, hau corpus callosumean gertatzen da. Hala, ikusiko dugu nola gure iritziz ezker hemisferioaren aktibitatea beste Jainko baten arabera izendatu beharko dugula, hots, Merkurio-Hermes, rhetôreen, merkatarien eta beste aktibitate praktikoen jainkoa. Gertuagotik behatuz gero ikusi dezakegu nola gaur ziklo kultural handien artean, greziarra har dezakegun Corpus Callosum edo oreka modura; ziklo kultural indiarra, non eskuin hemisferioaren nagusitasuna dagoen, hau da, dionisiarra, kultu eta filosofia aurre-indoeuroparrean, Hinduismo eta Tantrismoan oinarritua, eta ez Brahamismoan Nietzsche-k zioen arabera. Kultura txinatarra ordea, Konfuzio-k errepresentatua Lao Tse-k baino gehiago, eta ondorioz ezker hemisferioaren kultura bat litzateke. Ezker hemisferiaren kulturak ere dira judua eta islâmiarra. Baina biak, eta bereziki arabiarra, haien berezitasunak erlijiora mugatzen dira, eta arabiarrek berek hala baieztatzen dute gainontzeko kultura adjemi zientzia deitzen zutenean.

 

Orain ordea landu dezakegu GURE kulturaren krisiaren egoera, hau da, greko-europarra, teknikaren zibilizazioaren sortzailea. Ez gara beste ziklo kulturalen krisi posible edo probableen ikerketan sartuko, zeren kasu hauetan krisia beste jite guztiz desberdinekoa litzateke, zere ez litzateke barne krisi bat izango, baizik eta kultura europarra barneratu izanak sortutako krisi bat. Krisi berria europar mundu zientifikora dator, ez kristautasunaren eta protestantismoaren agerpenarekin, baizik eta Fisika Berriaren birdefinizio beharrezkoen garapenarekin. Denboraren ideiaren ulerkerarekin batez ere. hala, ulerkera berri hau azaltzen saiatzen gara, euskaraz joankizun (gauza objektibatuen denbora) eta ethorkizun  (etortzeko dagoen denbora, gauza probable edo posibleena) deitu ditzakegunak.

 

Krisi hau bereziki fisika berriaren ideien aplikazioarekin agertzen da, baina baita ere zenbait teknikarekin, Zibernetikaren arloan agerturiko ideietatik etorriak batez ere. Hainbesteraino, pentsamenduaren hurrengo iraultza Zibernetikaren Aroa deitu genezakela.

 

Garapen honek aldaketa izugarrietara eramango gizartearen egitura, arazo oso larri batekin, hau da, gizonek ez dutela jada lan egin beharko, eta gainera aberastasunaren gehiengoa ez da sortuko eskulanaren bidez, baizik eta pentsamenduaren bidez. Eta zoritxarrez dela diot, zeren askok ez dakite zer egin haien denbora librearekin, eta hala gazteak drogara dedikatzen dira, autosuntsipenera, etorkizuneko munduan izango duten ezereztasuna sumatzen agian.

 

Guretzat ez da ezer berria aurkitu behar, baizik eta dagoeneko existitu zen zerbait berraurkitzea, zeren antzinakoek bazekiten zein zen soluzioa… ATHENAS eta ERROMAren espirituen artean aukeratu beharra dagoela esan genezake. Gure ondorengoak Grezia klasikoaren espirituaz bete, Erroma inperialaren, menperatzailearen, espirituz alperraren… ordez, eta biziraun ahal izan zuena Erromako jende kultua helenizaturik zegoelako.

 

Gure ziklo kulturalarentzat, MENDEBALDEKO GREZIARRA, balio duten gogoeta orokor hauekin, Euskal Herriari buruzko gogoetekin nahasten dira, erakutsiz:

  1. Cro-magnon-en agerpenetik Euskal herria europarra izan da, España ordea magrebtarra edo ipar-afrikarra.
  2. Zibilizazio megalitikoak batzen du Euskal Herria Europarekin. Kultura greziarraren oinarri aurre-indoeuroparraren parte batek bat egiten du euskaldunarekin, forma gramatikaletan baita ere.
  3. Euskal Herrian espiritu mendebaldar greziarrak iraun du beti, espainiarren espiritu mauritaniarraren aurka, estatu espainiarrean Euskal Herria eta Katalunia izateraino iraultza kultural burgesa izan duten eremu bakarrak.

 

Hortaz, etorkizuneko muga berri beharrezkoak ezartzeko, lur batzuk batu eta beste batzuk banandu egin beharko dira, zibilizazio handi horien arabera, gurea den mendebaldeko greziar-mendebaldarra, amerikar-hispanikoa bezalakoen aurrean besteak beste, euskal herriak muga europarraren aldean egon beharko du, estatu espainiarra alde horretan egotea oso zaila izango baita, Afro-Hispano-Amerikarekin lotutako Río Grande-ren hegoalderako herriekin gehiago batuz.

 

Gainera, gure esentzia kulturalaren oinarriaren gainean batasun kultural bat beharrezkoa izanik, europar guztiok ohartu beharko gara gure pertsonalitatea bi hanken bidez mugitu beharko dela, bat gure identitate ethnikoa, eta bestea gure batasun kultural greziarra. Horregatik, gure pertsonalitate propioa den euskararen ezagutza eta perfekzionatzearekin batera, gure pertsonalitate kultural greziarra perfekzionatu beharko dugu.

 

Hau gainera benetako gizon libreak izateko modua izango da, eta honela espezializazio robotikoen mundua menperatuko dugu, zeinak gehienbat ingelesez dauden.

 

Modu honetara europar guztiok idatzi ahal izango dugu letra larriz:

“Ανθρωπος

Παίδευσις

`Επιστήμη

`Ελευθερία

eta euskaldunok honakoa gehituko genuke:

GU GEU.

Egoera

>> Teknologia, arrazonamendua, alfabetizazioa eta enpirizismoari esker argia hedatzen joan da, hainbeste, itsutu egin gaituela. Argiak ukitu ez dituen gauza horiek ez dira existitzen. Kritizismoaren indartzeak ilusioa berpiztu bazuen Ilustrazioan, arima nekatu da galderek galdera gehiago irekitze honetaz, mundu ziniko batean geunden eta globalizazioak zinismoa eta hutsunea zabaldu ditu munduko zirrikitu guztietara. Indibiduoak bitartean, bizitzako zirimolak jasan ahal izateko errealitatearen zati txiki bati eusten dio, izan metafisika, mitoa, artea, arrazoia, zientzia, ideologia, tribua, entretenimendua, sexua, drogak… Zaila da guztiak neurrian baloratzen dituen indibiduorik topatzea.

Jainkoen ilunsenti honen aurrean, jainkoen esklabuek hain justu kontrakoa egingo dute, jainkoa azpimarratu, dogma zabaldu eta inposatu inoiz baino gehiago. Honen froga da gehien zabaltzen ari den erlijioa islama izatea, eta erlijio boteretsuena judua izatea, ateismoa edo gnostizismoa ordez. Antzinako ateismoa, gnostizismoa, agnostizismoa herri kristauetan eta kristautasunaren baitan berreskuratu eta indartu zirenez, kristautasuna bera ere gainbeheran doa. Jainkoak eroriko dira, baina azken buztankadak emango dituzte hil baino lehenago.

Makil eta gurpilen bidez indar gehiago lortu genuen. Idazketaren bidez memoria gehiago. Eta orain zibernetikaren garaian, pentsamendu azkarragoa. Honek gehienbat kalkuluaren bizkortzea, zerbitzuen robotizazioa eta komunikazioen globalizazioa ekarri ditu, baina inteligentzia artifiziala izango da benetako aldaketa laister.

Bestetik, globalizazioak, informatizazioak, bigilantzia eta manipulazio masiboak erraztu ditu. Armamentistikaren aurrerapenak matxino eta armada konsolidatuen arteko aldea nabarmendu du. Herri xeheak ez du ahalmen teknologikorik armadei aurre egiteko. Bestetik internet eta bideokamerei esker bigilantzia konstantean gaude, edozein indibiduoren mugimendu gehienen jakinean daude estatuak.

Teknologiak ere geopolitikan eragin du noski. Informazio eta materialen globalizazioa gelditzeko etorri dira. Arma nuklearren antzera, gerra hotzaz geroztik hiru izan dira faktikoki potentzia militarrak: EEUU, SESB eta Frantzia. Berdin du Errusiak Kalifornia edo Alemaniaren antzeko BPGa edukitzea, Asian eta Europa ekialdean haiek agintzen dute oraindik. Boterearen monopolioak hiru hauen esku jarraitzen du, Txinaren ekonomia edozein izanda ere.

