ZER DA KARLISMOA? 1. atala: Karlismoaren jatorria eta testuinguru historikoa

KARLISMOAREN JATORRIA ETA TESTUINGURUA

 

Bere burua legitimistatzat izendatu zuen mugimendu politikoa izan zen karlismoa, eta Fernando VII.aren heriotza ondoren piztu zen. Onespen handia izan zuen aberkideen aldetik, indar erabakigarria izaterainokoa XIX eta XX. mendeetan zeharreko lau gerra zibiletan.

Karlismoa gorputza bada, tradizionalismoa litzateke bere arima, makina bat pentsalarik landua: Antonio Aparisi y Guijarro, Enrique Gil Robles, Ramon Nocedal… Mugimendu horretan ere, ideologiaren hastapenak beti egongo dira gizabanakoaren gain, errege zein herritar izan.

Bestalde, karlismoaren goiburuan ez dira soilik ardura handiko asmo-ardatza solteak azaltzen, horien ordena hierarkikoa nahitaezkoa baita: Jainkoa, aberria, foruak eta erregea. Puntu bakoitzak ez du balio berdina: erregea erregetasunak dakartzan arduren mendean ezarriko da; erret-instituzioa herritarrak ordezkatzen dituen foruen aurrean makurtuko da; foruek aberriaren aitzinean amore emango dute; eta, azkenik, aberria Jainkoaren zerbitzura ipiniko da.

Jainkoa gailurrean ezartzerakoan, karlismoak esan nahi du mundua eta bizitza ikusmolde teozentrikoan sostengatzen duela, Jainkoaren hitza eta San Pedroren irakaskuntzak bere eginez; Aberria laudatzen duenean, hispaniar herrien federazio historikoa berresten du; Foruak aipatzean, historiak ziriztatutako herri-askatasun juridiko-politikoak defendatzen ditu; eta, atzenez, Erregea hautatzen du gainontzeko printzipio guztiak zaindu eta gordetzeko.

Dena den, mugimendu tradizionalistaren fundamentu ideologikoak arakatu baino lehen, beharrezkoa da hura esnarazi zuen gatazka entenditzea.

 

1.1 ) ALDARRIKAPEN LEGITIMISTA

Karlismoa, historikoki, Don Carlos Maria Isidro de Borbón infantearen aldeko talde gisa ezagutarazi da. Talde horrek  ukatu egingo du berrespen pragmatikoaren lege-baliotasuna, kasu, 1830eko martxoaren 29koa, errege-oinordekotza eskuratzeko Don Carlos eta Isabel printzesaren arteko lehiaren testuinguruan. Legitimistek bi eztabaidaren baitan errotu zuten euren borroka: juridikoan eta  politikoan.

Borboitar Don Carlos Maria Isidro

 

AUZI JURIDIKOA

Auzi juridikoak galdera honi erantzun nahi dio: Berrespen pragmatikoak lege-balioa ote du?

Egoki ihardesteko, argi eduki behar da berrespen horren helburua haren aurrekaria indargabetzea zela, hau da, 1713. urteko Maiatzaren 10eko Auto Adostutakoa edo Lege Salikoa.

Horrek dioenez, emakumezko batek ezingo zuen Espainiako tronua heredatu, ezta haren atzetiko ondorengo gizonezkoak ere, errege-familiako sendi hurbilean gizonezkorik balego.

Francisco Antonio Quincoces idazkariaren testigantzaren arabera, legedi horren izaera honakoa zen: erreinuko funtsezko legearena. Eta hala izan zen ezarria Adostutako Autoaen bildumaren 145. autoan. Maila horretako araudi bat soilik izan daiteke eraldatua prozedura konkretu bati jarraituz: lehenik, Gorteetan eskari bat eginez,  hots, Aginduzko mandatua kodeko baldintzak bete dituen Gorteen aurrean; bigarrenik, errege-akordioa burutuz; eta, azkenik, errege-hitzarmena argitaratuz legeak dioen bidezko gisan.

Carlos IV. eta Fernando VII.aren eskutik, bi saiakera egin ziren lege salikoa baliogabetzeko, eta batek berak ere ez zituen aurreko pausuak bete. Carlos IV.ak Gorteak deitu bazituen ere 1789ko irailaren 30ean, garai hartako sistema juridikoak ez zion nahikoa botere igorri legedi hura aldatzeko, eta, ondorioz, ez zuen eskaria inoiz berretsi. Fernando VII.ak haren aurrekariaren erreguan oinarritu zuen 1830eko pragmatika, baina prozedura ilegala izan zen arrazoi hauengatik: 1789ko prokuradoreek ez zuten nahikoa botere, Aginduzko mandatuak dioenagatik, funtsezko lege bat formaldatzeko; Carlos IV.ak ez zuen sekula sendetsi lege-eskari hura, Fernando VII.ak kontrakoa esan bazuen ere; finean, berrespen pragmatikoa nulua zen hasieratik, konfirmatu gabeko lege baten balioa nulua delako.

Horrenbestez, 1830eko erabakia bidegabea eta legez kanpokoa zen karlistentzat ikuspuntu juridikotik, eta emaztearekiko otzan zen despota axolagabe baten apeta izan zuen jatorri. Legezko erregegaiak bost izan dira orduz gero: Carlos V, Carlos VI, Carlos VII, Jaime III eta Alfonso Carlos I. Horren heriotzarekin desagertu zen dinastia legitimoaren oinordekotza zuzena. Geroztik, oinordekotza zalantzagarriaren garaia iritsiko da, juridikoki zein politikoki, eta joera ezberdinak sortuko ditu mugimendu legitimistaren baitan.

 

AUZI POLITIKOA

Auzi politikoak errege-gatazkaren ardura historikoa du asentu. Karlismoa errege-ebazpena baino gehiago bada ere, atzeneko horrek jito batez hornitu zuen zirpiltzen ari zen mugimendu tradizionalista. Beste hitzetan, legitimismoak zuribidea, adorea eta batasuna emango zion sinesmen tradizionalistari.

Bada, Carlos V.aren legezkotasuna ez da soilik genealogiaren lege-tituluetan funtsatzen, izan ere, hautagaiak defenditu zituen idealak izan ziren haren justifikazioa. Borboitarren errege-etxeko adar bakoitzak, legitimistak eta emakumezkoak, aukera politiko guztiz kontrakoak ordezkatzen ditu: batak Espainia forala eta tradizionala lorifikatzen du, liberalismoa eta iraultzaren aurka; bestea, aldiz, Europa ilustratuak dakarren liberalismo eta iraultza burgesaren defendatzaile izango da, erregimen zaharraren kontra.

 

1.2)  ESPANIAK ETA EUROPA

Espainiak eraiki duenarekiko leialtasun-jarrera bat delako da Karlismoa dena, ideologia bat izatetik harago.

 

KRISTANDADEA

Karlistek axola handikotzat dute kristandadearen haustura Erdi Aroan, XV eta XVI. mendeetan gertatu zena. Etete horren ondorioz, mendebaldeko testuinguru kulturala bi zati argitan banatu zen: bata, haustura horren seme den europar zibilizazio berria; bestea, antzinako kristandade haren jarraipen historikoa erreinu hispanikoetan.

Erdi Aroko jendeak ez zuen Europa izendapenaren berri. Horren ordez, kristau-herrien kontzeptua ezagutzen zen, hau da, Enperadore eta Aita Santuaren gidaritzapean eta oinarri organikoen bitartez garaturiko herrien antolakunde hierarkikoa. Erkidego-egitura erraldoi hori makina bat erakunde politikok zein zuzenbidekok bermatzen zuten. Hori dela-eta, errege, printze zein aitoren semeek inperioa aintzatesten zuten heinean, jaurerri bakoitzeko biztanleak estamentu eta gremio ezberdinetan antolatzen ziren: elizgizon, zaldun eta herritarretan, hain zuzen ere.

Dena den, mendebaldeko Kristaudia larriki zauritua geratu zen Europaren jaiotza zela-eta, 1517 eta 1648. urteen artean. Bost ordu iraungo zituen erditzeak, ondoz ondoko bost zartadura izango zirelarik:

Lehenengoa, erlijioaren haustura, luteranismoak eragindakoa. Europak aitaren bat izango balu, hura Martin Luther litzateke. Ordura arteko fede-batasuna bitan zatitzen du, modernitateari dagokion sinesgai berri bat zabalduz: fede ezberdinen bizikidetzaren oreka posible da, hots, laizismoaren hastapena. Lutherren Bibliaren azterketa askeak fede-oreka ohoratzen du elizaren nagusitasunaren ordez.

Martin Luther

Bigarrena, haustura etikoa, makiavelismoak bultzatutakoa. Nikolas Makiavelok  bertutearen esanahi heretikoa – premiazko borondate-indarra– jartzen du adiera kristauaren – norberaren bulkada eta gogoen meneratzea — lekuan, El Príncipe (1513) liburuan aditzera ematen duen moduan.

Hirugarrena, haustura politikoa, bodinismoak kinatutakoa. Jean Bodinek subiranotasunaren adigaia garatzen du 1576ko “Errepublikaren sei liburuak” lan famatuan. Horren bitartez, boterea eduki erlijiosoz husten du, subirano eta mendekoaren arteko harremanen eraginkortasunaren izenean, agintarien ahalmena handitzeko borondatez. Ikusmolde horrek kristandadearen ordena organikoa ordezkatzen du klasearteko oreka mekanikoaz. Despotismo ilustratuaren hazi filosofiko-politikoa izango da, Borboitarren frantziar absolutismoarena, alegia.

Laugarrena, haustura zuzenbidekoa, hobbesianismoak sustatutakoa. Leviathan (1651) itunaren bitartez burutzen du Thomas Hobbesek zuzenbide tradizionalaren apurketa. Ordutik, zuzenbidea ez da herri-orekaren araudi tradizionala izango, hain zuzen ere, zuzenbide mekanikoa ezarriko da estatu absolutistari forma emanez, eta gizarte-hitzarmena erako kontzeptu abstraktuak inposatuko dira.

Azkenik, haustura soziala Westfaliako akordioez geroztik. Harrezkero, ez da elkarri lotutako herri kristauen arteko politika unibertsalik izango. Horren ordez, bi politika-mota ezberdinduko dira: barne-politika eta kanpo-politika. Barnekoan, nagusitasuna izango dute demokrazia rusoniarraren berariazko absolutismoak eta Montesquieu-ren absolutismo tazituak, errege tiranoen absolutismoa dutelarik euskarri. Kanpokoan, aldiz, potentzien arteko harreman-jokoa: elkartasun, itun eta areriotasunetan funtsaturiko oreka-sistema, saldukeriaz, labankadaz eta traizioz betea.

Finean, honakoa da Europa karlismoarentzat: sinesbideen arteko bizikidetza formala, jentilen morala, mekanizismoa, gizabanakoaren ikuskera abstraktua, absolutismoa, liberalismoa, demokrazia, nazionalismoa, nazioen elkarteak, nazio batuak, parlamentarismoa, konstituzionalismoa, burgesia, sozialismoa, protestantismoa, errepublikanismoa, gobernatzen ez duen erregea, ateismoa: iraultzaren ikuspegi antropozentrikoa, kasu.

 

 ESPAINIAK

Kristauteriak, baina, hiltzear zela, aurkitu zuen Europaren aurrean defendatuko zuen gerraria. Hegoaldeko mugaldeko hainbat herrik osaturiko soldadua zen, Errekonkistan trebatutakoak, jatorri zeharo ezberdinetakoak, kultura eta tradizio ugariz osatuak; baina bi eginkizun historiko nagusiren bitartez batuak: errege berarekiko leialtasuna eta jainko berarekiko morrontza.

Karlismoak soldadu haren jaraunspena goraltxatzen du bere jarrera eta doktrinan, hots, Espainia haren defendatzailearena: kontrarreformaren jarraitzailea eta kristandade katolikoaren maitalea. Dena dela, badaki ezberdintzen idealen iraunkortasuna eta testuinguru historikoak aspaldi eramandako baldintzetan sostengatutako asmoak. Are gehiago, ez dio sistema hartako akatsei edo aginte haietako okerrei  entzungor egiten, egiazki, gizakiak sortutako oro da inperfektua halabeharrez.  Baina karlismoak arrazoi argi bat du bere burua goresteko: bera dela espainiartasun tradizionalaren muina gorde eta zerizan horren bitartez garatzen den ikuspegi politiko bakarra.

Egiteko hori, ordea, iradokitzaileagoa izango da XVII. mende-ondoko gertakizunek gudu-zelaia espainiar lurretara ekartzen dutenean. 1700. urtetik gaurdaino, europartze-saiakera baten objektu izan dira herri hispanikoak, modernitatearen ohitura berrien eraginpean: absolutismoa (XVIII. mendea); liberalismoa (XIX. mendea); totalitarismoa, sozialismoa eta demokrazia kristauak (XX. mendea); eta, gaur egun, neoliberalismoa eta sozialdemokraziaren ongizate estatua.

Etengabeko atzerakada-prozesu bat gertatuko da Europa modernoaren aurrean: lehenik, foruak izango dira suntsituak absolutismo eta liberalismoaren izenean; ostean, monarkia tradizionala, errepublikaren eta askatasun abstraktuen alde; gero, batasun katolikoa, indar ezkertiar eta ateoen eskutik; eta, azkenik, familia tradizionala, feminismo eta sexu-askapenaren aldeko mugimenduen bitartez.

Horrela, Europaren aitzinatzearen lekuko izango da belaunaldi bakoitza, tirabira-korapilo konplexuen artean. Tentsio horien baitan nagusituko da espainiar burgesia eta jauntxokeria berria, eliza eta herri-ondareen desamortizazio-legeen bitartez; hautsi egingo da espainiar batasunaren sentimendua, absolutismoaren ekimen zentralista eta zapaltzaileen ondorioz; eta, horien baitan ere bai, nagusitu egingo da marxismoa eta klase-borroka, langileen kalterako legedi liberal bidegabeek suspertua.

Baina, nortzuk izan ziren Espainietan absolutismoa landatu zutenak?

Badakite karlistek Habsburgoko dinastiak kristauteria espainiarra defendatzeko adoreari eutsi ziola iraun zuen bitartean, gudate ugari galdu zituen arren. Erreinuen  federazio hispanikoaren etendura ezberdinek (Portugalen eta Franko konderriaren banatzeak, batez ere) ez zuten Austriako Etxearen grina ilundu; foruak errespetatzeko borondatea ukiezin jarraitu zuen; eta herri hispanoen ideien bandera etenezin iraun zuen.

Borboitarrek, aldiz, iritsi eta berehala, espainiar instituzioak berrantolatzeko ahaleginak egin zituzten, frantziar ereduari jarraituz eta absolutismoaren kudeaketa-efektibotasunak itsuturik. Felipe V.ak, bertako tradizioen ezjakin, munstrokeria gisa epaitu zituen hispaniar herrietako foruak. Atoan, Gaztelako foruak errefusatu, Euskal Herrikoak zanpatu eta Kataluniakoak, Aragoikoak eta Valentziakoak bertan behera utzi zituen, lurralde horiek gaztelaniazkotu nahian.

Bere oinordekoek absolutismoa inposatzearen bidea jarraitu zuten, askatasun foralak zapalduz, homogeneizazio espainolaren aitzakian zentralismo frantziarra bultzatuz. Hala, absolutismo horren kontrako erantzun gisa jaioko da ideologia tradizionalista XVII. mendean. Eta mugimendu hori izango da datorreneko karlismoa XVI eta XVII. mendeetako Espainia tradizionalarekin lotuko dituen korapiloa.

Bestalde, absolutismoa liberalismoaren aitatzat jo dezakegu. Adibide gisa, zentralismoaren izenean lege zaharrak erabat zapalduriko herrialdeetan (Galizia, Leon eta Andaluzia), mugimendu karlista ahula izan zen liberalismoari aurre egiterakoan; erabat suntsituak izan ez ziren lurraldeetan (Gaztela, Katalunia eta Valentzia), karlismoak indarra eduki zuen; eta foru-sistema horren kaltetua suertatu ez zen tokian (Euskal Herria) nagusitu egin zen erabat.

Hitz batez, liberalismoaren kontrako borroka, absolutismoaren eta, finean, Europaren aurkako borrokaldiaren luzapena da. Atzo moduan gaur, modernitatearen Europaren ordezkari berriei (demokrata, neoliberal, progresista, teknokrata, sozialista, komunista…) buru eginez goraipatzen du karlismoak, haren aburuz, benetako espainiartasuna ordezkatzen duen doktrina bakarra.

 

 

 

 

 

ZER DA KARLISMOA? 0. Atala: Hitzaurrea

0. HITZAURREA

 

Garaitua, zokoratua eta jazarria izan ostean, karlismoa propaganda eta faltsukeria historiko baten objektu bihurtu zen. Kontrakoa pentsarazi badigute ere, karlistak ez ziren izan basati- eta baldar-koadrila bat, erabilia izan zen bihotz oneko trauskil-talde bat, modernitateari beldur zion ezjakin-multzo bat, edo garai berrietara egokitu ezin zen atzerakoi-andana bat.

Kontraesanak, konplexuak edo ezinikusiak direla-eta, gaurko euskaldun askok bizkarra eman diote euren asaben eta, bada, Euskal Herriaren zorian osoki eragin zuen pentsaera borrokalari hari, liberalismoari hortzak erakutsi zionari, alegia.

Batak tradizioa defendatzen zuen, eta tradizioaren baitan garaturiko herri-antolakuntza organikoa. Besteak, aldiz, iraultza goresten zuen, iraganeko oro errotik suntsituko zuena, mundu berri bat eraikiz. Eta erdian, euskal foruak: aspaldidanik, hasieran ahoz eta gero idatziz, belaunaldiz belaunaldi igorritako lege eta usadio zaharrak. Euskal lurraldeen subiranotasuna erreinuen aurrean aldarrikatu eta euskaldunak jauntxokeriarengandik zaintzen zituen  sistema juridiko-politikoa, hain zuzen.

