Bertsoak

Forums Artea Bertsoak

This topic contains 35 replies, has 4 voices, and was last updated by  Mikelats 3 days ago. This post has been viewed 778 times

  • Author
    Posts
  • #568

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Euskalduntasunaren espresio garbienetako bat, antzina-antzinatik gaurdaino bizirik iraun duena. Inprobisazioari esker zentsuraren mugetatik ihes eginaz herri honen intelligentsia garrantzitsuenetako bat osatzen duelarik. Ez litzaiguke ez gaizki etorriko gure kordako bertsolari bat aterako balitz, askok entzun nahi ez dituztenak muturren aurrean esateko.

    Goazen bertso edo bertso saio gogoangarriak elkarbanatzera; zaharrak eta berriak, festa girokoak eta gai serioei buruzkoak eta bertsolari ezberdinenak.

    Hemen Egaña maisu handiaren bertso batzuk, familia eta hondasunen arteko harreman korapilatsuetaz, testamendua egiterakoan:

  • #570

    Oier P.A.
    Participant
    Maila: Rh-

    Gai polita Mikelats. Hona hemen nire ekarpena, Karlisten lehenengo gerrateko bertsoak

    Oso bertso politak azaltzen dira, eta baliagarria da ezagutzeko karlistadetako euskaldunek zuten idelogia eta mundu-ikuspegia. Gaur egun faxista eta atzerakoi moduan ikusiko luke pentsakera hori mundu abertzaleko gehiengoak. Adibide gisa, “Zumalakarregi” bertsoko zenbait kopla:

    5/ Bihotzetan ordean barna landatuak,
    izanen tuk nereak beti kantatuak,
    eskaldunen arrazak irauten dueno,
    eskaldunek eskaldun odola duteno.

    6/ Nik sentitzen ditiat ene zainak sutan,
    sukarra sartua duk, bai, ene fuñetan,
    hartzen diat guduko eskaldun tronpeta,
    goraki detzadantzat eskaldunak kanta.

    7/ Hamar bat eskaldunen buruan jarririk,
    arma, diru, deus gabe, bihotzaz bertzerik,
    jeneral eskalduna, eskaldunez segur,
    ez da, ez, erresuma guzi baten beldur.

    8/ «Niganat, eskaldunak -du oihu egiten-,
    buruzagi atze bat daukute ematen;
    gure errege dute urrun desterratu,
    bere azpian nahi gaituzte lehertu.

    9/ Nahi du eskaldunak hoin behera jarri?
    Atze baten nahien azpirat erori?
    Atze bat du burutzat hozki ikusiko?
    Emazteki atze bat tronuan utziko?

    10/ Orroit hadi, eskalduna, hire arbasoez!
    Cesar berak doi-doia, hamar urte betez,
    zian gure herria azkenik beretu,
    sekulan ez, ordean, bihotzak garaitu!

  • #618

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    “Gaia ateratzen duzun bakoitzean gaiz aldatzen du”

  • #649

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Herri honetako estatista handi bati jarriak:

  • #720

    Mikelats

    Parranda giroko bat:

  • #776

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Ispiluari, txikia bai baina eskasa ez zen bateak jarriak:

  • #800

    Mikelats

    Sua, urte luzez gogoratuko den bertso parea:

    • #801

      Mikelats
      Participant
      Maila: Rh-

      Akatsa!

      Sua, urte luzez gogoratuko DEN* bertso parea:

      Editatu mesedez! Eskerrik asko!

  • #881

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    “Hemendik aurrera posible izango omen da bizitzaren iraupena luzatzea”

  • #911

    Mikelats

    Aralarko pisten inguruan

  • #967

    Oier P.A.
    Participant
    Maila: Rh-

    Xabier Amurizaren bertso mitiko bat

  • #990

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Txapelketa hasi dela eta, hona hemen aurreko asteko Baigorriko saioko bertso guztiak:

    https://bertsoa.eus/saioak/2017-09-23-baigorri

  • #1018

    Mikelats

    Txapelketak aurrera darrai, hemen astebukaerako saioetako bertsoak berandu xamar bada ere. Gozatu!

