Aipuak

Forums Filosofia Aipuak

Tagged: 

This topic contains 15 replies, has 4 voices, and was last updated by  Hego 1 week, 1 day ago. This post has been viewed 240 times

  • Author
    Posts
  • #1036

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

    Infrasoinuak azpimundutik

  • #1037

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

    “Guztiok deitzen gaitu Ni Gorenak, baina gutariko gutxik erantzuten diogu deiari” – Michael Faust

  • #1038

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

    “Zure bizitza bizitzeko bi modu daude: mirakulurik ez dagoela pentsatuz edo guztia mirakulu bat dela pentsatuz” – Albert Einstein

  • #1200

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

    “Heroiaren igoeran agertzen den oztopo bakoitzak Ama Ikaragarriaren ezaugarriak ditu, duda sekretuaren eta atzera begirako nostalgiaren bidez bere indarra ahultzen baitu.” C. G. Jung

    Bide batez:
    http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/munibe/1956214221.pdf

  • #1373

    Hego
    Participant
    Maila: Abertzale txusmeroa

    Twitterren ikusia:

    “Ene ama hizkuntzak zure estatuaren oinarriak desorekatzen baditu esan nahi du zure estatua nire herriaren gainean eraiki duzula.”

  • #1407

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

    “Sakoneko espirituak harrotasun eta harropuzkeria guztia judizioaz menperatu zuen. Zientziarekiko nire sinesmena, gauzak esplikatu eta ordenatzeko gozamena kendu zituen, eta aro honetako idealen nire debozioa hiltzen utzi zuen niregan. Azkeneko gauzarik sinpleenetara jaistera behartu ninduen” – C G Jung

  • #1411

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

    “Gizonen gehiengo handiak beste norbaitek irakatsitakoa ikasi baino ezin du egin. Honegatik baloratu behar da tradizioa, tradizioaren pisuaren aurka iraultzen diren <<gazteri modernoen>> posizio irrigarri horren aurka, izurdeen antzera ezer berria sortzeko gaitasunik gabe gizon jenial batek irakatsi ahal izan duena errepikatu eta parasitatu besterik ez baitute egiten.” Federico Krutwig

    Hau zuretzat Oier.

    Nik uste dut ideia hau klabea dela gaur egun, progresismoa eta tradizionalismoaren arteko lotura ulertzeko, edo nik ulertzen dudana behintzat. Gutxi batzuek berritzen dute, gainontzekook ikasi eta aplikatu. Gizakion gehiengook hobe dugu tradizioetara atxikitu gauzak ongi egin ahal izateko, eta aldi berean berrikuntza eta berritzaileei lekua utzi.

  • #1414

    Oier P.A.
    Participant
    Maila: Rh-

    Krutwigen aipua oso argia da, eta beste aipu batekin biribildu daiteke kontua:

    “Tradizioa herentzia bidezko aurrerabidea da; eta, aurrerapena ez da arruerabide soziala izango baldin eta herentzia bidezkoa ez bada. Belaunaldi bat aurrekoen oinordekoa bada, jaso dezake aurrekoek igorri dioten herentzia bidezko tradizio hori eta egin oinordeko zintzoek egin ohi dutena: handiagotu eta perfekzionatu, ahalik eta modu hobeago batean iritsi dadin belaunaldi berrietara. Bestetik, ondare hori kaltetu edo arbuiatu dezake. Kasu horretan, miseria eta hondamendia igorriko die belaunaldi berriei.”

    Vázquez de Mella

  • #1493

    Hego
    Participant
    Maila: Abertzale txusmeroa

    “Baldin eguin baliz euscaraz hanbat liburu, nola eguin baita, latinez, franceses, edo bertce erdaraz eta hitzcuntçaz, hec beçain aberats eta complitu içanen cen euscara ere, eta baldin hala ezpada, euscaldunec berèc dute falta eta ez euscarac”

    P. Axular, Gvero, “Iraçvrtailleari”, 1643

    (Baldin egin balitz euskaraz hainbat liburu, nola egin baita, latinez, frantsesez edo bertze erdaraz eta hizkuntzaz, haiek bezain aberats eta osatua izanen zen euskara ere, eta baldin hala ezpada, euskaldunek bereak dute falta eta ez euskarak)

    • #1494

      joseba garcia
      Participant
      Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

      Euskarari buruzko esaldirik garrantzitsuena da nire begietan. Postertxo bat egin eta gelan jarriko dut.

    • #1580

      joseba garcia
      Participant
      Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

  • #1511

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    “Gazterik gabe indarrik ez, haurrik gabe etorkizunik ez”

    Arranomendi

  • #1582

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

    “Ez ezazu beraien aurka inoiz eskurik altxa! Ezin konta ahala dira eta zure patua ez da
    euli-izukari izatea.”
    Zaratustra
    Honela Mintzatu Zen Zaratustra, F. Nietzsche.