Ekonomiari begira, gizaki xehea guztiz baliogabea eta arazotsua bihurtu da elitearentzat. Dagoeneko apenas behar dute proletariatua automatizazioari esker, eta oraingo trantsizio egoeran 2. munduko langileak erabiltzen dituzte automatizazioa guztiz garatu arte. Bestetik, egia den arren, eliteek gainpopulazioak ekosisteman egiten duen kaltea erabiltzen dute populazio okzidentala murrizteko helburuarekin, ez baitute behar jada. Jaiotze tasaren gainbehera lehenik mendebaldeko herrietan hasi denez, hirugarren munduko inmigrazioa erabiliko dute ere dagoeneko ahuldurik dauden nazioak are gehiago zatitzeko.

Dinamika sozial eta nazionalei begira ere zahartze prozesu bat ikusten dugu. Jada ez dago sentsorialki esanguratsua den aurkikuntzarik edo lur exotikorik. Gure planetako zirrikitu guztiak aurkitu ditugu, estatuak kontsolidatuak daude, eta kultura guztiekin kontaktua dugu. Espantsio falta honek, garai batean Europak bizi izan zuena 19. mende aldera, Robert Zubrinek ongi jartzen duen modura, espantsio espazialaren ausentziak desilusio espiritual eta intelektuala dakartza, eta Europak aspaldi galdu bazuen, EEBBak ere bere berritasunerako grina galtzen ari da. Jende gehiena sentsoriala baita, eta sentsorialki gaur egun ez dago espantsiorako lekurik. Honek halabeharrez beste planeten esploraziorako grina berpiztu du, gizadiaren superbibentzia berarentzat ezinbesteko egitekoa ere den arren.

>>Euskal Herriarengan ere fenomeno guzti hauek eragiten digute, baina hilzorian dagoen gure nazioa ikusle hutsa da.

>>Arimari dagokionez, euskaldunak berea galdu du, frantses, espainol eta ingelesarena hartzeko. Euskaldunok berez kultura okzidentalean guztiz barneratuak gaude, gure tradizio literario eta mitologikoekin ez dugu inolako lotura sinbolikorik. Hau galduta, errebeldiarako sen euskaldun historikoa bera ere galdu dugu. Barnean triste, baina kanpotik pozik, espainol eta frantses kulturaren menpe bizi gara, eta beldurra diegu, sakonenean ez dugulako geure burua baloratzen.

>>Gure nazioa bera guztiz egoera tamalgarrian dago, kontuan harturik nazioa arraza, kultura eta politikaren arteko elkargune bat dela. Euskalduna zein den beste nazio gehienen moduan identifikatzen badugu, hiruak konpartitu beharko ditu, beraz euskaraduna eta nazionalista izan beharko du halabeharrez, hizkuntza ere ez dakienik eta herriari traizioa egiten dionik ez baita inoiz nazioaren parte, ez hemen ez inon. Eta kontuan harturik ere hizkuntza erabilera dutenek normalean kontzientzia kolektibo eta estatalista handiagoa dutela, euskararen ahozko erabilera %12 inguruan egonik suposatu behar da hauetako asko ez direla euskaldunak.

Azkenik datorkigu honako galdera: euskaldunak diren horietatik zenbat dira estatalistak eta zenbatek egiten duten gure kulturaren eta estatuaren alde? Eta hauetatik ere zenbatek duten politika eta historiaren ulerkera minimo bat…

Uste dut guztiz fragmentatua dagoen nazio baten askatasunaren bidea zein metodologia zehatzen bidez egingo den eztabaidatzea absurdoa dela. Borroka armatua, eskubide zibilen defentsa, erabakitzeko eskubidea, legedi internazionala… Hau teorizatu beharretik oraindik oso oso urrun gaude. Zauriak sendatzearekin eta altxatzearekin momentuz ere gehiegitxo dugu. Espero dut baina altxatzen haste hutsaren txinpartak altxamendu orokorra hastea.

>>Hizkuntza ere, noski, txarto. Ikastolen mugimenduak, egon den arrakastatsuenetakoa izanda, lortu zuen haurrek euskaraz ikas zezaten, gero bizitzan oro har erabili ahal izateko; hala ere hau ere lortu dute infiltratu eta usurpatzea. Euskal unibertsitate publikoaren lorpena, kontestuan jarrita, izugarria izan da ere, ikastolen antzera dagoeneko neutralizatua dagoen arren.

Beraz esan daiteke euskal gazteek lehenik euskara ikasi ahal izan zutela, eta gaur egun ikasketa akademikoak euskaraz ikasteko aukera dagoela, erdizka bada ere, Espainiak okupaturiko lurretan. Frantziak okupaturikoetan ordea, berriz ere erdizka, soilik eskola mailan ikas dezakete. Argi dago Frantziak okupaturiko lurretan beraz euskarazko unibertsitatea dela lehentasuna, eta Espainiak okupaturiko lurretan euskarazko lan profesionala.

Zeren goi kulturak ahozko erabilera bermatzen duen modura, profesioak eta akademiak eragin berdina dute. Gazteek ikusten dute hizkuntza ez dela beharrezkoa, ez duela prestigiorik. Hobe litzateke gaur egungo euskaldunen hamarren bat izan, baina goitik beherako euskarazko lotura izatea, haurtzaindegitik unibertsitatera, lan mundura, literaturara, artera, zientziara, filosofiara… Azken finean hobe litzateke hizkuntzaren erabilera praktikoa eta prestigioa bermatu, erakutsi gazteei bizitzako arlo guztietan erabiliko dutela, hainbat haur euskarazko eskolara bidali azkenik ondoren ahazteko baino.

Kalitateak soilik bermatu dezake kantitatea.

>>Gurea kultura urriko herri bat da eta izan da, onartzea zaila den arren. Irakaskuntza, zientzia, berrikuntza, sari literario eta zientifikoetan, gu beti atzean gelditzen gara. Unibertsitate eta eskolan hori begi bistakoa da. Eskola frantziarretan, belgikarretan, alemaniarretan… haurrak disziplinatuak dira, arazorik sortu gabe parte hartzen dute klasean, nik neuk ikusi dut hau. Hizkuntzen erabilera (frantziar eta espainiarrak kenduta, haientzat ingelesa traba baita) ere tamalgarria, ikasleek batxilergotik ingeles maila minimoarekin justu justu ateratzen dira, kultura frantziar eta espainiarra kontsumitzera behartuz.

Berdina unibertsitateetan, ezin ditut alderatu nik ezaguturiko ikerlari belgikar eta kataluniarrak euskaldunekin. Ranking-etan ere behean. Lehenik eta behin akademian sakrifiziorako grina urriagoa dutelako, baina batez ere EHUko prestakuntza guztiz teorikoa delako, errealitatera salto egitean zerotik hastea bezalakoa da, kataluniar eta belgikarrek zehaztasun minimo batekin ikerketa nola bideratu badakiten bitartean, hala irakatsi dietelako errealitatera eguneraturiko irakasleek.

Espainia eta Katalunia Espainiaren menpeko Euskal Herriarekin alderatuz gero ere egoera tamalgarria da. Eta EAEko PISA emaitzak ikusi besterik ez dago, espainiakoarekin eta NFEarekin alderatuz. Ikerketa honekin obsesionatzeko arrazoirik ez dagoen arren, behintzat konparazioetarako balio du, eta euskal eskola publiko zein pribatua espainiarraren atzetik dabil.

Azkenean badirudi egia izango dela herri baten oinarri eta tradizio literarioa ondo barneratu eta sozializatzea beharrezkoa izatea.

>>Honek guztiak gizartean, indibiduoon arteko erlazioetan, eragin zuzena du. Konformistak gara. Mendebalde osoaren antzera, baina omerta kolonialistak areagotua, euskal gizartea gaur egun obediente eta kikildua da, mugimendu abertzaleetan barne. Jendeak kontsentsua bilatzen du euren inguruan. Gehiengo koloniala roboten mailan daude teledirigituak, obsesiboki haien karrera profesional eta estatusa bermatzeagatik edozer egiteko prest daude, normie eta goyim zintzo perfektuak dira. Garai bateko ispiritu errebeldeari uko eginda, abertzale eta independentista gehienak, gutxiago bada ere, antzekoak dira, termino herrikoi eta partidistan estatusa bermatzeagatik desesperatuak daude, eta berdin berdin dute ere normatik ateratzeko beldurra.

