Euskara hiltzen (gaur ere)

Forums Hizkuntza Euskara hiltzen (gaur ere)

This topic contains 18 replies, has 5 voices, and was last updated by  joseba garcia 2 days, 2 hours ago. This post has been viewed 354 times

  • Author
    Posts
  • #250

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

    Egun beltza berrietan gaurkoa. Euskara oraindik ere (ikerketa bat egin behar izan dute, dirudienez ez dira kalera irteten funtzionario hauek) hiltzen ari dela frogatu dute…

    http://www.berria.eus/albisteak/136816/euskararen_erabilera_jaitsi_egin_da_kalean.htm

    Sorpresarik ez, gizonezkook gutxiago erabiltzen dugu gure hizkuntza. Instituzio eta alderdiek ez dutenez hau zerk erangin duen esango, parada ona da hau hemen lantzeko.

    Adi Berriako iruzkinekin, nazkatuak gaude!

  • #252

    Hego
    Participant
    Maila: Abertzale txusmeroa

    Eta haurrak badira euskararen itxaropena jai daukagu gure jaiotze-tasa hain baxua izanik

    • #260

      joseba garcia
      Participant
      Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

      http://www.diariovasco.com/20120817/mas-actualidad/sociedad/euskadi-comunidad-autonoma-mayor-201208171548.html
      Badirudi euskaraz ez dela asko idazten gaiari buruz. Espainiarrei azken finean ez zaie gehiegi axola zenbat atzerritar dauden…

      http://www.ikuspegi.eus/eus/
      Eta hemen nahikoa irakurri daiteke Eusko Jaurlaritzaren inmigrazio planari buruz. Gure muturrean jartzen dute irakurtzeko arazorik gabe! Zera diote:

      “Jaiotza kopurua 2015eko 18.900etik 2030eko 16.400 jaitsiko litzateke. Ugalkortasuna emakumeko 1,53 umera gehituko litzateke, baina emakume ugalkor gutxiagorekin: ugaltzeko adin tarte zentrala 25 – 39 urteak dira, eta hor emakumeak %20 gutxiago izan litezke.”

      “Horrela, EAEko migrazio saldoa 3.900 positiboa izan zen 2016an, eta 7.100 positiboa litzateke 2030ean. Aldi osoan, berriz, 88.500 positiboa izango litzateke.”

      Dena dela, ez ahaztu arazoa frantses eta españolen okupazioa eta gure potro falta direla. Arazo demografikoa ordea horren ondorioa da.

  • #752

    Mikelats

    Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan erabateko gainbehera, euskaldunon kolonizazio eta utzikeriak eta lidergo politikoaren faltak eraginda. Hegoaldean bide beretik zuzen amildegirantz, jendeak diskurtso triunfalistak nahiago izan arren.

    Ezin gehiago hustu

  • #756

    Oier P.A.
    Participant
    Maila: Rh-

    Behin esan zidaten Hebraieraren biziraute ezkutua, diasporan, eta bere berpizkundea, sionismoarekin, posible izan zela hizkuntza horrek izaera sakratua duelako. Hasieran pentsatzen nuen hori zela sinagogetako meza eta errituak hebraieraz egiten zirelako, baina gero ohartu nintzen hori baino sakonagoa dela kontua: kabalah izeneko tradizio mistiko juduak hebraierazko alfabetua du baliabide “Jainkoak Tora barnean ezkutatu zituen sekretu eta misterioak” argitzeko. Izan ere, kabalistentzat lengoaiak errealitatea sortzen du, hau da, errealitate fisikoaren oinarria logosean dago, hots, inteligentzia primordialean (“eta hitza haragitu egin zen”).