    Irudia Onfray eta Le Royrena

    • #1587

      Mikelats
      Participant
      Maila: Rh-

      Aipuaren testuingurua azaltzerik? Nietzscheren ideologian zer nolako papera jokatzen dute sinbolo horiek? Filosofia dummientzat mesedez!

      • #1590

        joseba garcia
        Participant
        Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

        Euskaldun kulto batek irakurri beharreko obrak, doan:
        http://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/

        Nik ez ditut irakurri noski xD. Baina Nietzscherenak bai.

        Gizakiak hiru transformazio bizi behar ditu gaingizaki bihurtzeko:
        Gamelua: Heroia, morala eta erruaren zama gainean daramatzana.
        Lehoia: Bere borondatea jarraitzen du, bere buruaren jaun eta jabe da, tradizio eta autoritate osotik askatu da
        Umea: Moralgabea, jakinmina duena, bizi nahi duena, unea eta inzertidunbrea barneratuak ditu ditu, bizitza jolasa da berarentzat

        Zaratustrak bidean bi lagun ditu: sugea, edo inteligentzia, eta arranoa, harrotasuna. Honatx arranoaz zer dion:
        “Ba al duzue kemenik, oi anaiok? Bihoztun al zaudete? Ez lekukoen aurreko kemena,
        baizik eta ermitau eta arrano-kemena, jadanik jainko begiralerik ez duenarena?
        Arima hotzek, zamariek, itsuek, hordiek niretzat ez dute bihotzik. Bihotza izan, beldurra
        ezagutzen eta beldurra menperatzen duenak du; amildegia ikusten duenak, baina
        harrotasunez.
        Amildegia ikusten duenak, baina arrano-begiez -arrano-atzaparrez amildegia oratzen
        duenak: horrek du kemena. -”

        Eta esaldia kontestuan:
        “Bufoi handiosez beterik dago merkatua – bitartean herria harrotu egiten da bere gizon
        handiez: hauek dira berarentzat aldiunearen jaunak.
        Baina aldiuneak behartu egiten ditu: eta honela behartzen zaituzte zu ere “baietza” edo
        “ezetza” nahi dute zugandik. Errukarria zu, alde eta kontra baten artean ezarri nahi al
        duzu zeure aulkia?
        Ez izan inoiz izpiritu baldintzagabe eta behartzaile horien bekaitzik, egiaren maitale
        zaren horrek! Egia inoiz ez da eseki baldintzagabe baten besotik.
        Bapateko hauengandik alde egizu zeure segurtasunera: merkatuan bakarrik oldartzen
        zaizkio bati baietza edo ezetzarekin.
        Geldoa da hosin sakon guztien bizipena: luzaroan itxaron behar izaten dute sakonera zer
        erori den jakin arte.
        Merkatuaz eta sonaz aparte gertatzen da handia den oro: merkatutik aparte bizi izan dira
        balio berrien asmatzaile guztiak.
        Ihes egizu, ene adiskidea, bakardadera: euli pozoitsuz josita ikusten zaitut. Ihes egizu
        aire gordin gogorrak jotzen duen tokira!
        Ihes egizu bakardadera! Txiki eta ziztrinengandik hurbilegi bizi izan zara. Ihes egizu
        beraien mendeku ikusezinetik! Zure kontra mendeku besterik ez dira.
        Ez ezazu beraien aurka inoiz eskurik altxa! Ezin konta ahala dira eta zure patua ez da
        euli-izukari izatea.”

  • #1607

    Hego
    Participant
    Maila: Abertzale txusmeroa

    Munduko berri dakitenek esan dute eta esaten dute on dela herrientzat eta erresumentzat zenbait egiteko eta gerla bere herritik eta erresumatik kanpoan izatea. Zeren nola batbedera bakearekin lokartzen, axolagabetzen eta gorputzaren plazeretara ematen baita, hala gerlekin, etsaiekin eta arerioekin ernatzen, iratzartzen eta axolduritzen da.

    Plutarkok egiten du liburu bat etsaietatik ateratzen den probetxuaz ( De capienda ex inimicis utilitate ), eta guztietako handiena eta garrantzitsuena dio dela alferrak trabailaraztea, lotiak iratzartzea eta antsikabeak antsiatu eta arduratsu egitea.

    Adiskideen artean garenean, laxo gara, ez daukagu deusez ere konturik. Ez dugu, gaizki mintzatuagatik eta mila erokeria eginagatik ere, ardurarik, zeren baitakigu ezen, adiskide direnez gero, haiek guztiak estaliko eta onera hartuko dizkigutela. Baina etsaien artean garenean, behar dira buru-belarriak ernatu, zer egiten eta esaten den zaindu. Zeren, nola etsaiak betiere zelatan baitaude, zer ere huts edo falta aurkitzen baitute, hura berehala harrapatzen dute eta, are, batzuetan berreturik airatzen eta kanpatzen dute.