Badakigu, jakin ere, herri xumeak karlismoarekin bat egin zuela osorik Euskal Herrian, eta, horietatik, ospe handiko gerlari ugari gailendu zirela. Badakigu, era berean, karlismotik sortu zela mugimendu abertzalea, eta zein izan zen guztiek hartutako lekua gudu zibilean. Baina, ba al dakigu zeintzuk  diren karlismoaren euskarri doktrinalak? Ba ote dakigu zer esan nahi duen Tradizioak ikuspegi horretatik? Ba ote dakigu noraino iristen zen foruen indarra euskal biztanleriaren egunerokoan eta euren nortasun kolektiboan?

 

Itaunketa horiek ihardesteko, gure herenaitona karlisten azalean kokatuko gara, eta euren garunaz baliatuko gara begirada politiko hartatik atarramentu ugari jasotzeko. Horretarako, lehenik eta behin, aztertu egin beharko ditugu karlismoa goititu zuten zioak: aldarrikapen legitimista eta modernitate iraultzailearen mamua. Bigarrenik, saiatuko gara tradizionalismoa bere osotasun filosofikoan ulertzen, hots, karlismoaren oinarrizko jakinbidea izan zena. Azkenik, foruetara iritsiko gara, eta foruak izango dira hurrengo gizaldiarekin, abertzaletasunaren sorrerarekin, lotuko gaituen paradigma.

Ez da erraza erabateko objektibotasunez hitz egitea eredu politikoez ari garenean, baina historian dugun kokapenak ematen digun inpartzialtasuna profitatuko dugu ahalik eta jatorren azaltzeko. Saiakera hau zuzendua dago bere herritartasunaren jatorriaren jakin-min den euskaldun orori. Eta  helbururik gorenena honakoa litzateke: ahalik eta era sakonenean ezagutu eta hausnartzea gure arbaso karlistek errealitatea erdiesteko zuten era, gaur egungo galdetzaile ugariren giltza izateko asmoz.

Azken 150 urteetan herri bezala nozitu ditugun etengabeko aldaketetatik bi ondorio atera ditzakegu: lehena, Euskal Herria gai izan dela historiak ezarri dizkion erronkei aurre egiteko, nola edo ala; bigarrena, eraldaketa ugariek lausotu eta desitxuratu egin dituztela gure jatorrizko izaera, horrek dakarren arriskuarekin. Batzuetan beharrezkoa da geldiune bat burutzea egindakoaz hausnartu eta bide egokia hautatzeko, ez baitzituen alferrikako hitzak erabili Benito Lertxundi abeslariak bere kantu ezagunean: argirik gabeko bideak etorkizunik ez du. Saiatu gaitezen bidea argitzen, beraz.

 

 

KORPORATIBISMO NAZIONALA (II. atala): Leinuaren itzulera

MONOGAMIA DA ZIBILIZAZIOAREN OINARRIA

Engelsek zioen monogamia dela zibilizazioarekin batera inposatzen den familia-forma, eta horrek adierazten du bazirela beste harreman-moduak monogamia baino lehen. Ethnographic Atlas Codebook lanaren arabera, azterturiko 1231 kulturetatik soilik %15 omen dira monogamoak, gainontzeko guztiak poligamoak diren bitartean, eta horrek zera esan nahi du: poligamia da giza instintuetara hobekien egokitzen den sistema, zenbait ezberdintasun badiren arren gizon eta emakumeen artean.

Edonork egiaztatu dezake aipaturikoa: gizona izanda, inork utzi al du noizbait beste emakumeak begiratu edo deseatzeari bikotekidea izanda ere? Giza harraren instintu poligamoaren adierazpena da hori, guztiek dutelarik bere baitan kontzienteki edo inkontzienteki erreprimitzen badute ere. Emakumeen kasuan, ez al da gauza ohikoa adin handiagoko mutil gailenduen atzetik ibiltzea eskolako neskatxak euren klaseko mutikoak ikusezinak diren bitartean? Eta, helduaroan, zenbat emakumek bilatzen dituzte estatus sozial, botere ekonomiko edo maila fisiko handiagoko gizonezkoak, bere kategoriakoak baztertuak direlarik? Instintu horri hipergamia deitzen zaio, eta honakoa esan nahi du: kasta edo maila sozioekonomiko altuagoko bikote bat bilatzeko tendentzia, zeina nagusia den emakumeengan.

Beraz, poligamia eta hipergamian oinarrituriko harremanak badira gizakiaren egoera naturala, zer dela-eta ezarri zen monogamia herri zibilizatuetan? Marx eta Engelsetik hasi eta Focaulteraino, marxismo-kulturalak botere-harremanen baitako dialektikan kokatzen du afera hori, hau da, familia monogamoa“agertokian sartzen da sexu batek bestearekiko burutzen duen zapalkuntzaren bitartez, sexu-gatazka baten arteko garaipen gisa” (F. Engels, Familiaren, jabetza pribatuaren eta Estatuaren jatorria, 177. Orria). Finean, historia-fikzio marxistak irudikarazten duena da gizonezkoek, beren konkista eta biolentzia sena gauzatuz, monogamia-sistema asmatu zutela  emakumeak menpean jartzeko helburuarekin, ordura arteko komunismo matriarkal primitiboei amaiera emanez.

Guzti hori, ordea, faltsukeria hutsa da, gizakiaren instintu poligamo eta hipergamoak honako agertokian bateratzen baitira kontrolik gabe aske daudenean: batetik, estatus eta botere handiko gizon-alfa gutxi batzuen harenetan bilduriko emakumeak; bestetik, sexu-merkatutik at dauden milaka eta milaka gizonezko. Iragan horren froga da Leicester unibertsitateko genetistek buruturiko ikerketa batetik ateratako ondorioa: europarren gehiengoa Brontze-aroko gizon gutxi batzuen ondorengoa da, hain justu, 17 herritako 334 gizon dira europarren arbaso. Badirudi, beraz, zibilizazio-aurreko jendarteak ez zuela antzekotasun handirik Rousseauren basati zintzoaren jarraitzaileekin.

Horren aurrean, zibilizazio-aurreko gizonezkoaren gehiengoak ez zuen beste erremediorik bere sexu-sena asetzeko baldin eta ez bazuen jotzen prostituziora, beste leinuetako emakumeen bortxaketara edo  lehiakortasun anker batera. Harvard unibertsitateko Joseph Henrich irakaslearen arabera, biolazio, bahiketa, erailtze, lapurreta, ustelkeria eta umeen abandonuen estatistikak altuagoak dira poligamiarako joera duten gizarteetan, izan ere: “bikotea osatzeko libre dauden emakume ugalkorren urritasunak handiagotu egiten du gizonen arteko lehiakortasuna, eta horrek bide kriminaletarako joera eragiten du haiengan emakumeen eskuragarritasuna lortze-bidean.” Hori dela-eta, Josephek dio lehiatasun horrek bikotea aurkitzera bideratzen dituela gizonezkoak umearen zaintza eta heziketara bideratu beharrean, eta horren emaitza dira umezurtzak edo  ama senargabeek baldintza txarretan heziriko haurrak, hain justu, ohiko baldintzak masaren gizartean.

Tradizioaren Metafisika sailean azaldu zen oinazea besterik ezin duela espero bere instintu eta sentipenek menperaturik bizi den gizakiak, bere goitasun espirituala psike aldakorrarekiko nagusitasunean dagoelarik. Azaltzen da, ere, barne-mundu horren menderatzea dela bere ingurugiroaren ordenamenduaren printzipio edo kausa nagusia, zibilizazio tradizionala delarik  gizakiaren ordena- adierazgarri nagusiena bere basatitasunetik espiritualtasunerako bide ebolutibo horretan. Hortaz, zer dela-eta ezarri zen monogamia herri zibilizatuetan? Bada, hori gabe ez dagoelako zibilizaziorik ez eta goi-balioetan funtsaturiko komunitate iraunkor eta sendorik, gizatasun bertutetsurik ez dagoen bezala instintuen menperatzerik gabe, horiek funtsezko baldintzak direlarik etikaren, filosofiaren, kulturaren, zientziaren edota artearen garapenerako.

Korporatibismo Etnikoaren lehen atalean aipatu genuen moduan, ezin daiteke komunitaterik garatu gutxieneko kohesio, ordena eta bake sozialik gabe. Era horretan, ez da harritzekoa sendi monogamoaren eredua naturalki ezarri izana gizarte primitiboak zibilizaziorantz garatzen doazen heinean. Hala, ikus daiteke sistema monogamoaren arautzea Indiako Mānavá śāstra dharma legeetan edo Torà  juduan. Roma eta Grezian, adibidez, legeek debekatu egiten zuten emazte bat baino gehiago edukitzea, nahiz eta onartua zegoen esklaboekiko ohaidetza. Kristo aurreko Europako gainontzeko zibilizazioetan ezkontza sindiasmikoak edo monogamia malgua ziren nagusi aipaturikoarekin batera, ahalik eta kristauteriak monogamia zorrozki arautu zuen arte.

Erroma zaharreko ama eta umeak

EUSKAL LEINUA, EUSKALDUNTASUNAREN OINARRIA

Zibilizazio ororen oinarrizko egitura izateaz gain, korporatiboena ere bada familia. Oro har, sendi bateko kideak edozein lege eta arriskuren gainetik lehenetsiko du bere senideen ongizatea, are gehiago kide ahulenen kasuan, muga pentsaezinak gaindi baititzakete odolaren, tradizioaren eta bizikidetzaren bitartezko loturek sorturiko maitasun eta enpatiak. Dena den, XXI. mendeko euskaldunak senar-emazte eta semeek osaturiko taldean pentsatzen du familiaz ari garenean. Leinua da, ordea, komunitate tradizional eta etnikoen propio den familia-mota, hots, sendi zabala ere deiturikoa, eta baserriaren sabai-azpian bizi zirenek osatu ohi zuten modernitate aurreko Euskal Herrian: senar-emazteak, seme-alabak eta horien emazte eta semeek osaturiko taldea, oro har.

Baserria unitate ekonomiko burujabea da oinarrian, eta dozena bat pertsonaz osaturiko sendi bat bizi zitekeen korporazio artatik nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren bitartez. Zenbaitetan, erabateko autarkia ekonomikoa lortzera iristen zen leinu bat, burdinola, ehungailua eta ogia egiteko labea zutelarik euren baserrian. Autarkia ekonomikoa egiazko subiranotasunaren oinarrietako bat da, zorra eta mendekotasun ekonomikoa baitira XXI. mendeko tirania globalistaren arma nagusiak, eta, horretaz jakitun, euskalduna zinez subiranoa izatera iritsi zen bere askatasun-pultsu espiritualari jarraiki. Gainera, izaera sakratua zuen baserriak euskaldunarentzat, haren bitartez bizirauten baitzuen leinuak, baita askaziaren espirituak ere, psikearen bitartez adierazten den inkontziente kolektiboan. Nekez imajina zitekeen hura galtzea baino kondena handiagorik, izan ere, maiztertza madarikazio bat zen ondorengo belaunaldientzat. Horrexegatik ezartzen zen leinuaren eta, ondorioz, baserriaren bideragarritasuna etxekoen ongizate indibidualaren gainetik, eta kontzientzia korporatibo horren ondorioa da maiorazkoaren lege-tradizioa.

Usadio horren arabera, oinordeko izendatutako semeari ematen zitzaion baserria bere ezkontzaren egun berean. Idatziz egindako hitzarmen baten bidez egiten ziren baserriaren jabe semea eta emazte berria, baina gurasoekin batera lan egiteko konpromisoa hartzen zuten horren truke, baita ere hobari gisa emateko jasotako ondasunen erdiak eta gurasoei hileta duina egiteko. Gainerako senideei diru apur bat, kutxa bat eta ohe bat ematen zitzaien jantzi berriekin, eta, kanpora irten edo baserrian bertan geratu ohi ziren lanean, kasuaren arabera. Errain berria onartua zenean ofizialki, leinuko amak zeremonia handiz eman ohi zion zurezko koilaratzarra jana banatzeko, eta agintearen eskualdatzea sinbolizatzen zuen keinu horrek.

Sukaldea zen baserriaren bihotza, hura zen leinua biltzen zen gunea, eta bertan hartzen ziren bisitariak. Era berean, sukaldean egiten zen haria gauetan, han aritzen ziren senideak kontu-kontari, bertan hitzartzen ziren ezkontzak eta hor babesten zen euskal kultura, tradizioa eta baita erriturik antzinakoenak ere.Tradizioaren Metafisika sailean azaldu zen bezala, etxeko sutondoan burutzen zen arbasoen gurtza,  “sua zen hilen eta bizien arteko bitarteko magikoa” Ane Telletxearen arabera. Horretaz gain, talisman babesleen moduko zeinu eta tresnen bitartez hornitu ohi zituztenbaserriko sarrera, habe eta hormak, mehatxu ikusgai zein ikusezinak uxatzeko asmoz. Arrunt ezagunak ziren “IHS” anagramak zein gurutze kristauak XVI. mendeko baserrietan, erramua, gardu-lorea edo elorri zuriaz gain.

Baserria eta leinua ziren euskaldunaren gotorleku nagusiak bizitzako zailtasunetan. Beti aurkituko zuen familiaren zaintza eta baserriko berotasuna gaixotasun eta gabezien aurrean, eta, era berean, elkartasun berarekin babestuko zituen bere senideak, eta baita bere aitaren etxea ere. Leinua zen, era berean, euskaldunaren plataforma tradizionala kanpo-munduarekin harremantzako: baserriaren izenetik datoz euskal abizen asko, eta, oraindik ere, baserriaren bitartez identifikatu ohi dira elkarren artean nekazari giroko auzokideak.Oro har, auzo-batzarren, auzolanen eta elizako liturgiaren bitartez erlazionatu ohi ziren Euskal Herriko familiak haien artean, baita ezkontzen arteko loturen bitartez ere. Bestalde, baziren behar ezberdinen aurrean sorturiko egitura korporatiboak, eta adibide interesgarri gisa aipa daitezke elkartasunezko aseguruen borondatezko elkarteak, non bazkide bakoitzak konpromisoa hartzen zuen parte hartzeko kaltetutako baserriaren berreraikitze-ordainketan.1541ean sortu zuten Azpeitian elkarte horietako batzenbait etxejaberen artean, “Etxeen suteengatikako eta horiek konpontzeko Adostasunezko Eskritura”ren bidez.Era berean, 1657an sortu zen “Hermandad de Casas Germadas” delakoa Bergaran, hirurehun bazkide baino gehiago zituelarik XVII. Mendean.

Iturbe Haundi baserriko leinua

Aipaturiko adibideetan ikusi den bezala, euskal herritarren bizimodu tradizionalaren erdigune nagusia izan da sendi zabala edo leinua. Egitura sozial horretan oinarrituriko barne eta kanpo dinamikek sorturiko baldintzei esker mantendu ahal izan da, gaur arte, Euskal Herria nazio gisa determinatzen duen euskara, euskal tradizioa, euskal kultura eta euskal etnia. Hori baino gehiago, esan daiteke familia-sistema tradizionalaren baitan sortu dela XXI. mendera tradizioz helarazia izan den Euskal Herria, eta horrek baieztatzen du egitura korporatibo tradizionalek duten nagusitasuna indar sortzaile eta ordenatzaile moduan. Horretaz jakitun, eta hiru altxamendu armaturen ostean, ahaleginez industrializatu  eta urbanizatu zitueneuskal lurraldeak Estatu moderno kolonialak, Euskal Herri tradizionala suntsituz. Batetik, Espainiatik etorririko langilez bete ziren euskal hiri eta herriak ordura arteko homogeneotasun etnikoarekin amaituz; bestetik, haustura sakon bat gertatu zen leinu autonomoen bitartez sareturiko euskal komunitatean: loturak galdu eta jendartea atomizatu egin zen senar-emazte eta seme-alabetara mugaturiko familia-unitateetan.

 

LEINUA, ASIMILAZIOAREN AURKAKO EGITURA KORPORATIBOA

 

Estatu moderno liberal zein sozialistek ez ezik, mundu-mailako elite globalistek ere oztopo-gisa ikusten dute familia-egitura euren masaren dominazio-bidean. Aurreko atalean aipaturiko biztanleria frustratua, zatitua eta deserrotua nahi dute, errazagoa izan dadin bere kontrol eta menderatzea, eta horrexegatik dago erasopean familia duela mende-erditik hona mendebaldeko herrialdeetan. Helburu horretarako bidean, neurri ezberdinak izan dira ezarriak azken hamarkadetan zehargerra psikologikoaren bitartez.

Lehen neurria izan zen emakumea etxetik ateratzea, burujabetza ekonomiko eta sozialaren arrazoipean. Horrek, ostera, merkatuko ekoizpen-indarren bikoiztea eragin zuen soldaten balioa erdira jaitsiz. Lehen, gizonaren soldatatik bizi zitekeen familia osoa, eta, egun, ordea, bi soldata ez dira nahikoa sarritan familia aurrera ateratzeko. Egoera horretan, umeak izateari uko egin beharko dio emakumeak baldin eta burujabe izan nahi badu, eta hor sartzen da abortuaren legalizazioa bigarren neurri gisa. Dena den, amatasun-senak indar handiagoa izan ohi du berekoikeria materialistak baino, eta, behar horri erantzuteko ezartzen da hirugarren neurria, hots, Ongizate Estatua: Estatuak gizonezkoaren rol tradizionala ordezkatzen du. Senarra zen emaztea zein seme-alabak mantendu eta babesten zituena, hura baitzen bere funtzioa familia burgesak leinua ordezkatu zuenez geroztik, eta horrexegatik zen erakargarria emakumeentzat familia nuklear monogamoa. Baina, Ongizate Estatuak senarraren funtzioa ordezkatu du progresiboki azken hamarkadatan, eta hori familiarengandiko liberazio gisa ikusi dute feministek ohartu gabe askapen horren atzean Estatuarekiko dependentzia zuzen bat dagoela, bai beraientzat eta bai euren haurrentzat. Orain nahi dutenekin izan ditzakete umeak, eta ez du axola ez badute horiek hezteko diru eta denborarik, Estatua egingo baita umeen adoktrinazioa eta sostenguaren kargu, etorkizuneko esklabo perfektuak izan daitezen, beti ere familiarik osatu ezingo duten milioika gizon-emakumeren zergen bitartez. Laugarren neurri gisa dugu genero-ideologia eta LGTB mugimenduaren promozioa, zeina indar biziz ezarria izaten ari den gaur egun mendebaldeko herrialdeetan, eta, bereziki, Euskal Herrian. Monogamiaren heriotzak zibilizazio-aurreko poligamiara garama, eta sexu-merkatutik at geratzen ari diren milioika euskal gizon-emakumeren aukera bezala agertzen da homosexualitatea.