Hala, gai nazionaletan sartzen ez zaren bitartean (hau tortura eta kartzelarekin zigortua baitago), gaur egungo zigor soziala humanoagoa bada ere, Europa feudaleko adierazpen askatasun maila berbera dugu. Hau lortzeko magia ongizatea izan da, jendea horren akomodatua dago, klase ertain-baxukoak ere, ezen komoditatea galtzeko beldur patologikoa dutela gai polemikoak lepra izango balute bezala.

Erreminta funtsezkoenak internet bidezko hedabideak eta unibertsitatea dira. Internetari esker propaganda merkea da, herri xehearen bizitzako zirrikitu guztietan sartzen da, eta hiri handietan orain herri txikien tribalismoa eta esposizio soziala sartu dira sare sozialei esker. Pribatutasunaren heriotza izan da.

Unibertsitaterik gabe gaur egungo gazteek ezingo ziren esklabo baten estatus mailatik atera lan mundu pribatuan, eta diru publikoa erabiltzen dute gazteek lan merkea egin dezaten, eta adoktrinatuak izan daitezen. Bekak oparituz, balio profesionalik gabeko gazte eta helduek estatusa lortzeko aukera dute unibertsitateetan, balio errealik gabeko lanak eginez, eta beraz hauek ere haien estatusa bermatzeko trenera igotzen dira. Zeren ezer ere ez duenak ez du beldurrik bere ideiak adieraztera, baina beren estatusa lortzen hasi direnek irudia zaindu beharraren trenera igo dira hasiera hasieratik.

Hau oraindik lazgarriagoa da gizonen artean emakumeen artean baino. “Nik sinisten dizut” eta “emakumea bada egia esango du” bezalako kanpainek eragina egin dute. Emakume baten iritzi polemiko bat barkatu egiten da errebeldia erakusteagatik bada ere. Gizonari ez. Gizonak ez du ezta bere bizi egoera kaxkarra (irakasleen aurreiritzi akademikoa mutikoekiko, osasun laguntza gutxiago, lan istripuen monopolioa, biolentzia ia guztien biktima izatea, lan aukera baxuagoak, suizidioak, gartzela…) ere aipatzen. Bestetik, betidanik, gizonarekiko solidaritate faltagatik, gizonak estatusa galduz gero guztia galtzen du, horrexegatik dira etxegabe ia guztiak gizonak ere. Berriz ere, iraultza orok behar dituen kondizioak eliminatu dituzte hemen ere.

Dena dela, eta ezker jerifalteak orain hasi dira ohartzen, (ez ziren hil Laura, hil zituzten: https://www.youtube.com/watch?v=HwRLd6LNmqg), hau apurtzen ari da goitik behera. Duela 10 urtetik interneteko sare sozialak begiratzea besterik ez zegoen ikusteko indentitateen politika, nazionalismoa, maskulinismoa eta fundamentalismoa, gaizki zein ondo ulertuak, berriz gogor etorriko zirela, eta hau eskuartean hartzen zuten gazteek errebeldearen posizioa hartuko zutela. Apurka apurka hemen ere berdin gertatzen ari da. Baina artean eta zientzian bezala, gu azkenputz.

>>Euskaldun eta kolono espainiar eta frantziarren jaiotze tasa Europako baxuenetakoa da, beraz munduko baxuenetakoa dela esan daiteke. Kontua da, ez dudala aurkitu euskaldunak direnen jaiotze tasari buruzko daturik, zerbaitengatik izango da, baina ikerketa soziolinguistiko famatuaren datuak behatuz argi dago euskaldunok tasa baxuagoak ditugula. Ez dezagun ahaztu euskararen beherakada euskaldun zaharren erabilera faltagatik izan bazen ere, eta gorakada euskaldunberriei esker izan bada ere, hizkuntza guztien transmisio modu zabalduena gurasotik seme-alabetara izaten dela.

Espainiar eta frantziarrekin lehiatzea nahikoa ez balitz, honi gehitu behar zaio jaiotze tasa askoz altuagoak dituzten gero eta immigrante gehiago datozela, urtetik urtera aurretik zeudenek zein berriek ondorengo gehiago edukiz. Argi utziko dut, hau ez da guretzat arazo larriena, kolonoen gehiengo handia espainiar eta frantziarrak baitira, baina dudarik gabe bihurtuko da espainiar eta frantziarrek hala nahi duten bezain pronto.

>>Beno, guztiak ezin zuen hain txarto joan. Euskal Herria eta ondorengo kolonoak zerbaitetan beti mantendu izan badira maila dezente batean ekonomian eta industrian izan da. SENER edo CAF bezalako erraldoiak ditugu, ehun industriala oso konpletoa da, herri europarren mailan, eta Frantzia eta Espainiaren mailen gainetik, eta hori kontuan harturik Espainiarren ekonomia alperrak eta Frantziarrek egindako deslokalizazio eta pobretzeak geldiarazi gaituztela. Teknika eta lanerako grinan ez gara inoiz atzetik ibili. Zehazki euskaldunon egoera ekonomikoa garrantzitsua den arren, egoera ekonomiko on batean egoteak baditu bere arazoak, hala nola 70. hamarkadako inmigrazio masiboa Espainiak okupaturiko Euskal Herrian. Hala ere frantziarren estrategiarekin alderatuz ikus dezakegu deslokalizazioak oraindik eragin okerragoa duela, gazteak kanpora irten behar izatea beraz kanpotarrak etortzea baino larriagoa da.

Beste kontu bat da ekonomia egoki hau noraino dagoen euskaldunon esku. Ez dut inolako daturik eskura, baina ez dut uste azkenaldian euskaldun kontzientziatuen modura jokatuz hierarkia sozial eta ekonomikoan gora egin daitekeenik; euskara hutsean bizi eta gure herriaren alde ekiteak pobretze eta isolamendua dakar ez besterik. Hizkuntzak ere harreman zuzena du ekonomiarekin noski. Euskal herrian oro har ez dago euskaraz lan egiteko modurik. Oro har euskara kostu baxuko ekonomian sartu da, zerbitzuetan, humanistikoetan eta unibertsitatean, birmoldaketek inbertsio gutxi exigitzen baitute eta unibertsitatea guztion diruarekin ordaintzen baita. Teknika altuko eta industria handiko ekonomia pribatuetan (ekonomiaren alderik pisuzkoenak) euskara ez da inoiz sartu, enpresariak inbertsio txikiak egiteko prest daude zerbitzu eta atentzioa euskaraz jartzeko, baina ekonomiaren arlo garrantzitsuetan euskara sartzea haientzat burugabekeria eta zorokeria hutsa da. Hau aldatzea gai bitala da.

>>Geopolitikoki, boterearen kontsolidazio mundialak ere eragin zuzena du guregan. Frantziar eta espainiarrek, europarren konplizitatearekin, botere sobera dutela badakite. Kontsentsu internazional orokor bat dago gauzak dauden bezala mantentzeko, beraz zail oso zail dago Espainia eta Frantziaren aurka aliaturik topatzeko.

>>Azkenik, biolentzia. Gaur egun euskaldunok ez dugu inolako ahalmen biolentorik. Borroka armatuak gelditu dira, eta instituzio kolonialen poliziak noski inperioaren zerbitzura daude. Hori gutxi balitz, armak edukitzearen eskubide santuaren aurka gaude. Gizakiak defendatzeko eskubidea du naturak emana, baina guk ukatu egiten dugu, poz pozik. Barre egiten dugu herritar armatuak dituzten herrietaz, inperialistek irakatsi digutelako, baina egiatan haiek daude gutaz barrezka. Gazteei ehiza armekiko beldurra ere sartu zaie, hau gutxi balitz, gure obsesio patologikoaren erakusle. Espainia eta Frantziak gu garbitu nahiko bagintuzte ez lituzkete fusil edo arma handirik beharko, gu lerroan jarriko ginateke.

Ahul eta baldar egote honen harrotasun amaigabe patetiko hau alde batera utzita (katalanek larriagoa dute), gure botere militar falta ulertzekoa da. ETAren gainbehera, edo orokorrean euskaldunon erantzun biolento mota guztiak, euskaldunen kikiltze hutsaren ondorioz izan dela esatea modan dago ere. Uste dut oker daudela. Akatsak akats, duela 50 urte herri hau indar osoz altxatu zen. Herri txikia izanda ere, erantzun bortitza eman zuen. Lehenik eta behin, esan bezala, insurgentziak mendebaldeko Estatu konsolidatuetan nekez dute ezer egiterik. Gaur egungo bigilantzia mekanismoak, indarkeria inperiala zuritzeko mekanismoak eta armamentistika beraren sofistikazioa ezin da alderatu duela 40 urtekoarekin. Eta 50.000 preso, 400 hildako eta 10.000 torturatu horren biztanleria txikian bortizkeriaren bidezko garaipen hutsa izan da, indar handiak indar txikia garaitu du.