    Leitza: https://bertsoa.eus/saioak/2017-10-01-leitza

    Segura: https://bertsoa.eus/saioak/2017-09-30-segura

  • #1125

    Mikelats

    Asteburu honetako saioen bideoak:

    Zalla: https://bertsoa.eus/saioak/2017-10-07-zalla

    Zarautz: https://bertsoa.eus/saioak/2017-10-08-zumaia

    Larunbat honetan da Tolosako Beotibarren azken final laurdena. Bukatuta, finalaurrekoetara pasako da Txapelketa. Hemen saio guztiak:

    https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia/saioak

  • #1182

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Azken final laurdenak jokatu dira, hurrengo astea atsedenaldia da eta 28an finalaurrekoei ekingo zaie Arabako Bastidan.

    Tolosa: https://bertsoa.eus/saioak/2017-10-14-tolosa

    Bestalde, euskalduntasunaren erritu handienetako bateko partaide izan nahi bazenuten berandu da iada, finalerako sarrerak agortu dira. ETB1z jarraitu beharko!
    https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia/albisteak/finalerako-sarrera-guztiak-bukatu-dira

  • #1203

    Mikelats

    Bertsoen ezaugarri eta ñabardurak ezagutu nahi dituenarentzat irakurri beharreko artikulua, izan hasiberri edo beterano.

    https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia/albisteak/final-laurdenetako-bertsogintzaz

  • #1276

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Herenegun ‘Handia’ filma ikusten (zinez gomendagarria, bide batez) bertso hauetaz gogoratu nintzen.

  • #1294

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Epailea eta gaztagilea:

  • #1336

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Jokatu da iada txapelketako lehen finalaurrekoa Bastidan. Sustrai Colina izan da irabazle eta finalerako lehen sailkatua. Hementxe saioaren bideoak.

    https://bertsoa.eus/saioak/2017-10-28-bastida

    Hurrengo saioa Irunen izango da asteazken honetan.

  • #1345

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Azkenaldian bertsoak ezaugarri nagusienetakoa duen adierazpen askatasuna ezbaian jartzeko saiakera egiten ari dela iruditzen zait, feminismotik nagusiki. Ahozko kultura oro bezala bertsoa testu idatzia baino naturalagoa da, eta batzuetan politikoki zuzenak ez diren gauzak esatera eramaten du horrek. Bat-batekoa izanik zentsuraezina da, eta eztabaida librea sustatzen duena. Altxorra euskaldunontzat. Bada adi gaurkoan bertsolari aldizkarian idatzitako artikuluari. Zeharka bada ere bertsoak ikuspuntu ideologikotik penalizatzeari buruz ari al da? Kezkagarria honelako ikuspuntuak nagusitzen aritzea.

    Bastidako saioa, kamiseta arrosak eta txalo-lotsa

    • #1351

      Oier P.A.
      Participant
      Maila: Rh-

      Ba hain justu kritikatzen duen bertsoa izan zen txalo eta barre gehienak eragin zituena. Aupa Agin eta jarrai dezala horrela

  • #1378

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Atzo jokatu zen bigarren finalaurrekoa Irunen. Irabazle Maialen Lujanbio, kartzelako lanetan bertso munduan luzaz gogoratuko diren bertso sorta sortu eta gero.

    Transexual baten paperetik kantatutakoek zeresana eman dute, bai bertsoen kalitate gorenagatik eta bai hain gai arantzatsua aukeratzeagatik (kartzelako gaiak irekiak izaten dira: atzokoa “Dena ondo zioan argia piztu arte” zen). Hona hemen saioko bideoak, hizketagai dugun sorta barne. On egin!

    https://bertsoa.eus/saioak/2017-11-01-irun

  • #1391

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Larunbatean Maulen jokatutako finalaurrekoan Beñat Gaztelumendi gailendu zen, distira handirik gabeko saio batean. Hona hemen bertako bertsoaldien bideoak:

    https://bertsoa.eus/saioak/2017-11-04-maule-lextarre

    Geroz eta gutxiago falta da BECeko final handirako, finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa Durangon izango da asteburu honetan.

  • #1412

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Hara-hara, badirudi Maialen Lujanbiok Irunen botatako bertsoek hainbati begiak ireki dizkiotela…

    Hausturatxo soziala

    Eta Andoni Egaña handiak mezuaren zati batzuekin ados dagoela esaten du ondoren…

    https://mobile.twitter.com/AndoniEgana/status/928576401934045184

    Eztabaida piztu da sareetan. Publikoki genero ideologia kolokan jartzen hasi da jendea? Euskaldunak ahotsa altxatzen hasi garela ematen du!