Guzti horrek mendebaldeko nazioen heriotza ekarri dezake suizidio demografikoa eta ordezkapen etnikoaren bitartez, izan ere, biztanleria autoktonoa ordezkatua izango da hirugarren mundutik datozen etorkinen demografia-tasa altuagatik, immigrante horiek klan edo leinu-sistema bidezko komunitateetan antolaturik jarraitzen baitute hiri handietako ghettoetan. Eta guzti hori gutxi balitz, larritasun handiagoa hartzen du egoerak Euskal Herriaren kasuan, ez baita euskalduna familiaren funtzio tradizionalak ordezkatu dituen Estatua, eta horrek esan nahi du haur euskaldunak Estatu arrotzen curriculumetan adoktrinatuak izaten ari direla duela generazio ugaritik disoluzio etno-kulturala areagotuz. Hala, bi Estatu inperialen kolonizazioaz gain, azalduriko disoluzio global programatuari aurre egin beharko dio euskaldunak baldin eta herri gisa biziraun nahi badu, eta horrek panorama etsigarria dirudi. Hala ere, bada baldintza zailagoetan aurrera egitea lortu duenik, esaterako: herri kurdua.

Mediar inperioaren ondorengoak diren kurduak lau Estatu ezberdinetan zatituak, heziak eta sozializatuak izan dira; erlijio ugaritan zatiturik daude, eta horien artean etsaituriko islamiar salafistak  eta yazidiak aurkitzen dira; gainera, elkar ulertzen ez diren lau hizkuntzatan mintzo dira; eta, hori gutxi balitz, hamarkadak daramate sarraski-politikak jasanez. Soilik Turkiako aldean 37.000 hildako eta ehunka mila errefuxiatu eragin ditu estatu-zapalkuntzak 1993. urtetik. Hala eta guztiz ere, 30 milioi herrikidez osaturiko nazio sustraitu bat izaten jarraitzen Kurdistan du 2017. urtean, eta gainera euren influentzia geopolitikoa handiagotu egin da Siria eta Irakeko gatazkak baliatuz . Nolatan izan dira gai zailtasun horiei aurre egiteko? Hain zuzen ere, leinuetan eta horien arteko konfederazio tribaletan oinarriturik dago esentzialki kurduen egitura soziala. Adibide gisa, aipa daiteke azken hilabeteetan ezagun egin den Barzani familiaren leinua. Irakeko Kurdistaneko familiarik boteretsuena da, Talabani klanarekin lehiatzen duelarik lurraldeko hegemonia. Biek dituzte euren polizia, alderdi politiko (KDP eta PUK) eta miliziak, eta mafia patriarkalen tankerako egituran daude antolaturik. Estatu Islamiarrak eragindako kaosaz baliatuz, Kirkuk hiria, aduana federalak eta lurraldeko petrolio-putzuak eskuratu zituzten Barzanitarrek Israeli merke saldu eta aberastuz, ahalik eta Irakeko indar nazionalek lurraldea berrokupatuko zuten arte 2017ko urrian. Leinu-sistema horren eraginez, autarkia ekonomikoan bizi izan da jendarte kurdua mendeetan zehar, eta  horrek atzerritarrengandik nabarmen isolatu ditu.

Leinu eta tribu kurduen mapa

Diote sistema hori oztopo bat dela Estatu kurdu bat egituratzeko orduan, baina badira, gaur egun ere, gizarte antolakuntza horietan finkaturiko Estatuak. Aipamen bat merezi du Saudi Arabiak, non klan ezberdinetan oinarrituriko sare konplexu batek osatzen duen bere gizartea. Agintaritza zentral  baten indar zentripetoak orekatzen du, ordea, tribuen indar zentrifugoa: monarkia absolutuak. Erreinuaren izaera absolutua izanik ere, herrialdeko klan historiko horiek aukera izan zuten errege-ondorengotza eskuratzeko Al-Saud familiako hierarkian integratuz ezkontza-loturen bitartez, eta, horrexegatik, leinu guztietara zabaltzen da erreinuko botere-egitura. Horrela, zerbitzu sekretuak eta nazioarteko politika kontrolatu ditu tradizionalki Sunan leinuak; Guardia Nazionalaren jabe da, berriz, Shammar tribua; al-Jiluwi klanak eragin handia du ekialdeko petrolio-guneetan; “printzipe gazteek” finantza sistema kontrolatzen dute nagusiki; eta, azkenik, erreinuaren ideologia eta erlijioan eragin izugarria dute Muhammadibn ‘Abd al-Wahhab-en ondorengoek. Finean, dinastiaren parte diren leinuei irekia dagoen aginpide-sistemak faboratzen du Arabia Saudiren barne-kohesioa, eta adibide horrek esan nahi du posible dela aginte zentralizatu batekin partekatu leinuen autosufizientziarako joera, bi sistemen abantailak fusionatuz.

Aipaturikoa eta gero, baten batek esan dezake komunitate-mota horiek posible direla soilik ekialde hurbila bezalako lurraldeetan non aurreragoko fase historiko batean aurkitzen diren, eta horrelakorik ez dela posible Europa postmodernoan. Aitzitik, bada duela seiehun urtetatik Europako herrialde ezberdinetan bizi izan den komunitate etniko bat, zeina ez den asimilatua izan herri hartzaileen baitan hain justu jeloskorki gorde duen leinu-sistemagatik.

 

HERRI IJITOA, SEI MENDE DISIOLUZIOARI AURRE EGITEN

Duela mila urte Indiako iparraldean sartu ziren mairuak lehenengo aldiz, eta Kali jainkosaren kultu-sekta bat kanporatu zuten egotzirik lapurreta, harrapaketa eta deabruaren gurtza. Hurrengo mendeetan Pertsia, ekialde hurbila eta Bizantziar inperioa gurutzatu zuten ahalik eta Europara iritsi ziren arte orain dela sei mende. Lapurreta, iruzurra eta bertoko legeekiko errespetu-falta zekartzaten haiekin batera, eta aurki irabazi zuten autoktonoen etsaitasuna, eta, horrekin batera, baita deportazioak, kartzela-zigorrak eta asimilazio-planak ere. Erbestea eta baldintza arrotzak gora-behera, ijitoek talde diferentziatu moduan bizirautea lortu dute gaur arte, eta horren arrazoia leinu-bidezko antolakuntzarekin loturik dago, beste gauzen artean.

Euskal Herriko auzo batean ijito edo motxaile-familia bat ezartzen bada, aurki azalduko dira kide gehiago, hutsik dauden etxeak okupatuz, ahalik eta bi dozena inguruko talde bat osatuko den arte. Talde hori “lekuko senideen komunitatea” edo “patri-taldea” moduan izendatzen du Teresa San Romàn adituak, eta lehen aipaturiko sendi zabalaz eratua dago oro har. Zenbait kasutan familia zabal bat baino gehiagoz osaturik egon daiteke ijitoen lekuko komunitatea, nahiz eta gehienetan ahaidetasun-lotura patrilinealak izaten diren familia horien artean. Hala, anai talde batek eta euren sendi zabalek osaturiko “patri-taldea” izaten da Erromanien komunitate-eskema ohiko bat. Horretaz gain, talde horiek ez dira sekula isolaturik egoten, eta beti dituzte ezkontza edo senidetasun bidezko harremanak beste komunitateekin leinu-sare handiago bat eratuz, Estatu ezberdinak barne hartzen dituelarik sare horrek. Elkartasun-sistema internazional horrek antzekotasun handia du aurreko atalean aipaturiko diasporako komunitate judu ezberdinen arteko sare globalarekin, eta, nazioarteko klan-bidezko lotura horiek direla-eta, ijitoak subjektu egokiak dira heroinaren garraio eta banaketaren negoziorako, oso zaila baita poliziarentzat sare etniko batean infiltratzea.

Patri-talde ijito baten adibidea

Euren leinu-kideen artean igarotzen da motxaileen bizitza osoa, ogibidetik hasita aisialdi eta ospakizunetara arte, eta familiari loturik dago banakoaren balio eta nortasun indibiduala. Arazo ororen gainetik, lehentasuna du senideen arteko elkartasunak horietako baten gaixotasun edo ezbeharraren aurrean, eta, elkarren artean gatazkarik badute ere, beti batuko dira mehatxua kanpotik datorrenean. Izan ere, oso argi dute ezarria haien eta gainontzekoen arteko muga, eta hori argi ikusten da jende edadetuarekiko tratuan: ijitoek errespetu handiz tratatzen dituzte euren familiako agureak, haiek baitira komunitateko epaile eta autoritate gorenak; aldiz, eskrupulurik gabe lapurtu ohi dituzte motxaile ez diren adindunak, jarduera arrunta delarik Errumaniatik datozen ijitoen artean. Moral bikoitz horrek argi erakusten du badela balio-hierarkia bat erromanien mundu-ikuspegian, non euren leinua legokeen piramidearen goialdean, ondoren beste etnia-kideak, eta, azkenik gainontzekoak.

Hala, argi dago ijitotasuna balio sakratu bat dela erromanientzat, eta hori agerian geratzen da ezkontzaren instituzio zein erritualean. Ezkontza da banakoa “heldutasun etnikora” daraman iniziazio-bidea, hau da, romi osotasunera edo benetako ijitotasunera. Umeen etorrerak kontsakratzen du estatus berri hori, eta horrexegatik da garrantzizkoa “zapi odolduaren proba”, zeina ijito-ezkontzako erritualik garrantzizkoena den. Finean, hori da erromani gazteek duten bide bakarra kategoria sozialean igo eta gainontzeko leinu-kideen errespetua lortzeko, erdizkako ijito gisa hartua baita mutil edo neskazaharra dena, eta horrexegatik ezkondu ohi dira oso gazterik. Bestalde, datuek diote etnia-kideen artekoak direla Espainiako ijito-ezkontzen %90a, horietako ugari lehengusu edo senitarteko hurbilen artean burutzen direlarik. Horrek erakusten du badela tendentzia bat etnia eta klan-bidezko antolakuntza soziala babesteko motzaileen baitan, eta hori kontu serioa izan ohi da familia askotan, izan ere, leinutik kanporatua da paio batekin ezkontzen dena.

Bukatzeko, ezin aipatzeke utzi ijitoek sistemarekiko duten independentzia erlatiboa, zeina faktore erabakigarria izan den euren biziraupenean. “Gypsy work – gadjo work” izeneko ikerketan ondorioztatzen da sistematikoki errefusatzen dutela motxaileek nagusi paio batentzat lana egitea, lan-ordutegiak edukitzea edo leinu-kideak ez diren langileekin denbora igarotzea, hein batean, euren  nagusitasun etnikoarekiko sinismena dela-eta. Bestalde, ijitoek ez dute paioen legea onartzen, patriarkak zuzenduriko leinuko legea baita eurek errespetatzen duten bakarra. Horretaz gain, errealitateak adierazten du ijitoek duten interes-falta lan produktiboekiko, seguru aski ekintza ez-duin gisa ulertzen dutelako, juduek nekazaritza ulertzen duten modu berean. Hiru faktore horien ondorioz jo ohi dute lapurretara, bizkarroikeriara, narkotrafikora eta delinkuentziara, eta ez, zenbaitek dioten moduan, sufritzen duten bazterketa eta jazarpenagatik. Ijitoek jasaten duten bazterketa bakarra eurak euren buruei sei mende hauetan ezarritakoa da, izan ere, eurak dira gainontzekoekin konpondu nahi ez dutenak, ingurunean integratze soila mehatxu bat baita euren biziraupen etnikoarentzat.

 

NEGUAREN AURREAN, EUSKAL LEINUAREN ITZULERA.

 

Herrien arteko biziraupen-borroka bezala uler daiteke Historia, gizakiarentzat bizitza bera borroka jarrai bat den moduan. Gisa berean, espezieen arteko gudu-zelai bat da natura bera, eta espezie bakoitzak teknika propioak garatzen ditu iraute-borroka horretan garaile ateratzeko: batzuek bizkarroitzarren bitartez bizirauten dute, beste batzuek espezieen arteko kooperazioaren bitartez egiten dute aurrera, otsoek korporatiboki garaitzen dituzte neguak dakartzan bizi-baldintza zailak… Era berean, ikusi da nola antolakuntza korporatiboa den Estaturik gabeko herriek duten armarik nagusiena biziraupen-borrokan irabazle ateratzeko. Eta, azaldu da ere, nola familia tradizionala edo leinu-sistema den antolakuntza korporatibo horren muina. Urrun joan gabe, argi geratu era horretan antolatzen zirela gure arbaso euskaldunak garai zaharretan, ahalik eta modernitatera jaurtiak izan ginen arte. Hortaz, honakoa da guzti horretatik ateratzen den ondorio  nagusia, eta, bide batez, doktrina korporatibistaren lehen zutabea:

“Euskal familia osasuntsuen komunitatea da Euskal Nazio osasuntsu baten esentzia, eta Euskal Nazio osasuntsu bat da etorkizuneko Euskal Estatu baten beharrezko baldintza”

Ijito, kurdu edo juduen kasuan ez bezala, euskalduna arazo larri batean aurrean dago: euskal leinu-sistema suntsiturik eta euskal familia burgesa krisian, disoluzio nazional bateranzko azken fasearen aurkitzen da bere aberria. Panorama horren aurrean, posible al da euskal jendartearen inertzia suntsitzaile hori gelditu eta euskal leinuen sistema berpiztea? Azaldu dugu, eta soberan dokumentatua dago, familiaren suntsiketa ez dela fenomeno natural bat eta, aitzitik, borondate politiko bat duela atzean, zeina adierazten den “progresista” gisa izendatuak diren mugimendu-politiko subertsibo ezberdinen bitartez. Beraz, indar politiko subertsiboak badira euskal ehun sozial tradizionalaren disoluzioaren eragileak, kontrako norabidean erresistentzia egingo duen indar politiko bat izan beharko du berau berrezarriko duen motor edo eragilea. Zoritxarrez, baina, ez da existitzen Euskal Herriaren biziraupenaren aldeko borroka bere egin eta euskal leinu-sistema berrezartzearen eginkizun gorena bere gain hartu duen mugimendu politikorik. Mugimendu hori izango da Euskal Korporatibismoa, horretarako jaio da eta hori da bere izatearen arrazoia. Status quoaren paradigmak haustera datorren mugimendu politiko orok behar ditu, premisa moduan, paradigma horiekin hautsi eta kontzientzia berri bat garatu duen hastapeneko taldea. Beste hitzetan; euskal korporatibistak behar ditu nahitaez Euskal Korporatibismoak bere ibilbidea hasteko. “Perogrullada” bat dirudi esaldi horrek, baina argi eduki beharreko gauza bat adierazten du: indibiduala izan behar du aldaketarako lehen pausua, eta banakoen kontzientziazio indibidualetik etorri beharko du ekimen kolektiboa.

Beraz, nolakoa izan behar du euskal korporatibistaren ikuspegi eta jarrera oro har eta, batez ere, familiari dagokionean? Euskal korporatibistaren bizi-legea gauza sinplea da formulatzerako garaian, baina lan heroikoa bihurtzen da ekintzetara eramaterako orduan: euskal korporatibistak soldadu bat bezala ikusten du bere burua bere bandera delarik euskal nazio etnikoaren biziraupena eta duintasuna. Bere gudu-zelaia, aldiz, bizitza bera da, hots, egunerokotasuna. Hala, bere bizitzako erabaki eta ekintza orok izan behar du irizpide gisa Euskal Herriaren biziraupena eta duintasuna, norbanakoaren interes, desio eta berekoikerien gainetik: hizkuntza erabiltzerako orduan, bikotea aukeratzeko orduan, bere aisialdiari erabilera ematerako orduan, ogibidea hautatzeko orduan… euskal korporatibistak beti eduki beharko du gogoan bere erabaki eta ekimenek egin dezaketen mesede edo kaltea proiektu politikoari, eta modu horretan ulertu beharko ditu familiaren barneko harremanak ere, betiere jakinda euskal familia osasuntsuen komunitatea euskal nazio osasuntsu baten esentzia dela. Era horretan ulertzen du familiaren garrantzia euskal korporatibistak, euskal nazioaren defentsarako arma-nagusi gisa, eta horren ondorioz ahaleginduko da berau indartu eta zaintzen, alfa-otsoek beren taldea zaintzen duten moduan. Bide horretan, honako irizpide hauek jarraituko ditu euskal korporatibistak bere familiarekiko:

 

  • Euskal korporatibistak beti lehenetsiko du familia-kideen ongizate fisikoa interes indibidualen gainetik (“otsoaren indarra taldea da, eta taldearen indarra otsoa da”), eta, aukeran, beti babestuko ditu bere senideak larrialdi edo arrisku ororen aurrean, horretarako legea hautsi edo bere burua arriskuan jarri behar badu ere. Modu horretan, nahiagoko du kartzela bere leinu-kideen aurkako umiliazioa baino

 

  • Euskal korporatibistak senitartekoen ongizate psikiko eta espirituala gainezarriko du edozein desio indibidualaren gainetik. Bere buruaren degradazioa familiarentzako desohorea da, eta hori arau izan behar du jokabide okerren aurrean: alferkeriaren aurrean, parrandaren aurrean, drogen aurrean, sexuaren aurrean eta abar.

 

  • Euskal korporatibistak familiaren ongizatea gainezarriko du bere interes indibidualen gainetik bikotea aukeratzerakoan, hots, lehentasuna emango die bikotekidearen balio, jokabide, kultura edota hizkuntzari desio sexualen edo azaleko apasionamenduen gainetik. Finean, bere familia-proiektua proiektu politiko bat ere bada, eta, horren baitan, bere buruari galdetuko dio ea bikote horrek bere ume euskaldunen guraso ona izateko ezaugarriak betetzen dituen edo ez. Euskal Herriak familia euskaldun, sendo eta iraunkorrak behar ditu baldin eta biziraungo badu. Iraunkortasun hori ezin daiteke guztiz bermatu, baina bai ekidin daitezke ageriko arriskuak.