Indar militarra alde batera utzita, beste kontu bat da oro har gure erresistentziarako prestutasuna, eta hau ere torturaren bidez garaitu dute. Historiari begirada bat emanez, gerra errepikatu sorta hori behatuz, ikus daiteke gizakien gehiengoak, entrenatuz gero, gudu zelaian bizia galtzera edo preso hartua izatera prestutasuna izan dezakela. Torturak ordea, gizabanako ia guztiak neutralizatzen ditu. Garaitu gaituena tortura izan da.

 

Ortzi gurekin.

 

70 views

Nazionalismoa

>>Aurreko artikuluan esan nuen modura, ez dago Grial Santurik. Informazio hutsa da guztia, eta guk aukeratzen dugu zeini eman balio gorena, edo akaso, gauza bat ala bestea baloratzera determinaturik gaude. Nik ez dut ezta ere gauzak santutzeko ohiturarik, ezta nazioaren ideia bera ere. Akaso egia, bizitza eta askatasuna. Baina balorerik eta helbururik gorenenak ere nazioarekin loturik daude.

Zeren gure herria askatzeko zer puntutaraino prest egon behar dugun eztabaidatzen denean, guztioi galdera berdina datorkigu burura: guztia eman behar dugu galduta dagoen nazio bat salbatzeko, nazioa gauzarik garrantzizkoena izan gabe?

>>Baina zer lirateke gaur egun humanitatea eta bere kultura, etika eta zientzia naziorik gabe? Zeren nazioak, bere baitan, balio intrintsekoa du. Etnien bilakaera biologikoak ahalbidetu baditu hainbat kultura, nazioa da giza biologia eta kulturaren arteko elkargunea. Animalia eta gizakia dela onartzen du nazionalismoak.

Zer integritate etiko eduki dezake nazio batzuek besteak desagerraraztea uzten duen humanitate batek? Altruismo globalistaren sakrifizio arkumea izan behar gara etxai basatien mesederako? Gure tribua beste ororen gainetik jarri behar dugu? Kolektibismoa ukatzen duen gizabanakoa izan nahi duzu? Nazioa indibiduoa eta kolektiboaren arteko lotura da. Inozokeriarik gabeko altruismoa da nazionalismoa.

>>Are gehiago gure kasuan, nazioaren aldeko borroka azpimarratzen dugu ez soilik duen garrantziagatik, baizik eta beharrezkoa duen atentzioagatik. Europa kolonizatu genuenetik milaka urteko ibilbidearen ondoren, azken 1000 urteetako endekapen jarrai hau izan dugu. Baina paradoxikoki espainiar basakeriaren gordintzeak atera bagintuen geunden zulotik, paradoxikoki berriz, bakeak, globalizazioak, teknologia berrien manipulazio eta bigilantzia masiboak hartu dute gu azkenik hiltzeko testigua. Ezinezkoa dirudien azken froga hau gainditu dezakegu baina, guk munduan dugun patua bete ahal izateko.

Ataka honetatik ateratzeko printzipio oinarrizkoenak berreskuratu baino ez ditugu egin behar. Kolektibo orok erronka handienetan hartu beharrekoak: helburua lehenestea, kolektiboaren loturak indartzea eta pertseberantzia. Honek gure borroka nazionalistan aldaketa sakon bat exigitzen digu.

>>Ez da nazionalismoa berfundatzea, ezta garai bateko ikusmoldeetara itzultzea ere. Euskaldunok gure artean eta helbururantz urruntzen gaituzten indar zentrifugoei buelta ematea besterik ez da, gure artean elkartuz eta helbururantz hurbilduz. Intesekzionala eta batasunezkoa izango den nazionalismo bat, batzen gaituena hau baita. Ezta nazionalismoa ideologia egitea ere, zeren ideologiak, dogmak eta abarrak helburu berdinera egongo dira lotuak, sekundarioak izango dira.

Altruismo eta humanismo inozoak, animalismoak, indibidualismoak gu nahastuko ez gaituztela zin eginez, gure herritar guztiek konpartituko dituzten printzipio minimoak hartu beharko dira: gu, nazio bezala batzea, bizirautea, askatzea eta goratzea.

Estatalismoa, kolonialismoa, desobedientzia, paktismoa ere, horiek menpeko aldagaiak izango dira, eta nazio bezala batzeko, bizirauteko, askatzeko eta goratzeko helburua edukita erabakiko du bakoitzak zein bide hartu. Bakoitzaren dogma eta ideologiak, bakoitzaren estrategiak helburuan elkartuko gaitu behintzat, eta denboran zehar euskaldun guztiek pertseberantziaz helburuekin jarraitzea ezinbestekoa izango da ere, metodologia une eta garaietara egokituz. Zeren esan bezala, gaur egungo gure gaitzik okerrena ez dago metodologian, baizik eta gure helburua ukatzeak sortzen duen euskaldunon arteko kohesioaren apurketan.

Ortzi gurekin.

 

26 views

Nahi dugulako

>>Gauzak apur bat gehiago lantzen joango garen momentu honetan gure ikuspuntuak konpartitzeko momentua iritsi da. Ez adostasun filosofiko batera iristeko, hau praxi politikoan oztopo izan ohi da, baizik eta jakinarazteko besterik ez.

>>Nire ikuspegia emango dut. Has gaitezen ba egiarik oinarrizkoenetik: existitzen naizela soilik dakit, Sokrates eta Aristotelesen esaldiak nahasturik (Aristoteles Descartes-en esaldi famatuaren aitzindari baita). Ordutik gaur arte ez da egia borobilagorik aurkitu, mitoak arrazoinamendutzat hartu ditugu, arrazoinamendua mitoa erabiliz garatu dugu, zentzumenak jainkotzat hartu ditugu… Bidean behintzat honetaz ohartu gara. Horrek ez du esan nahi aurrera egin ez dugunik, baizik eta egiaren bidean beste erronka bat gehiago gainditu dugula.

Errealitatea matematikoa eta zehatza da, ez nahasia eta zorizkoa. Guztiak du kausa logiko eta zehatz bat. Beraz, matematikak eta logikak balio ontologikoa badute, unibertsoak arau logiko eta arrazionalak jarraitzen dituelako da. Eta beraz gure pentsamendu, emozio eta pertzepzioek ere sakonenean arau berdinak jarraitzen dituzte. Baina ziurtasun absolutuarekin argitzea gelditzen da ordea, baliteke lengoaia logiko eta matematiko batek bidea irekitzea. Idealismoa eta matematika ontologikoa oraindik erantzuteke dauden galderak dira, ez erantzunak.

>>Edozein modutara, inori ez zaio burutik pasatzen biziraun, jan, lanera joan, lo egin, amestu, maitemindu baino lehenago absolutuaren esplikazio itxi eta konsistentea bilatzea. Eta hau ez da inolako elbarritasunik, erantzunen bila bizitzea kondenaturik gaude. Txantxa izugarria zera da, ezer ez den informazio hutsak, elkarren artean desberdinak ez diren informazioen konbinazio tautologikoak ematen duela pertzibitzen dugun existentzia guztia. Miraria txantxa honetan harrapaturik egotea. Materiala dena ez dago mentala denaren gainetik. Ez dago jainko eta deabrurik, ez dago urre edo berunik, ez dago grial santurik. Horiek guk aukeratzen ditugu. Soilik askatasuna eta borondatea daude.

Arima betetzen diguten gauza horiek lortzeko boterea nahi dugu, aske izan, hau da gure borondatea. Indibidualki eta kolektiboki. Eta indibiduo aske izan nahi duen inor ez da duin, bera ere esklabutzen duten bi erraldoi hauengandik askatzeko ere borroka egiten ez badu. Zeren zu, euskaldun, nabar, ez zara aske. Ez zara aske egunerokotasuneko gauza txiki horiek egiteko ere. Kolektibo bezala ez gara aske historian oraindik lortu ez dugun patua betetzeko.

Beraz propagandarako argudioak utzi ditzakegu gure propagandistentzat. Ongizatea, lege internazionala, eskubide indibidualak, eskubide historikoak, linguistika eta ongizate emozionala… ez du zentzurik erabiltzea gure artean etxaiari jaurtiko diogun propagandako argudioak. Mila argudio desberdin ditugu gure herria askatzeko. Baina guk argi eta ozen inork aipatzen ez duen eta garrantzitsuena den argudioa mahai gaineratuko dugu: nahi dugulako. Ez besterik.