    Guk euskaldunok ez dugu tankerako ibilbide mistikoek eman ditzakeen baliabiderik euskara hizkuntza soil izatetik maila goren batera igotzeko, eta gainera gure gizartea materialismo baldar eta plebe batean erori da azken urteetan. Gure hizkuntza testuinguru horretan ez du etorkizunik. Euskararen bizirautea bere erabilerara dago lotua. Eta euskararen erabilerak euskaldunaren aurretikako jarrera espiritual sakon bat behar du berdintzeko edo konpentsatzeko hizkuntza arrotzek eskaintzen duten erosotasuna eta eskaintza kultural eta mediatikoa, eta jarrera hori ez da arrazionalki sortuko, hare gutxiago modu espontaneo batean. Ez da euskaldunongan euskara berreskuratzeko grinik, harrotasunik eta borondaterik izango ez bada euskara sakralizatzen, hau da, ez bazaio balio goren bat ematen. Euskararen sakralizazioa ezin da modu isolatu batean egin, existentziaren sakralizazioarekin etorri behar du, bai ala ez. Finean, euskaldunon mundu-ikuspegian ez bada gertatzen 180 graduko bira bat, euskarak ez du etorkizunik. Euskara eta Euskal Herriak ez du lekurik modernitatean sintetizatzen den mundu-ikuspegi materialista, sekularra, iluminista, igualitarista eta erlatibistan. Mundu ikuspegi horren ondorioa da euskal umeen abortua, euskal gizon eta emakumeen arteko gerra dialektikoa, Euskal Herriko klase sozialen antagonismoa, gure herrietako multikulturalismoa (inbasio atzerritarra) eta ezberdintasun etnikoen disoluzioa, euskal familiaren galera, gure balio naturalen subertsioa, hedonismoa, carpe diem hutsala, arbasoekiko lotura espiritualaren haustura, kultura globalalistaren inbasioa etabar. Estatu inbaditzaileen errepresio fisikoa baino askoz larriagoa da euskaldunon galera espirituala. Gure etsairik nagusiena, beraz, ikusezina da. Gure gerra, aldiz, gure arimetan libratzen da. Gure armak, espiritualak izan behar dute.

    Gure hizkuntza ber-sakralizatzeko modu bat gure arbasoekiko lotura mistikoa berreskuratzean datza. Finean, euskara gure arbasoen hizkuntza delarik, euskara bera erabiltzea gure arbasoak ohoretzeko eta gurtzeko bidea litzateke, eta modu horretan euskaraz bizitzeak izaera erritual bat hartuko luke. Nire lehenengo artikuluan adierazi nuen gure inkontziente kolektiboan bizi dela gure arbasoen espiritua, eta espiritu horren bizirautea euskarara eta euskal odolera loturik dago.

  • #1377

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Euskararekin bakarrik ez, gure herriari lotutako ia edozein gaierkin balio du hausnarketak. Irakurtzeak merezi du.

    Beñat Castorene – Iparraldeko abertzaleen baikortasun arduragabea

  • #1438

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Gaur Julen Kaltzada euskaltzale historikoa hil da, bizitza osoa herri honen alde lanean ibili eta gero. Berak idatzitako artikulu bakarra aurkitu dut, eta ba al dakizue zeri egozten dion gure herriaren atzerakada? Mundializazio eta neoliberalismoari. Beranduegi ezagututako pertsonaia, pentsatu dut. Seguru oraindik ere asko zuela aportatzeko. Hona hemen artikulua:

    http://www.argia.eus/argia-astekaria/2000/euskara-hiltzeko-arriskuan

    Betiko argia Julen!

    • #1443

      Oier P.A.
      Participant
      Maila: Rh-

      Milesker ekarpenagatik Mikelats.Irakurriko dut bere artikulua.

      Goian Bego Julen

  • #1459

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    “Otso basati izan zen behin euskara, zibilizazioan inoiz egokituko ez zen animalia. Horregatik botere-dunek mespretxatu eta iraindua zen. Hasi zen baina, zibilizazioan murgiltzen poliki, bertan eroso sen-titzen. Murgildu eta murgildu txakur apal bihurtu da lehengo otsoa. Bere izate berri honengatik mes-pretxatu eta iraindua izaten jarraitzen du baina… bilakaera naturala omen da euskarak eduki duena. Baina… nork mugatzen du bere izatea? Nor izan daiteke gure hizkuntzak gordetzen duen potentzial guztia kaleratzearen beldur? Kontrako? Honen guztiaren atzean, botere hegemonikoak hartutako erabaki politiko eta administratiboak baldin badaude, hizkuntzarekin batera, beronek sortzen dituen herritar eta herria desagertzeko asmoa dutenak, erraz ulertu beharko genuke honen kontra joatea ere erabaki politiko iraultzailea dela. Zapalduak garenok hartu beharreko erabaki politikoa da euskaraz egitea. Otso basati eta txakur apal izateko potentziala duen animalia, bakarra izatera mugatzen da beti. ”

    http://topatu.eus/edukia/euskalduntze-gida-denon-eskura

  • #1470

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Euskalgintza ofiziala zerbait gaizki egiten ari da…

    Euskararen maitaleak

    • #1475

      joseba garcia
      Participant
      Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

      “Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak duten eskumen hori indarrean jarri barik, menpekoaren konplexuak jota ibiltzea tolerantzia eta errespetuaren aitzakipean.”

      NFE edo PADko edo Elkargoko gobernuek ez? Jendeak ez du ulertu… guk euskaldunok ez dugu gobernurik, gobernu autonomikoak gure aurka daude. Euskaldunon aldeko ekimen oro pribatua, eta agian klandestinoa, soilik izan daiteke.