 

  • Euskal korporatibistak bere familiaren euskalduntasuna bultzatu eta babestuko du militanteki. Horrek ez du esan nahi erdaraz mintzatzeko joera dutenen aurka jarri behar denik, horren kontra, eredu sendo bat bihurtuko da euskararen eta euskalduntasunaren defentsan, eta bere eredu heroikoarekin bultzatuko ditu bere senideak euskaraz bizitzera.

 

  • Aukeran, euskal korporatibistak beti erabakiko du senideekin lan egin edo familiaren negozioa jarraitzea, baldin eta ez badu argi bere karrera profesionala edo ez badu zaletasun berezi bat. Sarritan gertatu ohi da gurasoek lan handiz garaturiko negozio edo lanbidea bertan bera geratzea errelebo falta dela-eta. Horren aurrean, beti da gomendagarriagoa senideek hasiriko ogibidearen testigua hartzea, izan ere, horrek subirano edo independenteagoa egiten du familia-barneko ekonomia, biziki indartzen ditu senideen arteko loturak eta jarraipen bat ematen dio urteetan bilduriko esperientzia eta lanari.

 

  • Euskal korporatibistak arreta handia izango du familiaren ekonomian, zorpetzeak eta galera ekonomikoak ekidinez ahal bezain beste. Puntu honetako ideia nagusia honakoa da: “diruaren zirkulazioa senide eta nazio-kideen artean hainbat eta gehiago mugatu, hainbat eta hobe”. Modu horretan, beti izango da hobe senitarteko edo hurbileko euskaldun baten dendan erosi, auzoko txinatarraren edo pakistandarraren dendan erostea baino. Era berean, beti izango da hobea senitartekoen artean uztea dirua, banketxean kreditu bat eskatzea baino.

 

  • Euskal korporatibista euskal mugimendu korporatibista garatzen eta uztartzen saiatuko da, euskal familiek mugimendu politiko baten beharra baitute beraien artean elkartu, antolatu eta saretzeko. Modu horretan, euskal nazioaren biziraupenaren alde lan egin nahi duten aberri-kideak bilatuko ditu, eta horiekin batera ahaleginduko da proiektuari bizia ematen.

 

Dozena bat euskaldunek irizpide horiek bere egin eta beren bizitzan ezartzen dituzten egunean, orduan esan ahalko da: bada etorkizunik.

 

72 views

KORPORATIBISMO NAZIONALA (I. atala): Negua badator

MEXIKO, NEGU GORRIAREN ERRADIOGRAFIA

Mexiko herri liluragarri bat da gauza askogatik, baina, bereziki, duen berezitasun bategatik. Konkista espainiarrak bertako zibilizazio eta herri indigenen galera eragin zuen tabula rasa moduko baten bitartez, eta, hurrengo mendeetan, izaera definitu eta finkatu bat izan zuten zibilizazio, etnia, kultura eta tradizioak disolbatu egin ziren elkarren artean nahas-mahasa, desordena eta indeterminazio bat gauzatuz. Anabasa da, beraz, Mexiko modernoaren oinarria, eta hori da, hain zuzen ere, elite internazionalek mundu osoan ezarri nahi dutena globalizazioaren bitartez. Hortaz, segurtasun handiz esan daiteke gizarte mexikarra dela datorkigunaren aitzindaria. Modu horretan, zentzuzkoa litzateke berau arretaz aztertzea baldin eta etorkizunari aurrea hartu nahi badiogu herri gisa. Hala, bi klase nagusitan sailkatu daiteke jendarte mexikarra: batetik, boterearen jabe den elite erauztailea; bestetik, milioika dohakabez osaturiko masa.

 

MASA

Langile mexikarraren egunerokotasuna

Oro har, tradizio zein leinurik gabeko mestizoez osaturik dago masa mexikarra, saltsa-maltsa baten ondorio baitira eta denek dituzte herri prehispaniko ezberdinetako arbasoak, arbaso beltzaranak, espainolak eta baita Europako toki ezberdinetakoak ere, kasuaren arabera. Horretaz gain, Estatu osotik etorririko jendez beterik daude Mexiko hiriko kolonia eta auzuneak, non ikus daitezkeen leku berean Chiapas aldeko maien zantzu borobilak, edota Sonora ingurukoen aurpegi zorrotzak.

Nabarmena da, batetik, nortasun finko, tradizional eta determinatuen erreferentzia-falta jendetza mestizoaren oinarrian, eta, bestetik, gehiegizko aniztasuna edo nahas-mahasa. Aniztasuna modu positiboan saltzen badute ere sektore progresistek, errealitatea honakoa da: ezinezkoa da komunitate organiko, sendo eta iraunkorren eraketa bat baldintza horietan, zeinak babesgune kolektibo gisa jokatu dezaketen herritarren zailtasun eta zapalkuntzen aurrean.

Nortasun mexikar orokor bat sortzeko saiakera egon da Estatuaren partetik XX. mendean zehar hezkuntza eta propagandaren bitartez, goraipatuz konkista-aurreko zibilizazioen herentzia, mitifikatuz independentziaren aldeko gerra edo 1910eko iraultza mexikarra, eta baita zeinu kultural eta folklorikoen erakusketaz ere. Abertzaletasun merke horrek, ordea, ezin du ordezkatu tradizio, etnia eta leinu zaharrek duten indar kohesionatzaile eta ordenatzailea, zeina espirituala den bere osotasunean. Hala, “tribu urbano” deiturikoetan, sare sozialetan, musikan eta kirol-munduan edo gaizkile-taldeetan bilatu ohi dute gazteek beren nortasuna eta babesa , hots, sustantziarik gabeko sasi-kolektiboetan, eta horrexegatik ikus daitezke Euskal Herrian baino espezimen sozial gehiago Mexikoko kaleetan.

Horretaz gain, Estatu laikoa da Mexiko 1857. urtetik, eta ordutik hispanitate katolikoaren aurkako diskurtsoa inposatu du klase politikoan estrukturalki ezarrita dagoen masoneria anglofiloak. Aldeko arrazoiak izan baditzake ere, ezin da ukatu laizismo horrek ateak zabaldu dizkiola  materialismorik ankerrenari, eta mexikar gizartea da horren lekuko. Herritarren gehiengoa muturreko degenerazioan murgildurik dago, batik bat lizunkeria eta alkoholari dagokionean, eta hortik atera nahi duten gutxi batzuek fundamentu kaxkarreko eliza, sekta eta suzedaneo espiritualetara jotzen dute, beste ezeren faltan.

Adibide moduan, fideltasun ezak eta maitaleak gauza arruntak dira bikote zein senar-emazte askoren artean. Lanean edo kalean, gizon eta emakumeen arteko elkarrizketek ezkutuko konnotazio sexuala izan ohi dute “albur” deituriko zentzu bikoitzaren bitartez. Era berean, ez da harritzekoa lagun batek bestearen bikotekidea ezkutuan ligatzen saiatzea, izan ere,ohikoak dira gertukoen arteko traizio eta desleialtasunak. Balore-falta sistemiko horren ondorio da jendearen arteko mesfidantza, bai bikoteen arteko harremanetan, eta baita gizarte harremanetan orokorki.

Gaizkile-taldeen inpunitateak ez du mugarik, kartzela-zigor baxuak eta polizia ustel eta kriminalaren eraginkortasun-faltagatik, eta, modu horretan, ez dute eskrupulurik auzokide apalak lapurtu, estortsioa egin, eta, sarritan, tiro edo labankada batez hiltzeko. Guztia konpondu daiteke dirua eta eroskeriarekin, eta arrunta da poliziak gizajo errugabe bat atxilotu eta kartzelatzea benetako kriminala errutik libratu ahal izateko. Horrek guztiak mesfidantza-falta argi bat eragiten du bizilagunekiko, agintearekiko, eta, handi-handika, gizartearekiko, eta ez dago masa horren antolakuntzarako posibilitaterik baldintza horietan.

Desordena da jaun eta jabe mexikarrengan, plano sozial edo etnikotik hasita, banakoaren barne-mundu psikiko eta espiritualeraino. Ondorioz, munduko herririk atomizatu eta indibidualistenetariko bat da Mexiko, eta herritar xumeek zailtasun handiak dituzte edozein aldarrikapen edo  larrialdiren aurrean iraunkorki  elkartzeko. Hori dela-eta, langile mexikarrak 2 ordu igarotzen ditu etxetik lanerako bidean 10 orduko lan-egunak egiten dituelarik 8000 peso (400 euro) irabazteko hilabete-bukaeran, eta zorionekoa sentitzen da larunbatak libratzen baditu. Miseria guzti hori gutxi balitz, agintean dagoen elitea diru publikoaren lapurreta eta krimenaren bitartez aberasten da modurik lotsagabe eta gupidagabeenean. Horren adibide da nola eman zitzaien Veracruzeko ospitaleetan ur destilatua minbizia zuten umeei, kimioterapiarako medikamentuen beharrean, medikamentu horiek farmazia-enpresei saltzeko ezkutupean, eta horren bitartez aberasteko. Hala, mexikarren zorigaitzak aurrera egingo du, herritarrek pairatzen duten desordena sistemikoak ezgai egiten ditu batasunerako.

 

ELITEA

PRI alderdiko kideak

Mexikon posible da ezerezetik negozio bat sortu eta eroso bizitzea, baina oso zaila da modu indibidualean aberastea eta are gutxiago boterearen parte izatea. Finean, ezberdintasun esentzial bat dago masa eta elite mexikarraren artean, eta baita mundu-mailakoan ere: masak izaera indibiduala du, hau da, unitate bakartuen arteko batura hutsa da ikuspegi sozio-ekonomiko batetik. Eliteak, ordea, korporatiboki jokatzen du. Hala, lau talde nagusitan sailkatu daiteke Polanco eta Lomas inguruetan bizi den mexikar elitea: politikoak, narkoak, enpresa eta finantza-munduko familiak eta, azkenik, juduak.

Alderdi politikoak,adibidez, instituzionalizaturiko mafiak dira, eta horietatik nagusiena da PRI alderdia. Finean, psikopata eta gaizkileen plataformak dira euren negozio, ustiaketa eta krimenak burutzeko diru eta baliabide publikoaren bitartez. Talde hermetiko gisa funtzionatu ohi dute, barne-antolaketa hierarkiko batez antolaturik, omertà eta beldurraren legearen bitartez mantentzen dutelarik barne-kohesioa, eta lapurturiko diruaren bitartez erosten dituzte  euren babes eta influentziak, hots, prentsa, epaileak, polizia, segurtasun pribatua eta abar. Finean, alderdi politikoak eta narkoen kartelak gauza bera dira: korporazio mafiosoak. Horien arteko ezberdintasun bakarra da merkatu-hobi ezberdinak dituztela. Oro har, ez dira euren artean gehiegi eragozten, zakurrak ez baitu zakurra jaten, bizikidetza baketsua baita hobekien doakiena biei. Hala, ezkutuko tratu bat izan dute historikoki bi mafiek Felipe Calderòn boterera iritsi zen arte 2006. urtean.

Gaizkile-korporazioez gain, korporazio tradizionalak  daude, hots, familian eta etnian oinarriturikoak. Familia edo leinu boteretsuen helburua izan ohi da euren asabek irabaziriko ondare eta ospea mantendu eta handitzea, tankerako beste familien arteko lehian. Irizpide guztiz materialista izanik ere, horrek helburu zehatz batean oinarrituriko batasun bat igortzen dio taldeari, eta, modu horretan, sendiko kideek familiaren izen ona ezartzen dute interes pertsonalen gainetik. Azken batean, kontrakoak esan nahi du ondare familiarraren galera eta, ondorioz, kide bakoitzaren eta datozen belaunaldien hondamendia eta porrota. Modu horretan, ohikoak dira interesen bitartezko ezkontzak Mexikon, non familia ezberdinen arteko aliantzak burutzen diren ezkongaien bitartez.

 

KOMUNITATE JUDUA

Familia judu mexikarra

Azkenik, Mexikoko diaspora judua dugu. Aspaldikoa da komunitate horren presentzia bertan, Kuhn, Loeb & Co. izan baitziren herrialdeko trenbide-sarea antolatu zutenak, adibidez. 42000 judu bizi ziren Mexikon 1991ean Sergio Della Pergola doktorearen arabera, eta horietatik 39000 Polanco auzotik Santa Fe arteko eremuetan bizi ziren, hots, 13 kilometro eskaseko zabaleran. Horrek adierazten du gune berdin batean elkartzeko tendentzia dutela juduek, ghettoak sortuz eta lurraldea kolonizatuz.

Shtetl bezala izendatzen dute euren komunitatea, Europako ekialdean zuten bizimodu tradizionalean oinarritua dago, eta horren gobernu eta erdigunea da Sinagoga, zeinak asanblada-gune gisa balio duen erritu eta zeremoniaz gain. Judaismoa, izan ere, ez da erlijio bat Shtetl  kideentzat, bizitzeko modu bat baizik. Errabinoa da legezko autoritate nagusiena, eta berak ezartzen ditu auzi erlijioso zein eskolastikoen irizpenak, bera izanik komunitateko epailea eta Jainkoaren legea ezartzearen arduraduna.

Horretaz gain, bada administrazio orokor eta komunitate-kontseilu bat, Kahal deiturikoa, eta XIX. mendeko Errusia eta Polonian bezala funtzionatzen du gaur ere. Shtetl familia orok ematen du hamarren moduko bat dohaintza moduan epe bakoitzeko, komunitateko kideak ekonomikoki lagundu eta barne-erakundeak finantzatzeko helburuarekin, kontseilu hori delarik diru-kutxa kudeatzen duena. Elkartasun korporatibo hori dela-eta, nekez ikusi daiteke judu txirorik Mexikon, gehienak bizi dira herrialdeko zonalderik aberatsenean eta gehienek dute euren negozio propioa edo familiarena. Zorrak edo hondamendi ekonomikorik izanez gero, komunitateak dirua utzi diezaioke kideari interesik eta eperik gabe, beti ere zintzoki jokatzen duen bitartean. Estatuaz gaindiko zerga-sistema paralelo baten moduan uler daiteke aipaturikoa, eta modu horretan gauzatzen dute Mexiko barruan euren proto-Estatua eta kidegoaren ongizatea.

Ezinbestekoak dira familia eta etniaren arteko loturak Shtetl mexikarrean, eta ez dira sentipenera mugatzen soilik; aitzitik, askoz ere gauza sakonagoa da talde-kontzientzia juduengan, banakoaren funtzioa determinatzen duelarik jendartearen baitan. Hori dela-eta, zehazki ezarriak daude senar eta emaztearen rol tradizionalak familia askotan, eta horrek ahalbideratzen du egun komunitateak duen demografia-tasa altua, arrunta baita ikustea sei umez inguraturiko ama gaur egun ere.

Horrek, baina, ez du esan nahi kontzientzia indibidualik ez dagoenik, eta agian kontu horretan datza euren arrakastaren sekretuetako bat, izan ere, maisuki jakin izan dute kontzientzia kolektiboa eta indibiduala sintetizatzen. Finean, komunitatea plataforma eta laguntza bat da banakoen jomuga pertsonalak gauzatzeko ere, eta, feedback horretan, banakoak komunitatearen ongizatea bermatzen laguntzen du bere ekarpen eta parte-hartzearen bitartez, ahalik eta berak jasotako laguntza eta babes berdina izan dezaten, era berean, kide eta belaunaldi berriek.

Bestetik, bada Bnei Brith deituriko elkarte judu bat, zeinak masoneriaren antzeko egitura duen munduan barreiaturiko logia ezberdinetan antolatua dagoelarik. Erakunde hori da Mexikoko komunitate judua munduko diasporarekin konektatzen duena, eta deigarria da Bnei Brith-ek jokatu izan duen funtzioa herrialdera etorri-berri diren kideak laguntzen eta komunitatean gizarteratzen. Mundu-gerren garaian, adibidez, ordezkariak bidaltzen zituzten Veracruz edo Tampico aldera, Mexikora itsasoz iritsitako etorkin judutarrak babestu eta hiriburura eramateko asmotan. Ostatua emateko zenbait etxe zituzten hirian, eta horietan hartzen zituzten etorri-berriak ahalik eta lanbide bat bilatu eta independentzia ekonomikoa lortzen zuten arte. Gerora, etorkin horien esker ona eta lan gogorragatik izan ziren posible kirol eta kultura-erakundeen sorrerak (non antolatzen diren dantza tradizionalak, lehiaketak, antzezlanak edo konferentziak), lehen eskola juduak, yiddish egunkariak eta abar Shtetl mexikarrean.

Bukatzeko, aipatu beharra dago ez dela mexikar komunitatera mugatzen judutarren Korporatibismo Etnikoa. Aitzitik, elkar konektaturik daude toki guztietako juduak mundu-mailako sare internazional batean Bnei Brith edo Munduko Kontseilu Judua bezalako erakundeen bitartez. Horrek sekulako abantaila igortzen die kideei, adibidez, merkataritza sektorean. Esaterako, “Gzhel” zeramika Mexikora prezio onean ekarri eta saldu nahi duenak nahikoa du Errusiako etnia-kideekin harremanetan jarri euren barne-erakunde internazionalen bitartez. Eta ez hori bakarrik, mundu-mailako Korporatibismo Etniko hori izugarrizko arma politikoa da aspaldidanik politika globalean eragiteko, eta horren adibidea da mundu guztiko juduek III. Reicharen aurka egin zuten presioa, non Amerikako Estatu Batuak behartu zituzten Europako gudan parte hartzera, nahiz eta Estatu Batuar herritarrek ez zuten parte hartu nahi izan.