>>Aske izan nahi dugu, eta aske izango gara estatu bat bere osotasunean eraiki dugunean lehenik, eta etxaiari konkista mantentzea gu bakean uztea baino askoz garestiago irtengo zaionean bigarrenik. Ez lehenago.

35 views

Prometeo proiektua

Jainkoen sua lapurtzen dugu euskaldunoi emateko, arranoen beldur barik.

Gure kosmobisioa lantzeko beharrezkoak diren testu eta liburuak itzultzen ditugu. Dagoeneko euskaratuak egon beharko luketen obra ezinbestekoak ere. Astiro-astiro baina etengabe, mendirik gailurrenen antzera, obra hauek zerrendatu, eginda dauden itzulpenak igo, egiteke daudenak itzuli eta bilduko ditugu.

Oharra: Itzulpenak itzulpen hutsak dira. Ez ditugu autorea ezta obra bere osotasunean zertan babesten, ez dugu autorearen ildoa gurea denik suposatzen, eta ez dugu haien lana usurpatzen. Haien lan garrantzitsua euskaraz irakurri ahal izateko aukera besterik ez dugu ematen.

OBRA EGILEA IZEN ORIGINALA ITZULTZAILEA EUSKARA ZUZENKETA BERRIDAZKETA ESKURA
Computer Shock Vasconia. 2001. urtea Federico Krutwig Sagredo Computer Shock Vasconia. Año 2001. Joseba Garcia Euskara Batua  https://askatasunarenliga.eus/2017/12/08/computer-shock-vasconia-2001-urtea/

 

AZPIPROIEKTUAK:

 

NABARA XXI

Nabar Estatuaren argazki bat. Nabarra izan dena baino, Nabarra zer den eta zer izan beharko litzateken. Estatuaren atal bakoitzeko, bi obra itzuliko dira: bata unibertsala, eta bestea Nabarraren kasu espezifikoa landuko duena.

LOGOS

MYTHOS

HIZKUNTZA

ESTATUA

NAZIOA

Unibertsala:

Euskal kasua: Computer Shock Vasconia. 2001. urtea. Federico Krutwig Sagredo.

EKOLOGIA

EKONOMIA

GIZARTEA

ARMADA


ANONIMO PROMETEARRAK

Liburutegi, datu base, eta editorial handietan aurkitzen ez diren itzulpenak, gu ez beste autoreek itzuliak.


BESTELAKO ITZULPENAK

Aurreko kategorietan sartzen ez diren itzulpenak.

Duinok

>>Guk, duinok, gorroto ditugu gaiztoak, biolentoak, psikopatak, soziopatak, brutoak, hiltzaileak, sadikoak. Guk, zintzook, duinak eta onak garenok, iraindu, zigortu, baztertu eta demonizatzen ditugu. Gu gizartearen garapenaren parte gara, gaiztoak iraganaren oinordeko.

Baina haiek aipatzen ditugu gure buruarekin ongi sentitu nahi dugunean. Zein eroa mundua! Zer ote du hiltzaile hark, edo Rambo horrek buruan ba ez izateko gu bezain zintzo eta duina? Horrela bide batez elkarrizketako beste kidea ere zintzoen zakuan sartzen duzu, bion arteko lotura estutuz.

 

>>Ondoren biltzen ditugu, gure ordez agindu dezaten, gure ordez lapurtu dezaten, gure ordez hil dezaten, gure enpresetan eta gure armadetan. Gu horrela baketsu, lasai eta duin lo egin dezagun. Lan zikina gugatik egin dezaten. Mugatuak garelako, haien lanaren beharra dugu eta ez dugu hau onartzeko potrorik ere ez.

Marrazoak jartzen ditugu bankuetan familiak etxegabetzen. Komisarioak alderdietan gazteak adoktrinatzen. Psikopatak polizia eta armadan etxaiak hil eta torturatzen. Eta guk, zintzook, hortatik bizi gara, lasai on eta gaizto seinalatu ditzagun lan eder eta lasai batekin gure etxetik goxo goxo.

 

>>Ezkertiarrak zein eskuindarrak, ideologia guztiak honetan maisuak dira. Haien gerlariak heroiak dira, ahaztuz mundu honetan ez dagoela irabazi den gerrarik odolerako sena duten gerlaririk gabe. Distantziatik aginduak ematea edo tiro egitea erraza da, baina gudaren unerik gorenean edo oraindik okerrago, gerra egin ondoren boterea mantentzeko unean ez dago barbaritaterik gabe hau egiteko modurik. Ez dago modu garbian irabazi den gerrarik, eta hala ere, gerraz elikatzen gara guztiok. Oso duin irudikatzen dituzte uniformedun argazkietan, baina uniformea jantzi aurretik eta ondoren benetako gerlariak hiltzaile peto-petoak dira. Norbait izan nahi duzu? Jar ezazu uniformea eta hil ezazu gugatik.

 

>>Fenomeno honen fikziozko adibide bakana da Boardwalk Empireko Jimmy pertsonaia. Haur zenetik bizitza ezinezko egiten diote, haiengatik frontean alemanak hiltzen edo Ameriketan lapurtzen eta hiltzen duen bitartean ordea maitatzeko.

 

>>Behar ez ditugunean ere guk sortzen ditugu. Behatu dudarik baduzu miserable hauen biziak:

https://en.wikipedia.org/wiki/List_of_serial_killers_by_number_of_victims

Munstroak sortu ondoren gure aginduetara gaizkia egin ordez haien kabuz gaizkia egiten badute hipokrisia ordea bidertu egiten da. Aspaldi nire jaiotzeko auzotik ihes egin nuela, auzoak zerbait ona du baina: guztiok ezagutzen dugula elkar. Eta horrela, bortxaketa, emakume baten hilketa, edo haien interesen aurka ETAren hilketa bat zegoen bakoitzean, eszena grotesko berdina gertatzen zen: hor ateratzen ziren manifestatzera traje ilunez, pankarta eskuan, muturluze (“guk duinok aski dela diogu” aurpegian irakurtzen zaielarik) lapur, maltratadore, bortxatzaile, pederasta, xantailagile guztiak, gizartearekin bat egiteko helburu bakarrarekin.

 

>>Gizarte honetan ezinezkoa da on eta txarren multzoetan sartzea. Akaso, bidea konpartitzen duzu.

 

 

35 views

Ardura

>>Gertutik jarraitzen dut Arkhitektôon Biltzarraren lana. Gehienbat filosofiari buruz idazten badute ere, politikaz ere idazten dute eta hiru parrafo hauek eta batez ere azpimarratutakoak buruan neukan zerbait argitu didate:
(https://drive.google.com/file/d/0B3vehcpDCiLzVjVsUElPQld0UFU/view)

 

“Ilun bidean, ez Eskuin Abertzaleak eta ez Ezker Amertzaleak ez dute espainiar Statu imperiala ulertu. Ilun bidean, espainiar Statu imperialak bai Eskuin Abertzalea eta bai Ezker Amertzalea bere bizitza sortu, garatu eta socializatzeko erabili ditu. Ilun bidean, espainiar Statu imperiala gaztelar Herri imperialak nabar Herri coloniala zurgatzeko erabiltzen duen tresna militar, oikonomiko eta politikoa da.

Galdera hau da: nola emancipa gaitezke gu, nabar Herri coloniala, berengandikan, gaztelar Herri imperialarengandikan? Erantzuna hau da: autonomiaren bidez erdi beteta daukagun arduraren basoa osoki beteta. Hau da, guk, nabarrok, ardura militar, oikonomiko, politiko, social, cultural, linguistiko, izpiritual, mental eta mathêmatikoa gure gain hartuta.

Ilun bidean, ez Eskuin Abertzalea eta ez Ezker Amertzalea ez daude euskarazko Statu independente batek eskatzen duen euskarazko iharduera geopolitikoa eramateko prest. Ilun bidean, guk, nabarrok, ez degu goi-cultura sortu, garatu eta socializatzen duen euskara ekoitzi. Argi bidean, independentia hamarkadatako processu statal, social eta mathêmatiko jakin baten emaitza da.”

 

>>Bigarren belzturiko esaldian besterik gabe, ados nagoela eta gai ezin garrantzitsuagoa da guretzat. Lehenengoarekin ere, baina atentzioa deitu dit hitz honek: “ardura”.