    Hargatik esaten du san Krisostomok ( Ad populum Antiochenum, 13. hom.): Anitzetan egiten digute etsaiek hainbat ongi eta ontasun nola adiskideek, eta bai batzuetan gehiago ere. Zeren etsaiek, geure faltak esanez eta haietaz erantzuki eginez, ematen digute okasio ernatzeko, iratzartzeko, falta eginak emendatzeko, erremediatzeko eta bai are aitzinera gehiago egitetik ere begiratzeko.

    Arrazoi honengatik esan daiteke ez zuela egundaino gure Jaungoikoak nahi izan buka zekizkien Israeleko seme haiei bere etsai guztiak, baina ordenatu zuen edo permititu geldi zekien betiere zenbait bakoitz eta hondar iratzartzeko, ernatzeko eta alfertzetik begiratzeko.

    Irabazi zutenean Lazedemoniakoek bere fronterako hiri etsai bat, mugakide zuten bat, esan zuten Lazedemonia hartako bereko gobernariek(Plutarko, Aphothegmata ): – Egin da gure jende gazteaz; ez dute hemendik aitzina ihardukitzeko paradarik izango eta ez borrokatzeko etsairik.

    Lazedemoniako haiek berek ez zuten desegin nahi izan hiri aurkari bat, betiere bere kontra eta etsai izan zuten bat, esaten zutela ezen hiri hura zela iuventutis cotem (Plutarko, idem ) , gaztetasunaren zorroztarria, zeren gazteek han bere indarra eta antzea frogatzen, zorrozten eta herdoiltzetik begiratzen baitzuten.

    Honen arabera ihardetsi zuen Kleomenes Espartako hark ere galdetu ziotenean ea zergatik, hala bere mendera ezkero, ez zituen bere etsai argostarrak desegin (Plutarko, Laco. ): –Ez ditut desegin izan dezagun nork gure jende gaztea zertarako den froga dezan.

    Entzun zuenean Publio Nasikak egotzi zutela Erromakoek herritik Anibal bere etsai handi hura, Kartago ere hartu zutela eta, hainbestez, bere ustez, aurrerantzean seguruan jarri zirela, esan zuen (Plutarko, Aphothegmata) :
    Aitzitik, orain gaude egundaino baino limurtzeko eta erortzeko arrisku handiagoan, zeren ez baitugu orain, lehen bezala, iratzartzailerik eta geure eginbidearen eragilerik.

    Izan zutenean erromatarrek desiratzen zuten abantaila eta garaitia kartagotarren gainean, sartu ziren kontseiluan erromatarrak ea zer egingo zuten Kartagoko hiri hartaz (ikus Agustin, De civitate Dei, 30. k.).

    Eta Katonek –handikietatik bat baitzen– esan zuen guztiak desegin, lautu eta lurrarekin berdindu behar zuela, zeren bere gerla guztiak eta egitekoak hiri hartatik sortzen zitzaizkiela eta, hura deseginez gero, bakean eta soseguan jarriko zirela.

    Baina Eszipion kapitain famatu hark, etorkizunari hobeki behaturik, esan zuen ez zutela inolaz ere hiria desegin behar, zeren baldin desegiten bazuten, gerla bat iraungi ustean, beste handiago bat piztuko zutela. Zeren berehala jendea alferkeriari, jan-edanari, esan-mesanei eta aisiak dakarzkeen gaiztakeria-mota guztiei emango zitzaiela, eta handik nahastekak, diferentziak, guduak, auziak, etsaigoak eta kartagotarrekikoa baino gerla arriskutsuagoa bere artean sortuko zitzaiela.

    Eta hala gertatu zen. Zeren, Eszipionen kontseilua utzirik, hartu zuten Katonena: desegin zuten Kartagoko hiria, jarri ziren bere ustez bakean. Baina Eszipionek esan zien bezala, azkar berak eta Erromako hiria ere beheititu eta erori ziren.

    Egia hau ezaguturik, Perikles famatu hark mantentzen zuen betiere bere herritik kanpoan zenbait gerla (Plutarko, Pericles ). Eta urtero igortzen zituen ontziak, jendez beterik, gerla hartara. Eta haietan bidaltzen zituen aurki zitzakeen alfer guztiak. Eta gero bizitzen zen bake handi batean. Zeren, nola herri guztietan ohi baita eskuarki zenbait alfer eta jende galdu, eta haiek anitz kalte eta nahasteka egiten baitute, ontasun handia heldu zaio herriari halako haiek kentzeaz, nola lurrari ere heldu baitzaio probetxu jorratzeaz eta belar gaiztoak ateratzeaz.

    Gero, Axular.

You must be logged in to reply to this topic.