 

EUSKAL HERRIAREN UDAZKENA

Ernairen propaganda

 

Lehenago esan den moduan, eredu mexikarraren antzeko gizarte egitura bat bilatzen dute elite internazionalek mundu-mailan, Divide et Impera taktika zaharra jarraituz: sustrai eta nortasunik gabeak, materialistak, indibidualistak, zatituak, beldurtuak eta astotuak nahi gaituzte, goyim otzan eta malguak izan gaitezen. Taktika hori erabili izan dute Euskal Herriaren aurka gobernu espainiar eta frantsesek, eta taktika hori darabilte ere munduko herrien aurka itzaletako gobernu internazionalak. Bide horretan, beharrezkoa da tokian tokiko egitura ordenatzaile tradizionalak dinamitatzea, horiek baitira herri eta komunitateen barne-loturak mantentzen dituzten azken gotorlekuak: eliza, aberria, komunitate etnikoa, auzoa eta familia. Helburu horretan, indar subertsibo progresistez baliatu izan dira egitura horiek hautsi eta jendartea triskantzan eta zatiketan murgiltzeko azken bi mendeetan, eta ezin esan arrakasta eduki ez dutenik, gurean behintzat.

XIX. mendean euskalduna, kristaua eta foruzalea zen euskal gizartearen gehiengo nagusia, hau da, kohesionaturik zegoen etnikoki eta espiritualki, eta batasun horren adierazpen ukaezina izan ziren karlistadak: Bizkaitarrak, gipuzkoarrak, arabarrak eta nafarrak elkar batu ziren bandera berdin baten atzean eta gai izan ziren Estatu oso bati aurre egiteko Madrileraino iritsiz, katalan eta aragoiar gutxi batzuen laguntzarekin. Tankerako gauzarik imajinatu ahal daiteke gaur egun?

Hala, etengabeko atomizazioa izan da Euskal Herriaren patua euskal tradizioak iraultzaile liberalen aurkako gudua galdu zuenetik XIX. mende bukaeran, immigrazioa eta Ideologiak izan direlarik desintegrazio horren bi arma nagusienak, zeinak kontzienteki erabiliak izaten ari diren euskaldunen  aurka. Horrela, XIX. mendeko Euskal Herri kohesionatu hura zatitu egin zuten foruzale eta liberalen, etorri-berri eta bertakoen, erdaldun eta euskaldunen, iraultzaile eta tradiziozaleen, abertzale eta unionisten, fededun eta fedegabeen, internazionalista eta nazionalisten, ETAren aldeko eta kontrakoen, feminista eta ez-feministen, ekologista eta ez-ekologisten, abortuaren aldeko eta kontrakoen, LGTB eta heteropatriarkalen  eta abar luze baten artean.

Euskal Herriak ez zuen Estatu propio bat, baina gutxienez bazuen ongi kohesionaturiko komunitate bat, lege-sistema propio batekin eta berau defendatzeko indarra eta adorearekin. Egun, aldiz, antzekotasun handiagoa du euskal gizarteak masa mexikarrarekin duela bi mendeko Euskal Herriarekin baino, hori baita datorkion negu gorria: jada gutxiengoa da euskalduna bere lurrean, bai linguistikoki, bai kulturalki, baita etnikoki ere. Eta, hori gutxi balitz, zatiturik dago bere baitan deliberatuki zabalduriko endekapen moral eta pozoi ideologikoak direla eta ez direla. Baldintza horietan, nola espero daiteke etorkizun bat euskaldunarentzat?

Buruzagi “abertzaleek” genero-ideologia, abortua edo lgtb agendaz dabiltzan bitartean, Euskal Herritarren jaiotze tasa Europako baxuenetariko bat da. Prentsa euskaldunak aniztasun kulturala eta pluraltasunaren ontasunaz  hitz egiten duen bitartean, ia inork ez du euskaraz hitz egiten herriko kaleetan. Gobernu eta unibertsitateek geroz eta euskal gazte gehiago bultzatzen dituztenean ospa egitera euren herrietatik erasmus eta atzerriko beken bitartez, geroz eta atzerritar kolono gehiago ikusi daitezke herri horietan, horietako asko diputazioen diru-laguntzaz bizi direlarik. Erakunde politikoak eliza eta erlijioaren gehiegikeriez mintzo diren bitartean, alkoholean eta drogetan hondoratzen da euskal gazteria, eta urrunetik ikus daiteke islamaren itzala apurka handitzen. Eta badago oraindik ere Euskal Estatu bat posible dela pentsatzen duenik baldintza horietan.

 

NEGUAREN AURREAN, KORPORATIBISMO NAZIONALA

 

Rudyard Kipling-ek esana

Hierarkia zorrotz batean antolaturiko taldeetan biltzen dira otsoak negu gorriari aurre egiteko. Horrek abantaila ematen die harrapakin handiak taldean ehizatu eta ugalkortasuna maximizatzerakoan. Sakabanaturik baleude, nekez lortuko lukete negua garaitzea eta espezie gisa bizirautea.

Euskaldunak ere gainean du bere negu gorria, eta bi aukera besterik ez ditu horren aurrean: lehenengoa, bere buruaren disoluzio eta atomizazio-prozesuan aurrera egin eta masa galdu eta endekatuaren parte bilakatu Mexikoko gizaseme errukarrien antzera; bigarrena, korporatiboki antolatu eta biziraun Mexikoko komunitate juduaren moduan.

Hori litzateke, finean, proiektu honen asmoa, hots, herri gisa negu gorriari aurre egiteko prestatu eta antolatzea. Euskal Herria ez dago hilda oraindik, eta biziraungo du baldin eta geratzen den masa  etniko euskalduna bere atomizaziotik irten eta komunitate sendo eta indartsu bat garatzen badu, bere bizimodu, behar eta interesak korporatiboki defendatuz  komunitateko aberri-kideen elkartasun-sare organikoaren bitartez. Gure arbasoek leinuen batasunaz erantzun zioten mairuen eta germaniarren inbasioei, eta arrazoi horregatik lortu zuten Orreagako batailetan garaipena eta, ondorioz, Erreinu propio bat garatzeko baldintzak.

Hala, proiektu honek ez du bilatzen munduko errukarri guztien arazoak konpontzea, aitzitik, bilatzen duena da euskaldunon arazo etniko edo nazionalari erantzutea, euskalduna ezarriz asmo eta ekimen guztien erdigunean. Era berean, proiektu honek ez du bilatzen gainontzeko talde etniko, kultural, politiko eta sozialei aurka egin edo baztertzea, ez eta erakunde publiko zein pribatuak erasotzea. Proiektu hau ez da suntsitzailea, inondik ere, eraikitzailea baizik, bere helburua babesgune eta ekintza-gune bat eratzea baita euskaldunarentzako, hots, anabasa mundialistaren erdian bere burua adierazi eta berreraikitzeko  azken gotorleku bat eratzea. Zaila izango da behin Euskal Herriak izan zituen elementu kohesionatzaile horiek berreskuratzea, baina beste aukerarik ez da geratzen horren alternatiba euskal nazioaren desagerpena denean.

Bukatzeko, esker handiz onartuak izango da edozein ekarpen eta laguntza anbizio handiko proiektu hau aurrera eramateko, beharrezkoak izango baitira sektore ekonomiko, sozial eta politiko ezberdinetako ikuspuntu eta ekarpenak asmo honi corpus doktrinal bat emateko. Lan handia dago egiteko: antzinako euskal antolakuntza eta elkartasun-formak, legeak eta bizimodu komunitarioa aztertu, egungo komunitate arrakastatsu ezberdinen funtzionamendu korporatiboak ikertu, ezbaian dauden gai politiko eta sozialei erantzun bat eman ikuspegi honetatik… ikaskuntza guzti horretatik ateratako ondorioak baliagarriak izango dira etorkizuneko euskal komunitate organikoa teorikoki diseinatu eta apurka praktikara eramaten joateko, proba eta akatsetatik ikasiz, eta erronka orori aurre eginez. Hortaz, gonbitea luzatzen zaio Euskal Herriaren etorkizunaz kezkaturik dagoen euskaldun orori, proiektu honetan parte hartu dezan bere ikuspegi eta ekarpenen bitartez.

 

114 views

Euskal Korporatibismoa

Korporatibismo etnikoari buruzko proiektua. Teoriatik praxira.

Oier:

Tradizioaren Metafisika seriea:

Korporatibismo etnikoa seriea:

Joseba

Jakin dezatela nor zen

Gaur urriak 18 heriotzaren itzal ilunak estali du mundua: Issam Zahreddine siriar jenerala hil da eraso terrorista koldar baten erruz.

 

Ez zen kristaua ezta musulmana ere, aitzitik, drusoa zen, sortalde mediterraneoan bizirik dirauen tradizio txiki baten leinukoa. Swedia herrixkan jaio zen duela 56 urte eta 1980. urtean sartu zen siriako armadan ahalik eta Goardia Errepublikarreko airez garraiaturiko 104. Brigadako elite-komandantea izendatua izan zen arte.

100.000 siriar babestu zituen Estatu Islamiarraren hiru urte t´erdiko setioari aurre eginez Deir Ezzor hirian, zeina 2014eko ekainaren 14ean hasi zen. Hala, ISIS-eko mertzenarioen 10.000 eraso gelditu zituen, hots, 10 eraso eguneko: infanteria, artilleria eta ehundaka kamioi eta kotxe-bonba blindatu. 15.000 terrorista ezabatu zituen bere taldearekin batera, horietako asko bere armaz,  beti baitzegoen abangoardian bere gudarostearekin orpoz orpo, OTANeko jeneral koldarrek euren kuarteletatik ateratzen ez diren bitartean.

Hiru urteko setioaren ondoren, 2017. urte hasieran,  Deir Ezzor eta gertuko aerodromo militarraren arteko komunikazioa moztu zuten jihadistek, hiria isolaturik utziz. Uda bukaeran, ordea, gobernu-indarrek hiriranzko martxa hasiko dute, ahalik eta Deir Ezzor-en  sartuko diren arte irailaren 5ean setioa hautsiz errusiarren laguntzaz. Oroitu beharra dago Valeri Asapov teniente-jeneral errusiarraren heriotza hiriaren askapen-operazioan, zeinak bizitza eman zuen bere aliatu eta lagunen laguntzan. Hilabete horretako 25ean emango da aditzera batailaren garaipena, diotenez, talde terroristaren aurkako handiena.

Drusoaren gaitasun militarra, ordea, ez zen defentsara mugatu, beste fronte ezberdinetan gailendu baitzen ere (Alepoko batailan, adibidez): ISISen taktikak baliogabetzen jakin izan zuen fronte zeharkaezinak gidatuz, tunelak antzemanez eta suntsituz eta abar. Horretaz gain, gizon adeitsu eta jator bat ikus daiteke bere bideo eta adierazpenetan. Gizon hurbila eta apala izanik, euren bizitza gustura eman dute borrokan bere agindupeko soldaduek.

Garesti ordaindu du, ordea, bere gudariekin batera lehen lerroan egotea. Deir Ezzor hiriaren askapenetik hiru aste eskas pasa direnean, Issam Zahreddine “Lehoi drusoak” bizia galdu du gaur bere konboiak ISISek ezarritako mina bat zapaldu eta gero, gobernuko iturriek diotenaren arabera. Seguru aski ilaran aurrena zihoan gidatzen, halakoa baitzen bere estiloa.

Bere izena ez zaigu iritsiko gurera berri-agentzia globalisten eta propaganda zein txiolari ezkertiarraren bitartez. Gure gazteek ez dituzte bere aurpegia daramaten kamisetarik jantziko ez eta bere omenezko abestirik abestuko. Zahreddinek ez du sekula izango Che Guevarak, Nelson Mandelak edo Hugo Chavezek izan duten ospe eta aintzatespena. Beharrik ere ez, ordea. Zahreddine benetako heroi bat da, Hesiodo eta Homeroren kontakizunetako heroi jainkotiarren parekoa. Bere aberriagatik sakrifikatu du bizitza, eta, ekinbide horretan, gizaseme errukarrioi erakutsi digu  badirela, oraindik ere, benetako gizon gutxi batzuk mundu galdu honetan. Hala, Kali-yuga honen iluntasuna argitu du bere balentriak, eta itxaropenez bete ditu madarikatuon bihotz etsituak. Akaso ez du fama mundutarra izango, baina irabazia du bere lekua Jainkoaren ondoan. Gizon bat hil da. Jaio da mito bat.

 

AGUR ETA OHORE, ISSAM ZAHREDINNE JENERALA!

GORA SIRIA ASKEA!

HIL BEDI INPERIALISMOA! HIL BEDI SIONISMOA! HIL BEDI WAHABISMOA!

 

56 views

Tradizioaren metafisika (V. atala): Ordenaren garaipena

Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.

(Mikel Laboa)

 

ORDENA

Aurreko atalean ikusi da esentzia metafisiko bat duela gizakiak bere barnean, bilakaeratik kanpo dagoena: mundu fisikoa eta psikikoa hautematen duen Subjektua. Denbora eta espazioaren bilakaera-legeetatik at dagoelarik, nonahikoa, aldagaitza eta iraunkorra da Subjektuaren izaera.Gurpil baten erdigune moduan sinbolizatu ohi da: gurpilaren erdi-puntua geldirik dago hagun eta erradioen mugimendu zikliko etengabearen testigu delarik. Nozio horren jakitun, doktrina tradizional nagusiek bi izadi nagusitan banatu zituzten gizakiaren hiru izateak: alde batetik, izate fisiologikoa (soma) eta izate psikikoa (psique) zeinak fisis edo mundu fisikoaren parte diren; bestetik, izate espirituala (nous) zeina metafisis edo mundu metafisikoaren parte den.

Jakina da lehenengo bi izate horiekiko identifikazioan dagoela atsekabe existentzialaren jatorria antzinako gizakiarentzat, izan ere, materiak ez du errealitate finkorik: etengabeki dago bilakaera eta aldaketaren menpe, eta, gainera, amaigabeak dira bere zatikagarritasun eta kuantifikazio posibilitateak. Beste hitzetan, desordena, eragabetasuna eta anabasa dira mundu fisiko gorabeheratsuaren ezaugarriak gizaki tradizionalarentzat. Hortaz, zeren bitartez gauzatuko luke Subjektu metafisikoak bere nagusitasuna mundu materialean? Zein modutan erradiatuko luke bere eragina espirituak eta nola menperatuko lituzke naturako indar kaotikoak?

Aurreko atalean azaldu dira, ere, Subjektuaren hautemate zuzenera heltzeko antzinaroko bide aszetiko eta iniziatukoak, konplexu psikikoen dinamika kaotikoaren menperatzea litzatekeelarik ingeniaritza espiritual guzti horren esentzia. Eta, Shamadi horren bidean, lehen pausu ezinbestekoa da jarrera zehatz bat hartzea bizitzaren aurrean, kontzienteki berreraikitzea bakoitzaren burua horren baitan, eta, horretarako, barne-munduari mugak ezartzea. Laburbilduz: Ordena aszetikoa  da barne-munduko Kaosa menperatzeko bidea. Eta, anabasa bada, itxuran behintzat, mundu materialaren erreinuari datxekion ezaugarri nagusia, honakoa ondoriozta daiteke irizpide beraren baitan: ekintza ordenatzaile orok jatorri metafisikoa du. Kaosak ez du bere burua ordenatzeko gaitasunik. Giza intuizioaren arabera, ekimen ordena-emaile orok behar du, derrigorrez, asmo (logos) ordenatzaile bat, asmo hori nozituko duen Kontzientzia (Subjektu) bat, eta asmo hori burutuko duen borondate bat, zoritik ezin baitaiteke sortu antolamendu eta armonia halabeharrez.

Logika berari jarraituz, jatorri espiritual baten jabe lirateke nekazaritza, artzaintza eta abeltzaintza, ingurune hurbilaren etxekotze edo ordenamendu-ekintzak direlarik hain zuzen. Baliteke hertsiki loturik egotea Euskal Herriko iraultza neolitikoa eta megalitoen “iraultza espirituala”, hau da, eboluzio-prozesu berdin baten baitako bi gertakizun izatea. Cromlecharen erdian eginiko meditazioen bitartez, bere barne-mundua ordenatuz, Izate purura heldu zen euskaldunak modu batean edo bestean hasi behar zuen proiektatzen kanporantz Kaosaren aurkako garaipenak eragindako jauzi ebolutibo hura; eta ideia horren argitara uler daitezke, akaso, datozen hitz hauek: “euskaldunak bere baserria isolatzen badu ez da lagunkoitasun ezagatik, baizik eta beregan duen konfiantzagatik. Era berean uler daitezke euskal marinelen sarraldiak itsasoan zehar, edo iparramerikarrek zuten lehentasuna euskaldunak kontratatzeko artzaintza-lanetan; herri oso batek  bakartasuna menderatu duenaren seinaleak dira, hori delarik gizakiaren espiritualtasunaren neurria, Nietzscheren arabera .“(Oteiza, 1983a, 1983b)

Jorge Oteiza eskulturagilea

LEGEA

Era berean, gure kosmosa, esentzialki harmonikoa eta ordenatua dena, ezin izan daiteke ustekabez garatu hastapenetako Kaos primitibotik, zehatz eta konplexuegia baita kasualitatearen emaitza huts bat izateko. Horren kontra, zenbait legeren parte-hartzeak antolatu behar izan zuen hasierako erradiazio-salda hura, eskulturagileak harri formagabeari borondatezko itxura ematen dion moduan. Hala, ez ziren ustekabez azaldu existentzian lege ordenatzaile horiek, gerora zientziak berak aztertuko dituenak, ustekabeak ez duelako ahalmenik sortu eta martxan jartzeko grabitatea, elektromagnetikoa edo nuklearra bezalako materiaren indar antolatzaileak. Horren baitan, pentsa daiteke Unibertsoa den bezalakoa eginarazi duen “indar antolatzaile” horien jatorria loturik egotea gizakiaren baitako pultsio ordenatzailearekin, Sorkuntzaren hastapenetako Kaosa ordenatu zuen Jainko haren oroimena legokeelarik irarrita giza Izatearen gogoan.