 

>>Mirakuluak ez dira existitzen. Gaur egun bizi garen euskaldunok gerra galdu bat eta herri kulturalki pobretua, filosofikoki adoktrinatua eta sozialki horizontalki zein bertikalki fragmentatua oinordetu ditugu, bi estatu inperial indartsuk gogor okupatua eta bigilatua. Zatikatuak, alper, koldar gaude eta gainera bi erraldoi armatu daude gure aurka. Nahi izango balute, egun bakar batean garbitu gaitzakete.

Gauzak horrela, ezin dugu espero ametsak bat batean lortzea. Ezin dugu bat batean gehiengoa izan. Ezin dugu bat batean armada bat eraiki. Ezin ditugu Frantzia eta Espainia guri askatasuna oparitzera konbentzitu. Ideia magikoen esperoan, norbaitek lagunduko gaituela esperoan, genozidioaren bidean goaz. Baina “mirari” guztiak hitz magiko baten hasten dira: ARDURA. Ez kontzientzia, ez helburua, ez estrategia, ardura da hitza. Kontzientzia, helburua eta errespontsabilitatea batzen dituena. Kontzientziazioa eta helburua aspalditik ditugu. Estrategiarik ez dugu, ezin dugulako eduki, gerra hau galduegia dago estrategia eraginkorrik proposatzeko ere. Has gaitezen hurrengo pausoarekin: ARDURA. Inork ez du egingo gure ordez, helburuetako batean huts egin arren jakin behar dugu ardura gurea dela.

 

>>Berdina gertatzen da maila pertsonalean. Bizitzako pausorik zailenak ez ditugu bat batean egiten. Are gehiago, urteak egon zaitezke benetan egin nahi duzun hori ukatuz. Baina behin egin nahi duzun hori onartu eta egiteko ardura zure gain hartzen duzunean, prest zaudela pentsatu gabe ere, inkontzienteki egiten hasten zara, ideia barneratzen, eta konturatu gabe dagoeneko bidean zaude.

 

>>Eta ardura da bai, ez soilik “independentzia lortze” ideia abstraktu horrekiko, baizik eta estatu bat formatzeko guk geuk eta orain, beharrezkoak dituen atal bakoitzean. Hizkuntzaren biolentzia… independentzia hitza erabili eta erabili, ahaztu zaigu independentzia zer den: Estatu libre bat osatzea, bere atal bakoitzarekin.

500 urtetan ezer gutxi lortu ondoren, bada garaia boterea negoziazioz, transferentziaz edo “masen borrokaz” delako gauza horiek uzteko. Tira, bide hauetan esperantza dutenek jarrai dezatela. Baina nahi duguna, estatua, sortzen jarraitu behar dugu, apurka baina pausu sendoarekin, ekintza ziurrekin, benetan boterea emango diguten pauso txiki guzti horiekin. Negoziazioak, transferentziak, paktuak, laguntza internazionala, gure herria osatzen duten gainontzeko atalak ganoraz baditugu egingarriak izango dira, ez alderantziz. Etxaiak atzera egingo du gu gure lurrean eta munduan errelebanteak eta boteretsuak garen heinean, ez etxaiaren konbentzimenduz. Zehazki nola izango diren independentziaren azken pausoak, paktuz, iraultza armatuz, negoziazioz, “erabakitzeko eskubide” gauza arraro horrekin, berdin du. Azkeneko pauso hauek lortzera bideratuko gaituen gidaritza, estrategia eta estruktura behar ditugu, hau da, Estatua orain eraiki behar dugu eta okupazioa ondoren gainditu. Eta ondoren ere, aske izateko, estatuaren atal bakoitzaren erabilera ona ziurtatuko dugu.

Kulturan ardura hartzean, ez diogu eskatuko etxaiari guregatik egin dezala lan, euskararekin esaterako. Gauzak ez dira eskatu behar euskaraz egotea, guk egin behar ditugu euskaraz. Akaso, argi erakutsi euskaraz bizi ez badira etxaiak direla. Eta estatuari dagokionez estatu bat sortu eta kudeatzea izugarrizko lana da, etxaiari eskatzen ari diogu estatu bat oparitzea, guk nola sortu eta kudeatu jakin gabe ere. Are zailagoa estatuari segurtasuna ematea, eta are gehiago okupazio militarpean bagaude. Gizartearen maila guztiak kudeatu behar dira, eta euskaldunok ez dakigu ezta nola egin ere. Ardura hartu behar dugula mentalizatuko garenean, hau buruan ondo sartzean, hasiko gara zehaztasunekin eta iniziatiba hartzen.

Gutxienez egin behar duguna zera da, gure buruarekiko zintzoak izan eta behingoz onartu benetan aske izango garela estatu baten arlo guztiak guk sortu eta kudeatu ditugunean. Hau egiteko adorea ez dakit edukiko dugun baina… Zorionez, gauza askotan atzera egin dugun arren, ikasi dugu bidean. Bitxia den arren, EAJk kudeatzen ikasi du, ETAk iraultza egiten ikasi du eta nabarristek estatu bat zer den ikasi dute. Helburu berdinerako erabiliko bagenu ikasitakoa…

 

>>Eta nazioa eta estatuaren egitura guztiak aldi berean, ez estrategia bakarra (gehiengo soziala, konpetentzien negoziazioa, borroka armatua eta gehiengo soziala…). Estrategia bakarrean zentratutako iraultza erraz identifikatu eta neutralitzatu ditzakete bi inperioek. Baina ezin dute ordea herri oso bat estatuaren arlo bakoitza eraikitzen badago. Batean gelditzen bagaituzte, gainontzekoak egingo ditugu.

 

>>Azkenik, arkhitektôen bigarren esaldi horrekin lotuta, euskaldunok ez dugu astirik galduko erdarazko inolako estatugintzarekin. Hau eztabaidatzen ere ez dut astirik galduko. Abertzaleok bizirik gauden bitartean guk ez dugu Irlandakoa edo Hego Amerika osokoa biziko.

 

>>Baina horrek norabide eta aginte bat dakar: estatuburua. Orreaga Iritzi Taldea bere tesian guztiz zuzen dago: gure instituzio propioak (Adibide hurbilena baina ez guztiz egokia ANC katalana litzateke) sortu behar ditugu. Are gehiago, aginte bi beharko genituzke: iraultzaburua edo estatuburua, eta nazioko eliteen sarea edo nazioburua. Bi, botere zentralizatuegia den guztia erraz dekapitatu daitekelako. Bi, naziogintza eta estatugintza helburu desberdinak direlako. Elite intelektualak, profesionalak, ekonomikoak, elkartu behar dira gure herria aurrera eramateko. Ez ditzaten haien seme-alabak nihilismora eta utzikeriara bota, edo gainontzekook dastatu behar izan ditugun eskola purtziletara bota. Estatu bat zer den dakitenek hartu behar dute iniziatiba eta Nabarrako Estatua osatu.

 

 

46 views

Euskara ez da ezer

 

Zer da euskara? Oso serio diot. ZEHAZKI, zer da euskara? Harluxet entziklopediaren arabera:

Hizkuntza, adierarik zabal eta irekienean, pentsamendua adierazi eta komunikatzeko gizakiak duen gaitasuna (lengoaia) gauzatzeko, komunitate linguistiko bakoitzak erabiltzen duen ahozko sistema da. Hizkuntzalarientzat lan zaila izan da aztergai hau zehaztea, definitu eta deskribatu ahal izateko. Hizkuntzalaritza modernoan gai honi buruz egindako lan gehienek F. de Saussurek proposatutako kontzeptu-oposizio garrantzitsuenean (hizkuntza/hizketa oposizioan) dute oinarria. Saussureren arabera, hizkuntza komunitate bateko indibiduo guztiek bere esku duten kode edo zeinu-sistema da. Sistema hori komunitateko kideen arteko kontratu kolektibo baten modukoa da, indibiduoak ezin du hura sortu edo aldatu. Hizketa hizkuntzaren gauzatze konkretua da, indibiduoak, hizkuntzako baliabide egokiak hautatuz eta hauei izaera materiala emanez, komunikatzean egiten duena. N. Chomskyk bi kontzeptu hauek birformulatu eta beraien arteko mugari buruzko ikuspuntua aldatu zuen gaitasuna/performantzia oposizioa proposatzean. Honentzat perpausa (Saussureren arabera, hizketaren esparruari zegokiona) teoriaren lehen elementu bilakatzen da, eta gaitasunaren alorrari dagokio. Era berean, Saussurek hizkuntzaren sistematik aparte uzten zuen sormena azpimarratu zuen gaitasun-mailan. Gaitasuna seinaleak eta hauen interpretazio semantikoa elkarlotzen dituen erregela-sistema litzateke; performantzia, berriz, hiztunak erregelak erabiltzeko duen moldea, hainbat faktore jokoan sartzen direla: arreta, oroimena, etab.