    • #1413

      Oier P.A.
      Participant
      Maila: Rh-

      Bai, irakurri dut artikulua zuzeun, eta pozten nau ikusteak badirela pentsamendu bakarretik at dauden iritziak euskal munduan. Maialen Lujambio bertsolari fin eta trebea da, baina jada gogaikarria egiten da genero-ikuspegia behin eta berriro plazaratzea. Horrekin euskal prentsa eta intelektualen oniritzia izango dute, baina bestetik lortuko dutena da euskaldunak genero-ideologia satanikoaren aurka kokatzea, gogaitzearen gogaitzeaz bada ere.

  • #1415

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Begirada guztiak Txapelketa Nagusiari begira badaude ere “ofizialaz” gain bertsoaren beste fazetak bizirik dira. Iparraldean Hernandorena Bertsu Sariketaren bigarren saioa jokatu zen Atharratzen, eta Topaturen Gaztetxeak BertSUTAN saioei esker orain arteko saioak sareko plazan dira. Etorkizun ez hain urrunean goi mailan egon daitezkeen gazteak entzuteko aukera.

    Garaziko saioa: https://www.youtube.com/watch?v=6sd5HvvQt4g
    Atharratzeko saioa: https://www.youtube.com/watch?v=Y35SDRoMXyU

    On egin!

  • #1432

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Durangon jokatutako saioak Aitor Mendiluze andoaindarra izan zuen garaile. Finalaurrekoen lehen itzulia amaitutzat eman da honela, orain beste lau saio falta dira final handirako. Hona hemen bideoak:

    https://bertsoa.eus/saioak/2017-11-12-durango

  • #1499

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Amurrioko finalaurrekoan Sustrai Colina izan zen irabazle:

    https://bertsoa.eus/saioak/2017-11-19-amurrio

  • #1534

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Hernandorena Bertsu Sariketaren hirugarren saioa. Finala, gaur 21:00tan Baionako Zizpa gaztetxean.

  • #1544

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Donibane Loizuneko finalaurrekoa Igor Elortzak irabazi du. Badoaz pixkanaka finalistak zein izango diren antzematen.

    https://bertsoa.eus/saioak/2017-11-26-donibane-lohizune

  • #1556

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Hizketagaietarako aberatsa izaten ari da txapelketa hau, batez ere feministak harro-harro beren kexak adieraztera ohitu direlako. Hala ere badirudi hainbeste kexa jendea nahikoa da esatera bultzatzen ari dela. Guretzat hobe!

    Ez dugu gezurrezko testigantzen beharrik, eskerrik asko

    • #1564

      joseba garcia
      Participant
      Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

      Jende hau ez da nazkatzen gezurrak esateaz? 9 salaketatik 1 soilik da egiaztatua epaiketan, epaile espainoletaz fida bagaitezke, baina 10 salatuetatik 10 doaz kartzelara.

      Feminizidioa? Gizon ASKOZ gehiago erailtzen dira. Erasoak? Ongi da. Altxa eskuak erakutsiz zenbat aldiz jo zaituzten inork, gizonezkook hanka eta eskuekin ez genuke nahiko izanen, eta jo gaituzten bakoitzeko inor ez da kartzelara joan.

      Aberatsak ez garen gizonak hirugarren mailako… beno nabarrak ez dugu ezta hiritartasunik ere. Gizon nabarrak laugarren mailako “hiritarrak” gara.

  • #1574

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Hernandorena Bertsu Sariketaren finala Bainonan jokatu zen larunbatean eta Maider Arregi oñatiarrak irabazi zuen arkume/garaikurra, beganoa izan arren. Aipatzeko modukoa iparraldean bertsolaritzak duen osasuna, euskararen egoera zaila kontuan hartuta.

  • #1578

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Bide batez…

  • #1589

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Aitor Sarriegik irabazi zuen azken finalaurrekoa Iruñean. Amets Arzallusi lagunduko dioten finalistak azkenean Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre izango dira. Aipagarria Unai Agirrerena, azkenekoz finalaren ateetan geratu bazen ere aurtengoan edukiko du aukera. Bertsozaleon artean bere plazako bertso moldeak estima handia du, herri giroko bertsokera freskoa ez baita askotan baloratua izaten txapelketan. Zorte on denei eta 17an BECen ikusiko gara!

    https://bertsoa.eus/saioak/2017-12-02-irunea

  • #1677

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

You must be logged in to reply to this topic.