Beraz, bere bariante guztiak harmonikoki ordenatu dituen lege-sorta baten ondorioa bada gure unibertsoa, erraz uler daiteke Legeak zuen izaera jainkotiarra antzinako gizakiarentzat, bere bizitza indibidual eta kolektiboaren ordenamenduaren motorra zelarik. Beste hitzetan esanda: errealismo transzendente bat du bere oinarrian Legearen nozio tradizionalak. Bere formulazio indoarioetan, adibidez, estuki loturik dago Subjektuari atxikitariko egiarekin, errealitatearekin eta egonkortasunarekin. Adibide gisa, Veda testu sakratuetan rta izendapenak dharma edo lege kosmikoaren esanahi berdina eduki ohi du, eta, anrta hitzak, aldiz, bere kontrakoa: faltsua, txarra eta irreala dena.  Manu-samjitaa lege-bilduman du bere funtsa gizarte indoarioaren ordenamendu tradizionalak, Satiavrata egungo zikloko lehen gizaki eta errege mitikoak idatzia. Bertan azaltzen da indiar kosmogonia, kasta ezberdinen eta erregeen obligazioak, gizartearen zuzenbide orokorra, ohitura eta errituak eta abar. Jatorri jainkotiarra du, modu berean, herri juduaren lege mosaikoak, hots, Pentateukoan bilduriko 613 mandamendu-bildumak. Horien bitartez legeztatzen zen euren bizimodu tradizionala esparru guztietan, eta judutar ororen betebehar nagusia zen burutzea Jainkoak jeloskorki igorririko mandatu guzti horiek. Izaera dogmatikoa du lege judutarrak, alegia, Jainkoaren mandatu inposatzaileak behartua onartu eta gauzatu behar da. Horretaz gain, Talmud ezberdinak idatzi zituzten errabino edo lege-doktoreen tradizio bat eratu zen tenpluaren suntsiketa eta gero, fariseuek hasitakoa, apaiz haiek zirelarik lege-eratzaile eta inposatzaileak, beste hitzetan, Jainkoaren ordezkoak.

Euskaldunon “lagi zarrak”, aldiz, guztiz kontrako izaera zuten: doktoreen aurreiritziek pozoitu gabeko herritarren espiritua zen. Aitzol Altunak dion moduan, guztiz anti-dogmatikoa zen foru-sistema, eta guztiz herrikoiak ziren bere zuzenbideko arauak, alegia, momentuko bizimodu kolektibora egokituak. Ohiturazko zuzenbidean oinarriturik, lehentasuna ematen zitzaion gehienetan komunitateak berak belaunaldiz garaturiko usadioari edozein eskola-legeri baino. Badirudi loturarik izan dezakeela Foruen izaera horrek bere hastapeneko substratu etnikoaren espiritualtasunarekin, Oteizaren ideia jarraituz. Hau da, herri euskaldunak foruen izaeraren bidez adierazten du bere buruarekiko konfiantza, hots, bere buruaren (Subjektuaren) jabetasuna, herri juduak, aldiz, Jainkoaren autoritarismoaren beharra duen heinean bere izaera ahul eta bekataria dela-eta.

Foruen monumentua

 

ESTATUA ETA HIERARKIA

Kontrakoa uste bada ere, mundu-ikuspegi modernoari dagokio bizitza tenporala helburu duen antolakuntza politiko, ekonomiko eta soziala; ostera, goitiarra zen zibilizazio tradizional ororen lege eta erakundeen iturburu eta funtsa: iraunkortasunarekin du lotura “Estatu” hitzaren jatorri etimologikoak (status) eta Subjektuaren egonkortasun espirituala adierazten du naturaren izaera aldagarri, ezegonkor eta kaotikoaren aurrean. Ikuspegi berdinetik, “Erdi Inperioa” bezala zen izendatua txinatar Estatu zaharra, zeina Subjektuaren zentraltasunarekin lotu daitekeen; era berean, lurraren “zilborra” esan nahi omen zuen Inka Inperioaren Cuzko hiriburuak; eta Aeternitas  edo eternitatearen gauzatze moduan zen ulertua antzinako Erroma. Julius Evolaren iritziz, subertsio ideologiko gisa azaltzen da Estatuaren ideia moderno sekularra eta naturalista, “non herrian ipintzen den bere  legezkotasuna eta jatorria”, eta “masaren mundu kolektibista eta demokrazia absolutua” lirateke paradigma horren azken muga. Ikuspegi tradizionaletik, berriz, atal hasieran aipaturiko bi izadiren doktrina tradizionalaren isla litzateke Estatua eta demos-aren arteko harremana. Modu horretan, Estatua da herriarekiko “ideia platonikoa” litzatekeena materia edo naturarekiko, hau da, Estatuak demosa ordenatzen du, Lege jainkotiarrek hastapenetako Kaosa ordenatu zuten moduan edota bide aszetikoek gizakiaren barne-mundua ordenatzen duten moduan. Hala, Estatua den ordenamendu-indar horren bitartez konpontzen dira bi aurkakoen (fisis eta metafisis) arteko kontaktuan sortzen den tentsioa.

Ikuspegi beraren barnean uler daiteke mundu tradizionaleko gizarte hierarkia ere, eta erraz ikus daiteke espiritu eta materiaren arteko dualtasunaren baitako bereizketa, esaterako, Tradizio indoarioan: alde batetik arya edo nobleak zeuden (apaiz eta gerlariak),hots, iniziazioaren bitartez metafisikara heldu zirenak; beste aldetik, berriz, shudra edo jopuak zeuden, naturaren substratu azpi-pertsonalaren parte zirenak. Ezin aipatzeke utzi arraza-bereizketa kasten logikaren ekuazioan: lehen taldekoak arraza zuriko konkistatzaile indoeuropar zibilizatuak ziren, tradizio espiritual sakon baten igorleak, drabidar beltzaran primitiboak ziren, bestetik, bigarren taldekoak. Dena den, pixkanaka joango ziren jopuak espiritualki garatzen kasta gorenen eredu eta irakaskuntzaren bitartez ahalik eta, hierarkian igo ahala, India garaikideko arraza-nahasketa gauzatuko zen arte. Era artan, Europako Erdi Aro gibelinoraino iraungo luke aipaturiko ikuspegia, non inirmitatem peccati horren aurkako sendagai jainkotiar bezala azaltzen diren lege, erakunde eta hierarkia tradizionalak.

Horren aurrean, arreta deitzen du nola arrotzak zaizkion indoeuropar tradizioetako egitura ordenatzaileak euskaldunari, ezezagunak zitzaizkion moduan dogma gisa ulerturiko legeak. Estatuaren ordez, erdi-mailako gizarte egitura organikoa zaio propio: etxea (familia) izan da euskal jendartearen erdi-mailako gizarte estruktura nagusi eta funtsezkoena mendeetan zehar, eta baserrian sinbolizatzen zen. Arbasoen espirituarekin loturik zegoen baserria, eta bere iraunkortasunak askaziaren bizirautea sinbolizatzen zuen. Maite Lafourcadek zioen etxea zela euskal gizartearen zentroa, “kolektiboa zelarik bere ikuskera”, izan ere, “familia osoarena zen familia-ondarearen jabetza, eta ez pertsona bakar batena”. Bestetik, auzoa zegoen, zeina “auzi” hitzarekin harramantzen den, alegia, bailarako kontzeju edo batzarrekin. Horretaz gain, “auzotar” izateak, etxeko ordezkaritzarekin luke lotura Jasone Mitxeltorenaren iritziz, hots, enda edo familiako buruzagiekin, erromatarren pater familias moduan. Hortaz, auzotarren kontzejuak ugazaba horien bilkurak ziren non komunitateari zegozkion gauzak artatzen ziren, hain zuzen ere, “baziren komunitate osoarenak ziren erein gabeko lurrak (komuna eta auzolana)”. Gerora, erdi-mailako egiturak handitzen joango ziren gizartearen konplexutasunarekin batera, batzar, batzar-nagusi eta kofradiak sortuko zirelarik, besteak beste.

Hierarkiari dagokionez, Manuel Larramendik argi zioen aitonsemetza unibertsala onartzen zitzaiela euskaldun guztiei aitasoen garaietatik, gaztelarrei ez bezala. Tubalisten ikuspuntutik, bizkaitarren noblezia ez zen xedatua izan inongo errege “godo edo atzerritarragatik”, baizik eta lehenagokoa zen. Hala, azpimarratu beharra dago hidalgia unibertsala ez zela Koroak igorririko pribilegio edo berrespen bat, aitzitik, antzinatik iruditegia kolektiboan gordetako ideia bat da, gerora Erregeak berretsia. Bestetik, aipatu beharra dago aitonsemetzak duen lotura estua odolarekiko, alegia, leinuarekiko. Horrela, Gipuzkoako noblezia “orokorra” litzateke, bai eta “uniformea bere orubeko ondorengo guztientzat”, 1696ko Bilketa Berrian agertzen den moduan. Anaiartea zen hidalgia kudeatu eta lurralde osora zabalduko zuen nortasun juridikoa, beti ere Ius sanguinis edo odolaren garbitasunaren frogapena zelarik irizpide, errege-zedula edo Batzar ezberdinen ordenantzen bitartez zehaztua, zeinak baimentzen zuten gutxiengo etniko eta erlijiosoen kanporatzea euskal lurretatik. Horrek argi uzten du aitonsemetzak lotura zuzena zuela euskal jatorri etnikoarekin, eta hori beharrezko baldintza zen lekukotzeko eta postu publikoetan parte hartzeko.

Aitonsemeen batzarra

EUSKAL TRADIZIOAREN ESENTZIA

Historialariek diote erromatarrek egin zutela posible Estatuaren garapena Euskal Herrian, bai egindako ekarpenagatik gizarte antolakuntzan, eta baita euren azpiegiturek eragindako konektibitateagatik ere. Diote, era berean, mairuen kontrako burukaldietan lorturiko merituekin duela zerikusia aitonsemetza unibertsalaren fenomenoak. Baina argi utzi da aipaturiko euskal ordenazio-egiturek ezkutuko korrelazio bat dutela euren artean, zeina momentu historiko bateko baldintza materialetatik harago dagoen. Erakutsi da, baita ere, arrotza zaiola euskaldunari tradizio semitikoen berezko bekatuaren ideia, eta, horren ondorioz, Jainko autoritarioak inposaturiko legedi eta mandamenduen totalitarismoa, zeina marxismoak heredatuko duen gerora. Arrotza zaio, era berean, tradizio indoeuropar “gaztearen” bizitasuna eta  burutu gabeko “konkistarako borondatea”, non islatu egingo den fisika eta metafisikaren konkistan eternitaterako bokazio duten gizarte egiturak garatuz.

Antzinako euskalduna bilakaeraren kateetatik askatu da bere barne-munduaren ordenazio aszetikoaren bitartez, alegia, garaipena lortu du bilakaeraren kontrako borroka espiritualean. Orain jada ez da konplexu psikikoek (emozio, sentimendu, instintu..) oinazeturiko izaki atsekabetua, aitzitik, Subjektua ezagutu du harrespiletako meditazioetan, bere Kontzientziaren jabe egin da, eta Kontzientziaren zentro metafisikoan ezarri da. Orobat, ikusi du nola baden Jainko bat bere zentroan, hau da, bere esentzia jainkotiarraz ohartu da. Orain jada ez da animali edo azpi-gizaki huts bat; orain ez da bilakaeraren parte. Historizismo ofizialak dio megalitoen fenomenoa soilik uler daitekeela gizadiaren neolitizazioaren baitan, hau da, iraultza neolitikoak eragindako eraldaketa sozio-ekonomikoak jartzen dituzte kultura, tradizio, erlijiotasun eta arte berri baten kausa gisa. Hori, ordea, frogatu da ikuspegi okerra dela, barne-adierazpenen isla eta ondorio baitira kanpo-adierazpen guztiak. Horren baitan, “iraultza espiritual” gisa ulertu beharko litzateke iraultza neolitikoa, beste hitzetan, Subjektuaren ezagutzan legoke iraultza neolitikoaren kausa. Orain zero-puntu metafisikoan dago kokaturik proto-euskalduna, eta hortik hasiko du Izate jainkotiarraren ordenazio-pultsua zabaltzen ingurunera, eta gizaseme librearen egongunetik sortuko ditu bere lehen ordenamendu-egitura hierarkizatuak, “gizon handi” eta xamanen gidaritzapean, gizadiaren historia irauliz betiko. Finean, historiako erreboluziorik handiena burutu zuen zibilizazio haren ondorengoa izango da euskalduna, urre-aroko gizakiaren oinordekoa, hots, Atlantiar Zibilizazioaren azken arrastoa, eta espiritualki aske den gizadi horren oroipena litzateke, ondorioz, Euskal Tradizioa eta bere baitako legedi eta ordena soziala.

Tamalez, hastapenetako askatasun intrintseko hori galtzen joango da euskalduna endekapen-aroetan aurrera egin ahala, baina erreflexu gisa biziraungo du beragan, grina edo aske-irrika moduan. Izan ere, oroi-min bat dugu barnean, gizaki askeak izan gineneko oroi-min kolektibo bat. Nostalgia horrek eragindako hutsuneagatik atxikitzen zaio euskalduna edozein askapen-ekimeni, eta bizi-behar horretaz baliatzen dira ideologia arrotz eta ingeniaritza sozialaren sustatzaileak, askapen-gisa salduz anabasa eta suntsiketara garamatzaten ideia,  jokabide eta balioak. Askapen gisa saldu digute klaseen arteko borroka; askapen moduan saldu diguten sexu-askapena deritzon hiper-sexualismo basatia; askapen gisa saldu digute  gizonen, autoritate paternalaren eta familia tradizionalaren aurkako borroka;  eta baita ongizate materialaren, hedonismoaren, drogen, sodomiaren edo abortuaren onarpena;  aniztasunaz, demokraziaz edo giza-eskubide masonikoz apainduz guzti hori, jakina. Saldu digute askatasuna lortuko dugula desordenara eta disoluziora garamatzaten jokabide eta ideien bitartez, eta tranpa horretan erori gara herri gisa. Eta zulo horretan gaude, egun, lohiez inguraturik eta bertatik nola atera jakin gabe. Bada, argi erakutsi da artikulu honetan Ordenean dagoela benetako askatasuna, alegia, gure barne zein kanpo-munduaren ordenamendu metafisikoan. Eta ez da gauza berririk asmatu behar askatasun hori berreskuratzeko, ez eta dogma ideologiko atzerritarrak besarkatu beharrik. Gure barnean daramagu beharreko informazio guztia: euskal inkontziente kolektiboan. Platonek zioen ikastea dela ahazturiko gauzak oroitzea. Hala, badirudi oroitzea dagokiola gure herriari garai batean ikasitakoa, hots, bere barneko Jaungoiko galdua berriro aurkitzea eta bere Lagi zarrak berreskuratzea.

 

65 views

Tradizioaren metafisika (IV. atala): Izatea eta bilakaeraren gurpila

Izatea eta bilakaeraren gurpila

 

Orduan hasten bainaiz izkutukoa… nire baitan bizten diren bazter miresgarriak ikusten

 (Mikel Laboa)

Errealitate objektiboak bilakaera du lege: dena da aldakorra, ezegonkorra, kaotikoa eta zatikatua. Objektu eta fenomeno guztiak daude bilakabidearen, alegia, denbora eta espazioaren menpe; edo, beste modu batean esanda, ez dago aldagaitza den objektu edo fenomenorik.

Gauza oro bere baitan duen korronte dinamiko bat bezala uler daiteke bilakaera, aurrera doalarik etengabeko isurian, eta korronte horretan barna bizi da gizakia ere. Izan ere, ez da ezer betirakoa bere bizitzan, dena baitago etengabeko mutazioan: ingurune fisikoa, ingurune soziala, kultura, familia, lagunartea…

Inguruneaz gain, eraldaketa amaigabean aurkitzen da giza gorputza ere, bere objektu-izaera dela-eta. Ikuspegi molekular batetik hasita, zeluletatik igaroz, eta, bere forma orokorrean amaitu arte, gazte baten gorputzak ez du zer ikusirik bere haurtzaroko  gorputzarekin, eta, era berean, ez du zer ikusirik izango bere zahartzaroan edukiko duenarekin. Finean, esan daiteke gorputz ezberdinak “jantziko” dituela gizabanakoak bizitzan zehar, bakar bat “eraman” beharrean.

Halaber, ez da bilakabidetik libre gizakiaren barne-mundua edo psikea ere: azkengabeki mutatzen doaz bere behar eta desioak, balore eta ideiak, sentimendu eta emozioak, adimena eta jakintza, pentsamendu eta oroitzapenak… fenomeno eta objektuen munduaren parte baita giza gogo edo psikea. Ondorioz, ez du antzekotasun handirik izango gazte horren mundu psikikoak bere umeetan zuenarekin, eta segur aski ez du izango bere zahartzarokoarekin ere. Modu berean, esan daiteke psike ezberdinak izango dituela gizabanakoak bere bizitan barna, bakar baten ordez.

Zilegiago dirudi, hortaz, hitz-egitea bizitza berdin bat elkarbanatzen duten indibiduoez, bizidun bakar batez baino. Baina segituan errefusatzen dugu ideia hori, gizakiaren auto-pertzepziorik oinarrizkoenaren aurka doalako. Gure bizitza osotasun baten moduan hautematen dugu intuizio zuzenaren bitartez; ez, ordea, zati ezberdinen batura moduan: Ni Ni naiz, Ni nintzen eta Ni izango naiz bizi naizen artean. Baina, gauza oro badago aldaketaren menpe gizakiongan, zerk ematen dio aldaezintasuna Niaren hautemateari?

Zerbait bada, zinez egon behar du aldaketaren, hots, bilakaeraren legetik kanpo; eta, hortaz, ezin daiteke objektu bat izan. Baina, ikusi dugunagatik, badirudi guztia dela mundu objektiboaren parte gizakiongan, baita pentsamendu, irudikeri eta ametsak ere.

Baina, pentsamenduez ari garela, nork “entzuten” ditu, soinurik igorri ez den arren, gure buruetan aditzen diren gogo eta hausnarketak? Nork “ikusten” ditu, begiak itxiak baditugu ere, gure barnean agertzen diren irudikeri eta fantasiak? Nor da gure ametsen testigua, hain zuzen ere, gu amets horien barneko gertakizunetan murgildurik gauden bitartean?

Gizaki modernoak pozoi ontologiko bat du barnean: bere burua espazio cartesiar baten barnean ikusten du, objektu gisa, gainontzeko objektuekin elkar eragiten lege zehatz batzuen eraginpean. Hala, pentsatzen ez dagoela ezer hiru dimentsioko espazio horretatik kanpo eta uste du gainontzeko objektuek bere horretan jarraituko dutela bera, objektu moduan, existitzeari uzten dionean.