Euskara pertsonen artean komunikazio tresna besterik ez da beraz. Gure burmuineko neuroneko ioiak, molekulak eta elektroiak elkarbanatzen dituzte lehenik informazioa prozesatzeko, hauek nerbioetara bidaltzen dituzte beste hainbat neuronek muskuluetara, hauek uzkurtuz. Azkenik, ahoko eta eztarriko muskuluek aireko molekulak bibrarazten dituzte hitz egiterakoan, edo eskuetako muskuluak uzkurtuz idatziz edo keinuak eginez. Ondoren bibrazio hauek autematen ditugu belarrietan edo fotoiak begietan hautemanez idatzizko edo keinuzko euskara pertzibitzen dugu.

Hizkuntzaz aritzean erredukzionismoaren ideia ekartzea atsegin dut: “Erredukzionismoa fenomeno edo entitate baten azalpena hura osatzen duten elementuak eta horien arteko erlazioak soilik aztertuz fenomeno edo entitate horren ezagutzara heltzen dela aldezten duen ikuspuntu epistemologikoa da; adibidez, fisikalismoa, non fenomeno psikologikoak era fisiologikoan soilik aztertzen diren; eta logizismoa, non matematika guztia termino logikoetan azaldu nahi den, paradigma erredukzionistak dira. Erredukzionismoaren aurkako ikuspuntua holismoa da, fenomenoak bere osotasunean aztertu behar direla baieztatzen duena.” (https://gizapedia.hirusta.io/erredukzionismoa/)

Beraz, azken finean, euskara elektroiz, neutroiz, protoiz eta fotoiz dago osatua. LITERALKI eta ZEHAZKI euskara gorotzaren materia berdinez dago osatua. Esentzian, euskara eta kaka gauza berdinak dira.

Euskara arau sorta arbitrarioz osatutako sare konplexua besterik ez da? Wittgensteinek hizkuntzan forma logiko edo gramatikala soilik ikusten zuen, arau eta joko sorta bat besterik ez. Beste zenbaitzuk hizkuntza arau sorta gutxi batzuen konbinazioaren konplexutasuna besterik ez dute ikusten, arau gutxi horietara murriztu daiteke hizkuntza. Arau logiko gutxi batzuen bidez beraz hizkuntza oro, eta pentsamendu oro deskribatu daiteke. Bertrand Russel esaterako saiatu zen matematika guztia deskribatu lezaketen arau sortak biltzen. Hau ezinezkoa zela erakutsi zuen Gödel-ek bere osagabetasunaren teoriarekin. Galdera da beraz, baliokideak dira matematika, aritmetika eta hizkuntza?

 

Aurreko definizioak ikusita, ez dirudi erraza aurkitzea hizkuntza bat mantendu edo defendatzeko arrazoirik. Azken finean, euskara informazio sistema bat da, C erabili dezakezu, edo Java, eginkizun bakoitzerako. Beste batzuk ordea ez dute bere existentzia justifikatzeko arrazoirik, erredundanteak dira, hainbat hizkuntza daude munduan eginkizun berdinerako. Eta zaharkitzen doazen heinean hizkuntzak baztertzen goaz.

Euskararen nolabaiteko balio intrintseko hori definizioan aurkitu ezin dugunez, argudio utilitaristagoetara jo dute askok, ekologismo kulturala kasu, non nazio eta hizkuntza desberdinen existitzeko argudioa den hauek kultura unibertsala elikatzen dutela beren dibertsitatearekin.

Kolono marxisten artean askotan entzun dudana Leninen esaldi honetan laburtu liteke: “We know better than you do that the language of Turgenev, Tolstoy, Dobrolyubov and Chernyshevsky is a great and mighty one. We desire more than you do that the closest possible intercourse and fraternal unity should be established between the oppressed classes of all the nations that inhabit Russia, without any discrimination. And we, of course, are in favour of every inhabitant of Russia having the opportunity to learn the great Russian language. What we do not want is the element of coercion. We do not want to have people driven into paradise with a cudgel; for no matter how many fine phrases about “culture” you may utter, a compulsory official language involves coercion, the use of the cudgel.”

Mila esker bizitzen zuteagatik Lenin. Nazioen aurkako biolentziaren aurka daude WOW!!1!. Baina inoiz ez dute esaten, behin zapalduok egoera honetan gaudela, zergatik jarraitu behar dugun borrokan. Materialistak direlako. Inposizio fisiko eta materialaz aparte apenas ulertzen dute ezer. Marxista españolek eta frantsesek alaitasun apur bat dute gure desagerpen inminentearen aurrean, poza eta euforia ez esatearren.

Beste batzuek ongizate emozionalera jo dute, sentimenetara. Desberdin sentitzen dugu gure ama-hizkuntza ez den bat erabiltzen dugunean. Beraz euskaraz bizitzearen bakardade eta galera sozial eta ekonomikoak automatikoki baliogabetzen du argudio hau. Etxaiak sufriarazten badizu zure etniaren parte izateagatik, ez du pena merezi euskaraz bizitzeak. Hauen arabera pertsona baten psikea haurtzaroan garatzean hizkuntzari dion lotura intuitibo eta emozionala bada hizkuntzaren garrantzia, zergatik ez ahalbidetu hurrengo generazioa hizkuntza inperialean hezitzea?

 

Euskara erabiltzera deitzea jendea oso erraza da. Beste kontu bat da gainean dugun guztiaren aurka euskara defendatzea… Zehazki zerk bultza dezake indibiduo bat hizkuntza bezalako konstruktu bat defendatzera leporaino armaturik dauden bi inperioren aurrean? Zeren, genozidioa gaurkoz gaurko oso zaratatsua ez den arren, lan isilaren atzean bi armada daude, hil eta torturatzeko prest. Ez dute hau masiboki egiten genozidio isila poliki aurrera doan bitartean. Badakitelako irabazten ari direla. Baina gudu zelai isil eta baketsuaren atzean daude ziurtatzen guztia ondo doala gure aurka.

Beraz berriz diot: zerk bultzatzen ditu gazteak zailtasunak bizitzera hizkuntza eta etnia baten alde? Zergatik ez bizi españolez, frantsesez eta ingeleraz, Nabarrako estatua ahaztu, lan on bat hartu, kolonoen artean asimilatua izan, iritzi problematikoak utzi, epaitegi eta poliziatik urrundu… ondo bizi? Edo asko jota, euskaraz bizi jakinda hemendik 50 urtetara hilko dutela ezer gehiago egiten ez badugu?

Hau landu duten argudio bakar batek ez nau konbentzitu. Argudio logikoak, historikoak, eskubideei buruzkoak, hedonistak erabiltzen dituzte baina oinarri etereoak dituzte. Gai hauetako teorizazio luzeak denbora galtzea dira niretzat, helburu propagandistikoekin egiten ez badira behintzat. Honelako helburu batek oinarri etereoak dituelako. Gure hizkuntza, etnia eta estatua defendatzeko argudio logiko konsistente bat idazten duenari nire Steam kontua oparituko diot, gure herria salbatu baitu. Eta maltzurki gure nazioaren defentsan argudioak eskatu eta eskatu dabiltzenei nik galdetuko nieke: zertarako bizi? Zertarako zaude bizirik? Gozatzeko besterik ez? Zertarako gozatu? Zer da gozamena? Zergatik ez utzi zure lekua munduan beste pertsona hobe batentzat? Zertarako España? Zertarako española? Zertarako zu?

“Consistency is contrary to nature, contrary to life. The only completely consistent people are dead.” – Aldous Huxley

Nik pertsonalki euskara erabiltzen dut norbait sentiarazten nauelako. Nire oroitzapenekin lotua dago. Oro har, euskaraz bizitzeko egoeran nagoenean gizartearen aurrean norbait naiz. Español edo ingelesez bizi behar izan naizenean ordea nabaritu izan dut ez naizela haien artekoa. Hitz egitean haiei informazioa helarazten diet, baina haien mezuek ez naute berdin eragiten, nire pentsamendura itzuli behar ditut.