  • #1509

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Herriz herri egindako esperientzietan oinarrituta hizkuntza ohiturak euskalduntzeko dei bateratua egin dute euskalgintzako eragile gehienek.

    https://www.berria.eus/albisteak/147181/hizkuntza_ohiturak_astintzeko_erronka.htm

    Gutxietan ikusten den irudi bateratua erakutsi du argazkiak, eta oinarritutako esperientziek fruitu onak eman dituzte orokorrean (Lasarte, Egia…). Euskalgintza izan zen orain dela urte gutxi ziklo bat isten zela konturatu zen lehen sektorea, euskaldunon esnatzea ere ildo honetatik etorriko ote da? Korporatibistok zein ekarpen egin diezaiokegu honi?

    • #1516

      Oier P.A.
      Participant
      Maila: Rh-

      Bai, badirudi hasi direla guk landuriko ideiekin baliokideak diren mezuak zabaltzen euskararen munduan

      https://www.berria.eus/paperekoa/2243/013/001/2017-11-23/herri_euskaldunak_eta_arnasguneak.htm

      Korporatibistok zer egin dezakegu? Lehenik eta behin barneratu beharko genuke euskararen erabileraren afera ezin dela modu isolatu batean ulertu. Zergatik utzi zuten euskaldun zahar askok euskara erabiltzeari? Faktore garrantzitsu bat izan zen euskara bera baserritarren, inkultuen eta trauskilen hizkuntza-moduan zela ikusia, hau da, euskara prestigio urriko talde edo izaera arketipiko batekin lotu zen, erdara elite kultural, sozial, ekonomiko eta politikoaren hizkuntza bezala ulertzen zen heinean. Berdina gertatu izan zaigu askori nerabezaroan: erdera nagusien, maloteen, guayen edo putoamoen hizkuntza zenez, eta gu ikastolako ume-moko euskaldunak izanik, inkontzienteki erdera hitzegitera igaro izan gara gure erreferenteak imitatuz.

      Ulertu behar dugu gizakia izaki emozional eta gregarioa dela, oro har. Horrek esan nahi du jendearen eredu emozionalek eragin handia dutela euren jokabide inkontzienteetan. Baita gehiengoaren jokabide orokorrak ere. Finean, indar kuantitatibo edo kualitatiboa irradiatzen duen hori izan ohi da jendearen eredu. Ni seguru nago euskararen gorakadak XX. mende bukaeran zer-ikusi zuzena izan zuela mugimendu abertzaleak garai hartan zuen “malotismo” horrekin. Bere burua errespetarazten zuen talde-moduan ikusten zuen inkontzienteki erdaldun batek baino gehiagok, eta horrek eraman zien euskara ikasi eta erabiltzera giro horretan onartua izateko bide gisa.

      Jendea euskaraz bizitzera erakarri nahi bada, lortu behar dena da jendearentzat benetako erreferente espiritual, intelektual, sozial eta politikoa izango den talde euskaldun bat garatu. Gaur egungo euskalduna “cuck” progrearen arketipoarekin lotu da, eta hori gauza iraingarria izateaz gain, erabat kontra-eraginkorra da euskararen zabalkunderako. Gure burua errespetarazi behar dugu gainontzekoengan, eta korporatibistok badugu zer-eginik horretan, bai indibidualki eta bai kolektiboki, izan ere, gure balioek badute potentzialik horretarako.

      • #1520

        joseba garcia
        Participant
        Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

        Hala da, prestigioari begira, aurrera egin dugu baina ez behar bezala. Euskaraz gutxi idatzi da zoritxarrez, eta berdinetan gaude. Zinema gutxi dago euskaraz, zientzia guztia duela 15 urte españolez eta frantsesez hartu behar zen, orain internetekin euskal herrian bertan ingelesak egiten die konpetentzia behintzat, zorionez, baina gai espezifiko bat euskaraz aurkitzea ezinezkoa da. Gero ere ez dakit uskaltzaindiaren euskarak balio duen behar bezala filosofia eta literaturarako. Unibertsitatean irakasleek erabiltzen duten euskara apurra patetikoa da, lanpostua lortzeko EGA atera zuten eta ikusten zaie gogorik gabe erabiltzen dutela. Eta larriena, unibertsitatean ahoz euskaraz aritzera bai baina gero lana eta literatura berak erdaraz egotea da.

        Euskarak zuen zentzu anzestrala eta iraultzailea galdu du. Hori gutxi balitz, gazteek eskolan ikusten dutena da euskara andereño progre aspergarrien hizkuntza dela. Azken finean zerbait euskaraz egitea finantziatzeko dirua biltzen bada eusko jaurlaritzaren laguntzarekin izaten da, eta beraz politikoki zuzena den gauza kutreren bat izango da beti, ume guztiek gorroto dituzten gauza aspergarriak.