Ez du inolako zentzurik, ordea, objektuez aritzea ez badago objektu horiek hautemango dituen subjekturik. Hau da, ba ote du existentzia propioa unibertso batek berau behatuko lukeen kontzientzia behatzailerik gabe? Existituko al lirateke norberaren pentsamendu, irudikeri eta ametsak ez balego horiek hautemango lituzkeen norbererik? Ez al da, beraz, oinarrizkoa subjektu baten beharra errealitate objektibo baten existentzia zinez gauzatzeko?

Subjektua da objektuen mundua indeterminaziotik existentziaren argitara eramaten duen “eguzkia”.  Hura hautemango duen subjekturik gabe, ezin dugu errealitate objektibo batez hitz egin. Subjektua, beraz, Kontzientzia purua da:  gure ametsen, pentsamenduen, arrazoiketen, sentipenen eta bizipenen kausa eta lekukoa; gure bizitzaren pelikularen ikusle isila; gure sekreturik ezkutuenen testigu bakarra; gure benetako izatea: gu geu.

Horretaz gain, Subjektua/Kontzientzia/Izatea da modu zuzenean hauteman dezakegun egia bakarra, gainontzeko ezagutza guztiak zeharkakoak direlarik, hau da, gure zentzumen eta enteleguaren bitartezkoak. Amaigabeko bilakaeraren lekuko, badirudi ez dela aldaketen korrontearen parte. Aitzitik, nonahikoa, aldagaitza eta iraunkorra dirudi. Izan ere, gure txikitako ametsen, gaztetako bizipenen eta zahartzaroko kezken testigu berbera baita, neur eta ezaugarri ezina. Finean, Subjektua da gure bizitzaren “zatiak” kohesionatzen dituen hori, gure existentziaren etengabeko erdigunea delarik .

 

Brahma Kontzientzia da

(Aitereya Upanishad III. 1,3, Rig Veda)

Upanishadetan jakintsu indiarren hausnarketak ageri dira

Antzinako gizakia jabe zen Kontzientziaren izaera metafisikoaz. Upanishad testu vedikoetan Brahman edo Izate Gorenarekin lotu ohi da Ãtman edo Subjektua,  Brahman litzatekeelarik sorkuntzaren lehen kausa eta esentzia : “Brahman ezagutzen duenak Brahman orojakilearekin bat egiten du, hau da, kontzientea denarekin, amaierarik ez duenarekin,  osinean, hots, bihotzean ezkutaturik dagoenarekin, eterrik gonenenean dagoenarekin, bedeinkapen oroz beterik dagoenarekin” (Taittiriya Upanishad).

Ikusten dugu, beraz, gizaki tradizionalak jakin bazekiela bere gogoaren erdigunean aurkitzen zela metafisikarako giltza, bilakaeraren korrontetik ihes egiteko leihoa, alegia. Ordutik, etengabe bilatu du espazio-denboraren kateetatik askatu eta “zeruko” erreinura sartzeko modua gizadiak bere askatasun gogo intrintsekoari jarraiki, bizitzaren summum bonuma lortu nahian, eta pultsio transzendental hori da antzinako zibilizazio eta tradizioen kausa esentziala. Asmo horretan, apaiz-kastek, jakintsu iniziatuek eta filosofoek bide eta metodologia ezberdinak ireki zituzten Izate Gorena, hots, Subjektua modu zuzen eta garbian hautemateko helburuarekin; eta, horretarako, nahitaezkoa zen Bilakaeraren munduak ezartzen dituen lainoak haizatu eta hesiak garaitzea.

Helburu horrekin bildu zituen Yogaren bideak Patañyali jakintsu vedikoak k.a. III. mendean, bere Yoga-sutra deituriko testuan. Dena den, aipatu beharra dago Yoga diziplinak badituela 4000 bat urte gutxienez, sir John Marshall arkeologo britainiarrak aurkituriko seilu bati esker. Aforismo-sorta horrek 8 yoga-bide biltzen ditu helburu garbi batekin: giza psikea bere osotasunean menperatu, zentzumenak “itzaltzeko” gaitasuna lantzetik konplexu psikikoen fluxu inkontzientea gelditzeraino;  jokabide-kode aszetiko batetik hasita, arnasketa eta postura tekniketatik igaroz, meditazio sakonean bukatu arte. Pentsamenduen korrontea gelditu ahala, bere esentzia, hots, Kontzientzia purua hauteman lezake Subjektuak inongo oztoporik gabe. Yoga jakinduriaren ondarea erraz ikus daiteke indiar darsana edo eskola filosofikoetan, zen budismoan edo taoismo esoterikoan.

Azaldutakoa eta gero, pentsatu daiteke ekialdeko mistikara mugaturiko zerbaitez ari garela, baina filosofia klasikoa irakurtzea besterik ez dago ohartzeko gai horrek zuen garrantziaz greziar filosofoen artean. Horren eredu dira Parmenides eta Heraklito, zeinek Izatea eta Bilakaera jorratu baitzuten euren hausnarketetan; ikuspegi ezberdinak eduki bazituzten ere, bientzat zen Izatea gauza metafisikoa, ororen esentzia eta guztia argiztatzen zuena. Diote Egiptoko tenpluetako jakintza esoterikoen oinordekoa dela Greziako filosofia, misterio orfiko eta pitagorikoen bitartez, eta jakinduria horietan iniziatu omen zela Platon, bere kosmogonia esentzialki pitagorikoa baitzen.

Modernitateak asmoz kutsatu du filosofo klasikoaren irudia, pentsalari logiko eta arrazional hutsera mugatuz. Platonen “Fedon” dialogoa irakurri duenak, ostera, jakingo du ez dela horrela: “bizitza honetan gauden bitartean, ez gara egiara hurbilduko baldin eta ez bagara aldentzen gorputzaren eraginetik eta ez badugu gorputzarekiko salerosketa (sic) oro ukatzen, bederen, beharrak eskatzen duenetik harago”. Finean, Platonek aldarrikatzen du aszeta izan behar duela ere benetako filosofoa izan nahi duenak, hain zuzen ere, egia “bilatzen duenak gorputzaren (zentzumenen) bitartez, ikusten dugu etengabe atzipetua eta akatsera zuzendua izan ohi dela”. Horretaz gain, “arrazoimenak bide bat du soilik, eta inoiz ez dugu aurrera egingo gure arima gorputzari eta bere ustelkeriari loturik dagoen bitartean (…), gorputzak mila oztopo jartzen baitizkigu”, alegia, “amodioz, desioz, beldurrez, mila ilusioz eta tontakeri ugariz betetzen gaitu”.

Tradizio berari jarraituz, lotura materialen eta desio mundukoien menperatzean funtsatzen da, ere, mistiko kristauen bide aszetiko jainkozalea. Antonio Abad, San Juan de la Cruz edo Estilitako Simon lirateke horren eredu, eta tankerako metodoak lirateke, ere, budisten erdi-bidea eta zuhd sufia. Muturreko laztasun eta bakardadean, erosotasun oro sakrifikatuz, bilakaeraren tentazioak garaituko lituzke borondate mugagabeak, Jainkoarekin elkartuko litzatekeelarik arima estasi mistiko batean.

 

Izan zaitez berdina plazera eta osotasunaren, irabazi eta galeraren, garaipen eta porroten aurrean, eta izan zaitez zuzena guduan: modu horretan ekidingo duzu bekatua 

 (Bhagavad-gita)

Dena den, aszetismoa ez da dibinitatearekin bat egiteko bide tradizional bakarra. Bizi-sena eta heriotza-beldurraren menperatzea du helburu, aldiz, bide heroikoak, alegia, chatrya edo gerlarien bideak. Horren eredu da Devotio sakrifizio-erritua, non jeneral erromatarrek euren burua immolatzen zuten guduan beren gudarostea salbatu eta “hilezkortasuna” lortzeko. Modu berean uler daiteke tradizio zeltaren  honako esaldia:  “Borroka egin ezazue zeuon lurragatik eta onar ezazue etor daitekeen heriotza: heriotza, izan ere, arimaren garaipena eta askapena baita” Hori da ere gerlari nordikoaren bidea, Odin-Wotanek adierazten duen moduan bere sakrifizio sinbolikoaren bitartez “munduaren zuhaitzean”. Tradizio horren arabera, “borrokan hiltzen den gerlariak egiten duena baino sakrifizio atsegingarriagorik ez dago Jainkoarentzat, ez eta sari gehiago jasoko dituenik beste munduan”.

Aurreko hiru gerlari-tradizioen eta kristautasunaren sintesia litzateke Germaniako Erromatar Inperio Santua,  zeinak gurutzadak gidatu zituen Lur Santuetara Frantziarekin batera. Esan ohi da kristau-fedea baliatu egin zela herri horien eta mendebaldeko zalduntzaren espiritu heroikoaz. Julius Evolak, ordea, dio kontrakoa izan zela: kristau fedea eta bere helburuak “espiritu heroikoaren aszesi-adierazpen, baieztapen eta  errealizaziorako medioak izan ziren; aszesi-mota ezberdina litzateke kontenplazioarekin alderatuz, baina ez horregatik txiroagoa bere fruitu espiritualetan”. Jakina da Jerusalengo San Juan edo Tenpleko ordenetako zaldunek bizitza arruntaren ezereza mespretxatzen zutela monje kristauaren antzera, izan ere, “Ez da lurreko erreinuen aldeko borroka bat, – idatzi zuen B.Kluger gurutzaden historialariak- baizik eta zeruko erreinuaren aldekoa”.

Gurutzadak

Gurutzadaz ari garela, ezin aipatzeke utzi bide heroikoa islamaren ikuspegitik. Horri jarraituz, esan behar da tradizio islamikoa pertsiarraren, hots, zibilizazio indoeuroparrik handienetako baten oinordekoa dela gai honi dagokionean, deabruaren aurkako guda etengabea mazdeismoaren bizi-ikuspegiaren erdigunea baita Julius Evolaren arabera. Guda Santuaren ikuspegi aszetikoa argia da Mahoma profetaren hadith honetan: “guda santu txikitik itzuli gara guda santu handiari ekiteko”.  Sufismoak argi azaltzen du “guda santu txikia” kanpoko guda dela, hau da, infidelaren aurka egiten den guda armatu eta odoltsua. Aldiz “guda santu handia” da bakoitzak bere barnean libratzen duena barneko “infidelaren” aurka, hau da, Platonen desira makurren aurka, hori litzatekeelarik  barne-askapen espiritualerako baldintza. Hala, bi guda santuek duten barne-logika nahiko argi uzten du Julius Evolak bere “gudaren metafisika” saiakeran: “ekintza gogoangarrietan gertatzen diren arrisku egoerek “barne-etsaiaren” agerpena ekarri ohi dute, zeina azaldu ohi den bizi-senaren, utzikeriaren, errukiaren edo amorru itsuaren bitartez, eta garaitu egin behar zaion kanpoko etsaien aurkako borrokaldiaren bitartez” .

 

Modu askotan egin dezake su sute berberak; eguzki bakar batek argiztatzen du unibertsoa; eguzki jainkotiar batek desagerrarazten du iluntasuna. Modu guzti horietan agertzen zaio Bera bere buruari.

Rig Veda [VIII.58.2].

Esandako guztiarekin, badirudi antzinaroko eguzki-zibilizazioek esentzia eta ekintza espiritual berdin bat elkarbanatzen dutela, Europa zaharretik hasita Asiaraino. Diòn Crisostomok Pertsiako magoekin eta Indiako brahmanekin alderatu zituen druida zeltak jada kristo aurreko lehenengo mendean. Bide horretatik, Alexander Jacobek kultura espiritual proto-indoeuropar berdin batean kokatzen ditu, besteak beste, Sumer, Egipto, Kreta edo Indiako tradizioen jatorriak bere hipotesian, euren “erlijioen kosmogonien antzekotasunagatik” beste gauza askoren artean.

Subjektua gizabanako ororen esentzia espiritual gisa identifikatu dutenek aise ikus dezakete eguzkiarekin duen elkarrekikotasuna, biek ateratzen baitute “mundua” iluntasunetik argitara, batak plano subjektibo-metafisikoan eta besteak plano objektibo-fisikoan. Ikuspegi horretatik, Ekhiren gurtzak gibel sinbolikoa izango luke astronomikoa baino, nahiz eta kontuan hartu behar den izaera sakratua zutela astronomia, geometria eta gainerako zientziek antzinaroan.

Gurpila da, bestetik, eguzki-tradizioetan errepikatzen den sinbolo bat. Chakravarti  hitz sanskritoak “gurpileko jauna” edo “gurpila mugiarazten duena” esan nahi du eta gizakiaren barne-egoera espiritual bat adierazten du: bere Kontzientzian, hots, bere Izatearen zentroan kokatua dagoenarena. Izan ere, samsara edo bilakaeraren korrontea sinbolizatzen du dharma chakra gurpilak, eta, hortaz, bere erdigune irmoan legoke bilakaeratik askatu eta Izate Gorenarekin bat egin duen hori.

Hausnarketa honen ondoren, ezin ahaztu Jorge Oteizaren Quosque Tandem..! liburuaz eta eskulturagileak euskal cromlech megalitikoari buruz eginiko interpretazioaz. Espazio sakratua zen harrespila oriotarrarentzat, hau da, “identifikazio-esperientziarako espazio psikologikoa” zen. “Hutsunearen” aurrean, norberaren Subjektuarekin (Jainkoarekin) bat egiteko helburuarekin sorturiko eremu zirkularra (erradiala, gurpilaren moduan) zen harentzat. Oteizak zioen euskal harrespilen apaltasun eta txikitasunak barne-bizipen espirituala areagotzen zuela eta bertan sortzen zela “denboran kokaturiko Subjektuaren kontzientzia”.

 

Eliza hutsik dagoenean, orduan da (estetikoki) espazio erlijiosoa. Espiritualki harkorra da edozein (estetikoki okupatu gabeko) espazio huts. Baina espiritualki prest egon behar da gizona hortaz jabetzeko, hura bizitzeko (espiritualki)

Jorge Oteiza, Quosque Tandem..!

Munduko zibilizaziorik handienen gurpilaren erdigunean gizakiaren Izate metafisikoaren kontzientzia dago, eta askapen metafisikorako borondatea izan da, aldiz, zibilizazio horien gurpilak martxan jarri dituen indarra. Ez dago legerik, ez gizarte-antolaketa iraunkorrik, ez erreinurik, ez zibilizaziorik, ez filosofiarik, ez eta zientziarik bere esentzia metafisikoaz jabe den gizadirik gabe. Dibinitatearekiko lotura galdu duten herrien zoria duintasunik gabeko heriotza da, eta gu, euskaldunok, zuzenean goaz hilkutxara giza-eskubideen mendebalde demokratiko, materialista eta sekularizatuarekin batera. Subjektuaren izaera espiritualaren kontzientziarik gabe eta kontzientzia horrek naturalki sortzen dituen barne-indarrik gabe, geratzen den gauza bakarra da instintuen askapen irrazionala, libertinajea, hedonismoa, utzikeria, basakeria eta endekapena. Oteiza saiatu zen euskaldunaren arima berreskuratzen, jakin bazekielako harrespilak eraiki zituen euskalduna bere Izatearen jabe zela. Ez dadila bere asmoa hutsean geratu.

84 views

Tradizioaren metafisika (III. atala): Anbotoko damaren bila

ANBOTOKO DAMAREN BILA

 

Aurreko ataletan azaldutakoarekin bi ideia nagusi atera daitezke: bata, badirela gizakiarengan materiaren laztasunetik  haragoko errealitate ikusezin eta, akaso, metafisikoak; bigarrena, gizadia endekapen espiritual batean murgildua dagoela, prozesu zikliko baten baitan. Bi ideia horien elkarketatik ondokoa ondoriozta daiteke: denboran atzera egin hala, gizakia gero eta lotuago zegoen errealitate ikusezin horietara.

Rene Guenonek ikuspegi transzendental batetik heldu zuen gaia. Zikloen teoria kosmikoan funtsatuz, “munduaren solidotzea” izeneko prozesu orokorraren baitan ezarri zuen gizakiaren sentikortasun espiritualaren galera. Hitz gutxitan, bere iturburu esentzialarekiko urruntze batean kokatu zuen unibertsoa, eta, horren barruan, baita gizadia eta bere psikea ere “goian dena behean da” esaera hermetikoa jarraituz. Espiritu hutsa litzatekeelarik sorkuntzaren esentzia, “materializatze” moduan ulertu liteke gainbehera hori, hots, esentzia purutik sustantzia pururanzkoa, eta endekapen horren isla litzateke fase garaikidea eta bere mundu-ikuspegi materialista. Finean, “solidotze” prozesu beraren parte lirateke munduko indar espiritualen apurkako desagerpena eta giza psikearen materialismoranzko eraldaketa.

René Guenon, aro modernoko maisu tradizionalistarik handiena

Carl Gustav Jungek, aldiz,ikuspegi immanente batetik heldu zuen gaia. Bere iritziz,gizakiaren aurreko fase psikologiko bati dagokio dimentsio espiritualen pertzepzio zuzena. Jungen esanetan, “Gizaki  primitiboa” erabat murgildurik dago ingurunean, hots, erabat zorrozturik dauzka bere zentzumenak eta zentzumenez kanpoko hautemateak. Horretaz gain, ez ditu modu argi batean ezberdintzen bere burua eta gainontzekoa, ezta ere errealitate fisikoa eta psikikoaren baitako fenomenoen ezberdintasun kualitatiboak, azken batean, dena da osotasun baten parte beretzat.

Horrela, inkontziente kolektiboaren hautemate zuzenago bat litzateke psikea ingurunean “disolbatua” izatearen alderdi esanguratsuena: “bi mundutan bizi da gizaki primitiboa. Mundu objektiboa ukaezina da, baina mundu espirituala positiboa da ere, modu berdinean”. Ondorioz, konplexu autonomo inkontzienteak lirateke, Jungentzat, mundu horretako adierazpenak, hala nola, arbasoen espirituak, jeinuak, numenak, sorginkeriak eta abar.