Hori erabilera. Euskararen defentsan lehenik eta behin nire buruarekiko mandatu bital bat jarraituz besterik ez dut egiten: besteen inposizioaren aurka eta borondate indibidualaren aldeko gurutzada santua betetzearren besterik ez. Zure borondateaz bizitzea da egitekorik garaiena. Eta azken finean egiteko hau defendatu behar duzu ere. Norberaren borondatearen aurkako indarrak beti egongo dira. Bizitzako araua da. Gure zapalkuntzarengandik ihesi egiten baduzu, zergatik ez gainontzeko guztitik? Zergatik ez bizi preso, gainontzekoen nahierara dantzan? Ez dut gustuko koertzioari men egitea, ez nik ez nireek. Ez orain ez gerora. Libre izan nahi dut nik, nireek eta ondorengoek izatea nahi dut ere.

Ez dut ulertzen azken finean zergatik egon behar duten herri zapalduen gainean egiten dugun guztiaren zergatia erantzuteko beharra. Lantokian batez ere, hemen guztiak dira sen onaren (common sense) maisuak, guztiek dakite gauzak “sen onekoak” direlako noiz egin behar diren inolako justifikazio edo arau idatzirik gabe. Noiz kobratu diru beltzean. Noiz bota langile bat besterik gabe. Baina gure nazio eta estatua defendatzeko unean kolono guztiak oso metafisiko eta kritiko jartzen dira. Español eta frantziarrei galdetu beharko genieke bihar bertan zergatik ZEHAZKI gosaltzen duten. Argudio guztiz konsistentea eman arte ezin izango dute jan.

Onartu behar dut errebeldia hutsagatik ere egiten dudala, ez arrazoi humanitarioengatik. Egia esan euskal komunitateari ez diot estima gehiegirik. Nire herria duintasunez eta etikoki bizi diren euskaldunak (%1era ere ez dira iritsiko) dira, ez beste inor. Eta ederra egiten zait euskara eta ederra egiten zait euskaria defendatzea. Azken finean, ez dakit zehazki zergatik egiten dudan.

 

Ex Machina: Filme guztiz gomendagarria. Ederra, inteligentea, etorkizunari begira eta datorrenarz abisatzen digu.

 

Aurreko guztiaren ironia utzita, ez dut inola ere esan nahi gauzen zergatia zehazki bilatu behar ez denik, hau baita gizakiaren egitekorik gorena. Baina gaur egungo obsesio utilitarista eta premisa faltsuetan oinarritutako inferentzien erabilera maltzurraren aurrean, beharrezkoa da batik bat haurrei helaraztea borondateak, arteak eta gauza erabilgaitz guztiek betetzen dutela bizitza. Egunero gauza erabilgaitz batean jarduten ez baduzu, ez dakizu zergatik egiten dituzun gainontzeko gauza erabilgarriak. Horien artean agian hizkuntzak bere lekua har dezake ere. Eta gure proiektuaren arrazoi material edo konkreturen bat bilatzen dutenek jakin beharko lukete ideia eta proiektu ororen osaketa ezer-ezera erreduzitu daitekela, zerbait eta ezer-ez berdinak baitira. Susmoa dut baina, galdera guztien atzean soilik “nahi dudalako” dela erantzuna.

47 views

Hilkutxako azken iltzeak (ii): Alderdi politikoak

EUSKAL MUNDUA, TROLLEOA, ZATIKETA… HITZAURREA

Euskaldunon artean talka egite honek amaitu beharko luke. Baina zoritxarrez hau ez dago zentsuratuak eta mehatxatuak gaudenon esku, zapaltzaileak soilik amaitu dezake zatiketa. Euskal herrian kolonialismoa, feminismoa eta ezkerkaka guztia kritikatzeagatik nik ez dut parterik okerrena jasan, hala ere, zentsura eta heriotz mehatxuak jasan behar izan ditut beste askok bezala. Hau gelditzea ezker komisarioen esku dago, ez nire esku. Eta isilik egotea ere ez da aukera bat guretzat. Hauek egindakoa jendeak jakingo du eta zentsura gaindituko dugu. Baina hau sekundarioa da.

Sekundarioa, zeren, ideologiak gora behera, helburua euskaldunon okupazio eta genozidioa gainditzea da. Eta, orain abertzaletasuna monopolizatu dutenen bullying-a aparte, beste kontu bat dago. Interneteko soziologian, euskara hutsean bizi nahi dutenek dilema berdina dute: kolonizazioa zuritzen dutenen aurka ekin beharra, baina euskaraz. Azkenean beti euskarazko komunikabideetan eta foroetan euskaraz bizi diren kolonialistak kritikatzen amaitzen duzu, euskaldunon arteko zatiketa areagotuz. Jarrera konstruktiboagoa hartu behar da eta euskara hutsean.

Horregatik hasi nuen bide batez Hilkutxako Azken Iltzeak seriea. Aberrikide txusmeroen aurka ekiten egon ordez, haien erokeria behin salatu eta alde batera uzteko asmoarekin. Jada aspertzen duen guzti hori. Gaia agertzen bada berriz, ba berriz ere salatuko da haien erokeria eta egindakoak, baina ordurarte zentzugabekeria ahazteko asmoarekin. Orain zure eta nire artean murru bat dago.

 

ALDERDI POLITIKOAK

Ez dakit ezta nondik hasi gai honekin. Horren da sinplea… Enpirikoki inefektiboak dira. 1978tik instituzio kolonialetan daude alderdi politikoak, eta egoerak ez du hobera egin. Alderdiak asko jota, aldaketa soziologikoei erantzuten diete, errealitatearen manifestazio bat dira, baina ez gizartean eragin dezaketen ezer. Are gutxiago Estaturik gabeko herrietan, zeinean ez dugu botere sozial zein militarrik. Hori ilegalizazioekin argi ikusi genuen. Ez baduzu botererik arauak asmatu eta debekatuko zaituzte. Eta behin alderdi batek erabakitzen duela arauak jarraitzea, ez da soilik ideologikoki desarmatua izango, baizik eta parasito igokariz beteko da. Sorturen kasuan hau gertatu da, ezer lortu nahi ez duten eta soldata besterik nahi ez duten parasitoz infektatua dago. Aralar esango nuke sortu zenetik pairatu duela hau. Normala da hau gertatzea. Soldatak jokoan dituen eta demokratikoa den guztian gertatzen da. Ni, ni bai tontoa, bertan egon nintzen ere, beraz nire begiekin ikusi ahal izan ditut arau konbentzionalak jarraitzearen eta igokarien ekarpenak.

Herria zatitzen dute ere. Bozkak lortzeko modu hoberena populazioa polarizatzea da, eta ez beti ganorazkoak diren ideiekin. Intentzio oneko alderdi bat egonda ere, beste alderdiek jango dizkiote bozkak joko zikinaren bidez. Horra hor Podemos, ezker independentismoari kentzeko esperimentua. Horra hor Hondarribia eta Iruneko txorakeriak.

Arazoak bi dira beraz: Instituzio arrotzak eta demokrazia. Lehena aurretik aipatu dut, etxaiaren jokoan ez dago ezer irabazteko. Bigarrenari buruz, erakunde demokratikoek ez dute aldaketarik ekartzen, uneko statu quoaren errepresentazioa besterik ez dira. Eta guk euskaldunok aldaketa behar dugu!

Alderdi politikoen aurka egon baino, indiferentzia dut nik. Katalunian esaterako gu baino egoera askoz hobean daude, eta alderdiei erabilera bat eman diete. Egiaren unean ez dakit de facto askatzea lortuko duten, baina zentzugabea litzateke haien bideak eskaintzen dituen aukerak ukatzea, edo zuzenean ez aztertzea behintzat. Gure egoera kakaztuan haiek lortutakoari nola muzin egin? Baina berriz diot, hor lortutakoa herritarrei zor zaie, non elkar ulertzeko joera hobea duten, kultura maila altuagoa duten, eta “estatu ikuskera” minimo bat duten. Beren hizkuntza, eskolak, enpresak burua erabiliz kudeatu dituzte, haiena eta ez espainiarrena dela kontuan hartuz. Dauden egoerara iritsi baino lehenago, haien hizkuntzan zituzten unibertsitate guztiak, aldizkari espezializatuak, enpresak, kalitatezko telebista saioak, antzerkia… Mundu mailan beren lekutxoa ere dute kulturan. Hau, ez dute alderdiek egin. Alderdiek erreakzionatu dute mugimendu sozialari, besterik ez.

Zergatik ez dugu ba guk antzeko zerbait egingo? Egin genezake. Une horretan Bildu eta PNV gure aginduetara jarri eta agian independentzia lortuko dugu. Igokariak eta proxenetak ez daude faltan munduan.

95 views