Kontrako bidean, Jungek gizakiaren indibiduazioaren ondorio gisa ikusi zuen sentikortasun espiritualaren galera: inkontziente kolektiboaren eragina galtzen joango da kontzientzia propioa gizakiarengan sortzen doan heinean, egoa eta maskararen garapenaren bitartez.

Jakina da egitura psikikoaren menpe dagoela errealitatearen pertzepzioa, ez baitugu ingurunea modu zuzenean jasotzen. Horren kontra, gure buruetan sortutako “irudi” bat da hautematen dugun errealitatea, zentzumenek igorririko informazioaren bitartez osaturikoa, alegia. Egitura psikikoa aldatzen bada, ingurunearen pertzepzioa aldatu egiten da. Hortaz, zera ondoriozta daiteke aipaturikoarekin: gure asaben espiritualitate sakona ez zen sineskeria eta ezjakintasunean oinarritzen, aitzitik, modu zuzen batean hautemandako errealitate baten adierazpena zen, gizaki modernoarentzat ikusezina delarik.

Ondorio hori erraz egiaztatu daiteke XX. mendera  arte bizirik iraun duten herri primitiboetara jotzen bada. Adibidez, Dakota indiarrek wakanda moduan izendatzen zuten Arthur O. Lovejoyren hitzetan honakoa zena: “nonahi banaturiko bizi-energia edo indar unibertsal bat, ikusezina baina erabilgarria eta besterengarria dena”. Hetherwickek behaketa berdina egin zuen waYao herriaren azterketan, izan ere, mulungu hitzarekin adierazten zuten unibertsoaren jatorri den indar espirituala, zeina edozein objektu edo fenomenoren baitan aurkitzen den. Antzeko esanahia dute, era berean, urrezko kostakoen wong, australiar indigenen churiunga, edo malaysiarren badi hitzek.

Aipaturikoaren ondoren, erraz uler daitezke Julius Evolaren ondorengo hitz hauek: “Intentsitate eta ezaugarri mota ezberdinez jantzita dagoelarik, bizirik dagoen gauza bat da espazioa gizaki tradizionalaren esperientzian, eta baita herri basatien esperientzietako aztarnetan ere. Akasha edo eter kontzeptuekin nahastua izan ohi da, baita zoko guztiak barrentzen dituen mana, substantzia edo energia mistikoarekin ere, mundu psikikotik hurbilago dagoelarik fisikotik baino. “Argitasun” gisa izendatu ohi da sarritan “energia” hori eta munduan zehar barreiaturik aurkitzen da saturazio ezberdinetan. Hori dela-eta, bertute eta botere propioak jasotzen ditu lurralde bakoitzak, banakotasun eta bizitasun bereizi batez hornitua delarik”.

Julius Evola, tradizioaren azti beltza

Espazioaren eta lurraren ikuspegi cartesiarraren aurka, benetako izaera bizi, sakratu, magnetiko eta metafisiko bat zuen lurrak gure asabentzat. Ez ziren ausazkoak erritu-gune, tenplu eta elizen kokapen eta orientazioa, aitzitik, zentzu argi bat zuten: ezkutuko indarrekin harremanetan jarri eta horien eraginaz baliatu edozein egintza espiritualki indartzeko asmoz. Adibide gisa, ehunka erritu-aztarna megalitiko topa daitezke euskal mendietako magal, bailara eta basoetako txokorik ezkutu eta berezienetan, hots, dolmen, trikuharri edo cromlech moduan; jakina da, ere, gure lurretako kobazuloak erritu eta akelarreetarako erabiliak izan zirela antzinatik; bestetik, Euskal Herriko gailurrak baseliza eta gurutzez jantziak daude, herri eta auzoetako eliza eta katedralez gain…

Euskal mitologiari erreparatuz, ohar daiteke nola kondaira bereizi bat dagokion Euskal Herriko txoko bakoitzari, jainko, jeinu, numen edo iratxoz josirik daudelarik mendiak, basoak, errekak edo kobazuloak. Baina, uste daitekeenaren aurka, aipaturiko izakiak ez ziren arima erromantiko baten irudipen poetikoaren ondorio. Esan bezala, benetakoak ziren toki ezberdinetako indar edo numina horiek eta euren eraginak antzinako euskaldunengan, sarritan sentipen nahasietan adierazten baziren ere.

Izan ere Nia eta ez-Niaren arteko muga bigun eta ezegonkorra zen arbasoentzat, eta partzialki desagertzera iritsi zitezkeen zenbait kasutan bi emaitza posible sortuz: bata, Ez-niaren oldartzea Nian, alegia, inguruneko indar elementalen eta bere psikismoaren inbasioa norberagan; bestea, Niaren zabaltzea Ez-nian. Lehenengo kasuan, mehatxatuak dira Niaren batasun eta autonomia, hain zuzen ere, kanpoko indarrek banakoaren psikean eragin dezakete antsietate, obsesio edo neurosia sortuz. Bigarren kasua, ordea, erritu eta teknika espiritual edo magikoen bitartezko kontzientzia-hedapena litzateke, zeina beste atal batean aztertuko dugun.

Hortaz, argitu beharra dago ez zirela imajinazio subjektibo baten ondorio indar horien irudikapen mitologikoak, baizik eta gizakiengan zuten eraginaren araberakoak, inkontziente  kolektiboan aurkitzen diren sinbolo arketipikoen bitartez burutuak.

Sinbolikoki, deabruzkoarekin lotu izan dira kobazulo eta basoetako indar telurikoak, izatearen azpi-egoeretan eragin ohi zutelako ziurrenik. Horren kontra, mendi-gailurra aurkitzen da, hots, lurraren eta zeruaren arteko iragan-bidea, bi dimentsioen arteko muga sinbolikoa. Hala, irandar mitoan, Ushi-darena mendia da hvarenô indar mistikoaren egoitza. “Paradisu” hitza Paradesha hitz sanskritotik dator, zeinak  “gailur” edo “punturik altuena” esan nahi duen. Ezin ahaztu jainko greziarren egoitza Olimpo mendian aurkitzen zela, mitologia nordikoaren “Himinbjörg” edo  “mendi zerutiarra”  moduan. Euskal mitologia ez da salbuespena mendiaren sinbolismoan, izan ere, mendi-tontorrak ditu bizitoki euskal panteoiko numenik nagusienak, alegia, Mari andereak, zeinak zeruko zein lurreko bertuteak haragitzen dituen. Kondairak dioenez, euria egiten du Anboton bizi denean; Aloñan bizi denean, ordea, lehortea izan ohi da; eta Supelegor (Gorbeia) kobazuloan bizi denean, berriz, uzta oparoak jasotzen dira.

Anboto eta Udalaitz

Ezin da ukatu euskaldunak mendiarekiko duen lotura mistikoa. Euskal Herria herri mendizalea da, joera handia izan baita betidanik mendi-ibili eta kiroletarako. Perineotako mendietan euskara entzun daiteke sarritan eta ikurrinak koroatzen ditu munduko tontorrik altuenak. Baina ez hori bakarrik: mendia betidanik izan da babeslekua euskaldunarentzat. Bertara jo ohi zuten gure arbasoak guda garaietan, eta bertatik burutu ohi zituzten euren borrokak Orreagatik hasi eta Zumalakarregi edo Santa Kruz apaizaren gerrillarietaraino. Jaiak eta ospakizunak mendietan egin izan dira askotan, Ernio edo Seranteseko erromeriak adibide direlarik, eta euskal umeek urtero egiten dute amets Olentzero menditik jaitsiko den unearekin.

Argi dago Euskal Herri tradizionala espiritualitate sakoneko herria izan dela, bai bere era paganoan eta baita bere era kristauan ere. Numenak edo naturako indar espiritualak antzemateko gaitasuna  ez ezik, haiekin harreman zuzena zuten gure arbasoek, eta bi munduen arteko feedback horretan ezarri ziren gure ethos edo herri nortasunaren hastapenak. Aipatutakoa barneraturik, izaera sakratu edo transzendental bat hartzen du Euskal Herria eta bere lurraren aldeko borrokak, sentimendu erromantiko edo fede ideologikoetatik harago. Izan ere, ez gara ari lur-zati inerte batez, aitzitik, bizirik dagoen zerbaitez ari gara. Euskal Herria bizirik dago euskaldun modernoak hautematen ez duen arren, eta aurki zenduko da euren semeek abandonaturik euskaldunon mundu-ikuspegian paradigma aldaketa bat gertatu ezean. Guzti hori kontuan hartu beza homo modernus euskaldunak mendi-tontorreranzko bidean egin ohi dituen hausnarketetan.

83 views

Tradizioaren metafisika (II. atala): Jentilak gara burdinaren aroan

JENTILAK GARA BURDINAREN AROAN

 

– Ene semeok! – esan omen zien- Kixmi jaio da eta gure amaiera iritsi da. Nik ez dut gehiago bizi nahi. Horregatik, otoi, bota nazazue amildegitik behera.

Jentilen Kondaira

Jentillarriko dolmena

Gizaki modernoak gorantza doan gezi baten moduan hautematen du denbora, jatorri eta zuzenbide zehatz batekin. Are eta basatiagoak irudikatzen ditu garai zaharrak atzera egin hala, eta, aldiz, baikortasunez ikusten du etorkizuna aurrerapen zientifiko teknologikoa eta kultura unibertsalari esker. Hala, antzinako arrasto kultural, moral edo erlijiosoei leporatzen die gaur egungo zoritxarren zergatia, eta etengabe dio: nola dira posible horrelakoak XXI. mendean?

Deskribatutako denbora-pertzepzio lineal eta goranzko horren zabalkundea modernitatearen hasierako paradigma-aldaketetan aurkitzen da, hots, metodo cartesiarrean oinarrituriko arrazionalismoak eta positibismoak bultzatua. Bere indartzea, aldiz, darwinismoa eta historizismoarekin etorriko da, zeintzuek eboluzioaren marko teorikoa sustatuko duten. Gogorarazi beharra dago, bide batez, darwinismoa proba enpirikorik gabeko teoria hutsa dela, egun modernitatearen dogma bihurtua.

Ordutik, metodo zientifikoaren osagai nagusi bat bihurtu da denboraren hautemate aurrerakoia, baita kapitalismoaren justifikazio nagusietako bat ere, ahalik eta marxismora iristen garen arte: fase sozio-ekonomiko ezberdinak igaro behar ditu giza generoak burujabetzaren bidean, ahalik eta paradisu komunistara iristen den arte, hau da, eboluzioaren azken atalera. Ezin ukatu utopia komunistaren promesak kutsu mesianiko bat duela eta paralelismo garbi bat nabari zaiola Jehovak israeldarrei eginiko promesarekin: agindutako lur edenikoa oinaze-historiaren helmuga gisa, non denbora bera desagertu egiten den.

Kasualitate izatetik urrun dago lotura hori, eta ez soilik Karl Marx (jaiotzez Kissel Mordechai) errabinoen familia bateko semea zelako:  denbora-pertzepzio lineala kabalan eta, oro har, judaismo talmudikoan du bere jatorria, eta mendebaldeko mundu-ikuspegi modernora iritsi zaigu, modu ezkutuan, masoneriaren bitartez. Hortaz, esan dezakegu “aurrerapenaren mitoa” mito judutarraren sekularizazioa dela.

Sozialismoaren utopiaruntz

Horren kontra, guztiz ezberdina zen mundu tradizionalaren denbora-pertzepzioa, aro ezberdinetan zatituriko zikloen errepikapen amaigabeetan hautematen baitzuten (greziarren “urte handia”, etruskoen saeculum, azteken “eguzkiak”, pertsiarren eonak…). Hain zuzen ere, zikloa dute lege natura beraren prozesuen antolamenduek: eguzkiaren, ilargiaren eta gainontzeko astroen mugimenduek, urtaroek, uraren zikloak, animalien migrazioak, uztak… Sorkuntzaren parte izanik, gizadia ere zikloen erritmoaren parte izan behar zuen.

Hori baino gehiago, denborak izaera magikoa zuen gure arbasoentzat; eta apaizen, xamanen edo astrologoen esku zegoen bere neurpena zein interpretazioa. Jakin bazekiten bere erritmoak zituztela kanpo eta barne naturako potentzia psikiko eta espiritualek, ziklo astronomiko eta fisikoekiko elkarrekikotasun zuzen batean. Hala, ikusi zuten urteko une bakoitzak ezaugarri psikiko eta espiritual zehatzak zituela eta modu zehatz batean eragiten zuela gizakiongan. Ondorioz, erritual edo eginkizun bakoitzak bere momentu aproposa izan behar zuen. Jakinduria horrek eragin handia izan zuen erromatarren erabaki militarretan, eta horrexegatik zuten izaera sakratua egutegiek, errituen ordenamendurako sortuak izan zirelarik.

Jakina da euskaldunok ere ziklo eta aldien bitartez hautematen genuela denbora. Josu Naberanen arabera, “izotz-elurren urtze aldia” zen urtea gure asabentzat. Hilabetea, ostera, “ilargiaren ziklo osoarekin dago lotuta”, ilargi-egutegia erabiltzen baitzuten arbasoek denbora neurtzeko, eta horren proba dira Dordoinan eta Berriatuako Laminak-II koban aurkituriko hezur-xafla eta egutegi zintzilikarioak. Diote ilargi-egutegiaren erabilpenaren arrazoia lotua dagoela bere neurketa-erraztasunarekin, baina baliteke ikuspegi sekular horretatik harago joatea. Izan ere, jakin bazekiten gure asabek ilargiak zuen eragin “magikoa” bai giza psikean, emakumeen haurdunaldi eta erditzean, itsasaldietan, animali eta landare ugariren ugalkortasunean eta bizi-zikloetan…

Dordoinako hezur-xafla

Izaera zehatzak zituzten ziklo eta aroek. Nagusiki, aldi bakoitzak gizakiaren endekapen-prozesuaren fase bat adierazi ohi zuen erabateko espiritualtasunetik hasi eta  dekadentziaranzko bide luze baten baitan. Hala, bost arotan zatitu zuten greziarrek ziklo bakoitza: urre-aroa, zilar-aroa, brontze-aroa, heroien aroa, eta, azkenik, burdinaren aroa. Azken horretan, “gizakia zorigaitzean eta miserian bizi da. Semeek gurasoak desohoratzen dituzte eta anaiek elkar borrokatzen dute. Pertsona gaizto eta gezurtiak onak dirudite eta ez dago lotsarik”. Aro horren parte ginateke gaurko gizakiok Hesiodok dioenez “Lanak eta egunak” poeman.

Hala, modernoek etorkizunera begiratzen duten bezala, herri tradizionalek urre-arora begiratzen zuten, hau da, historiak eta mitoek bat egiten duten iragan urrunera; bertan topatzen baitzituzten euren eredu arketipikoak, jainko eta heroietan irudikatuak, eta horien bizitza gogoangarrietan zertzen zen herriaren arima, hots, kolektibitatearen balio, espiritualtasun eta bizi-ikuspegia. Dokushõ Villalba Zen maisuak dio “segurtasun psikologiko eta emozionala” helarazten diola banakoari eta herriari denboraren pertzepzio ziklikoak, hain zuzen ere, eredu arketipikoak guztiz zehaztuak daudelako. Izan ere, belaunaldi bakoitza eredu berdinetan iradokitzen da eta horrek herri arimaren biziraupena bermatzen du (Jung-en inkontziente kolektiboa). Finean, esan daiteke izaera kontserbadorea zutela herri tradizionalek, urrezko arora hertsiki lotzen baitziren, halabeharrezko endekapenari aurre egin nahian.

Aldiz, gizaki modernoa antsietatez gainezka bizi da aurrerapenak aginduriko etorkizun oparoaren esperoan, baina etorkizun hori ez da inondik ageri. Hala, historia bera azelerazio prozesu batean sartu da etorkizuna konkistatu nahi horren antsietateak eraginda, eta, azelerazio berbera jasaten ari dira ere bizi-erritmoak, prozesu ekonomikoak, aldaketa sozio-politikoak, aurrerapen teknologiko eta zientifikoa eta abar. Belaunaldien arteko distantzia handituz doa prozesuen azelerazioa dela-eta, gurasoen eta semeen arteko loturak inoiz baino ahulagoak dira, eta guzti horrek familien haustura inter-generazionala du ondorio gisa: “Semeek gurasoak desohoratzen dituzte eta anaiek elkar borrokatzen dute…”

Hinduistek Kali Iuga bezala izendatu zuten greziarren burdin-aroa, eta Aria Bhatta astrologoak k.a 3102. urtean kokatu zuen  aldi horren hasiera. Badirudi asmatu egin zutela egungo aroarekin, baita ongi asmatu ere. Urrutira joan gabe, euskaldunok milaka urte daramazkigu etengabeko galera-prozesu bati aurre egiten belaunaldiz belaunaldi. Euskaldunak nekez biziraun badu ere, jasan duen atzerriko eragin eta inbasio bakoitzak bere zentro esentzialetik urrunarazi du, alegia, bere jatorrizko metafisika, balio eta bizimodutik; ahalik eta, modernitate suntsitzailearen eraginez, egungo euskaldunok ez dugun zer ikusi handirik duela 150 urteko asabekin. Badirudi hori dela gure patua, eta fatalismo horren adierazle da Jentilen buru-hilketa kolektiboa Kixmiren etorreraren aurrean. Era berean, badirudi egungo Euskal Herriak ere ekin diola suizidio-kolektiboaren bideari, zikloa errepikatuz.

Mundua Kali Iugaren ordurik ilunenean aurkitzen da zantzu guztien arabera, eta horren erakusle da gizakiaren dimentsio espiritualaren galera eta balio naturalen inbertsio orokorra, materialismo eta hedonismo basatia, herrien eta komunitateen disoluzioa globalizazioaren baitan, miseria eta kaosaren handitze orokorra, gizartearen gehiegizko sexualizazioa… Baina diote biharamunaren aurrekoak direla ordurik ilunenak. Bi aukera ditugu euskaldunok horren aurrean: gure buruak endekapenaren eta disoluzioaren amildegitik bota, edo tinko mantendu Kali Iugaren  gauean ahalik eta Kalkiren etorrerarekin egunsentia iristen den arte.

 

Kalki Avatar, Visnuren hamargarren haragitzea, Kali Iugari amaiera emango diona
89 views