        Eta negartiena. UGT eta CCOOek ere haien manifetan oihukatzen dute “es es es murristekori es”. Eta hala da. Noiz entzuten da euskara? 1) Telebistan politikoren baten euskañol maketoan 2) Eskolako andereño puritanoen ahotan 3) Errua transmititzen duten eusko jaurlaritzaren propaganda karteletan 4) Manifetan. 5) Euskal telebistako Goenkale estiloko gazteen euskara maketoan. Euskara ez da irabazleen hizkuntza, sortzaileena, gudariena, filosofoena, enpresariena… Euskara Goenkalen eta EGAn bihurtu da.

        Begira aldaketa…

        “Ireki zak atea, ez begiratu atzera
        ahaztu zazu iragana.
        Zuk landu beharko duzu zure etorkizuna
        geldiezina zara.

        Zure ametsaren bila
        egin zazu bidea
        zapaldu oztopoak.”

        “Elementuen
        indarra jasoz
        izpirituen
        etxera igo
        jakintsu haiek
        esango dute:
        “Askatasuna
        hementxe dago”.”

        “Gehiegi itxaron dugu
        galtzaileen ilaratan,
        garaia da iragan
        ilunari barre egiteko.”

        .
        .
        .
        Eta orain hau…
        Komentariorik ez. Ez da doinuen gogortasuna nik pop-a asko atsegin dut, arazoa da diska osoak nekea transmititzen duela

        “Hor daude infrasoinuak, hor daude
        futbolarien orrazkera nazikaran
        nire kontraesanekin eraiki dudan
        leihorik gabeko dorrean
        gizonezko hegemoniko txurion jarreran
        Troyako smartphonetan
        makrozenbakien ifrentzuan ”

        Beno, gazteak euskaratik urruntzeko jokaldi perfektua:

        • #1521

          Oier P.A.
          Participant
          Maila: Rh-

          Tira, Asgarthen lehenengo eta azkeneko diskaren artean alderatzea besterik ez da egin behar ohartzeko nola joan den pikutara bere letren “birilitate”-maila 🙁

  • #1536

    Hego
    Participant
    Maila: Abertzale txusmeroa

    Joxe Manuel Odriozolak Nora goaz euskalduntasun honekin? (Elkar) liburua kaleratu berri du. Hizkuntza, kultura, identitatea, nazioa, elebitasuna eta kultura-bitasuna, diglosia, ideología, hegemonía, folklorizazioa… hainbat kontzeptu jorratzen ditu Odriozolak, hango eta hemengo autoreen aipuetan oinarrituta, zorroztasun intelektuala eta herrien aldeko jarrera militantea uztartuz.

    Autoreak 23 ideiatan laburtu du lan berri hau:

    – Liburu honetan azken hamarkadetan EAEn aplikatu den hizkuntza politika aztertu nahi izan dut nazionalismoaren teoriko batzuek landu dituzten tesien argitan.

    – Eusko Jaurlaritzak indarrean daukan hizkuntza politikak sortu duen euskalduntasunaren gabeziak azaleratu nahi izan ditut.

    – D ereduaren emaitza txarrak izan ditut akuilu, EAEn akademikoki ikasi bai baina euskara oso gutxi erabiltzen den hizkuntza delako.

    – Ebidentzia soziala da D ereduak sortu dituen belaunaldi euskaldunen euskalduntasunak ez duela funtzionatzen; edo, hobeki esanda, euskarak eskolako hizkuntza akademiko formal gisa baizik ez duela funtzionatzen.

    – Sortu dugun euskalduntasunak ez du balioa euskara normalizatzeko, ez du erabilerarik sustatzen eta bermatzen, ez du ikasleen euskal identitatea garatzen, ez du balio euskaraz bizitzeko.

    – D ereduko ikasleen euskalduntasunak oinarrizko bi eskakizunetan huts egiten du: a) batetik, ez ditu behar adinako gaitasun komunikatiboa (erraztasuna) duten hiztunak sortzen; eta, bestetik, eskolak sortzen dituen erdal elebidunen identitate eta atxikimendua ez da euskaltzaletasunean oinarritzen.

    – Beraz, eskolaren bidezko euskalduntzeak euskararen transmisio akademiko formala bermatzen du, baina, euskal curriculum nazionalik aplikatzen ez denez, euskaldun berrien euskalduntasuna axaleko kontua da.

    – Arnasguneetako eskola-umeak dira idatziz eta ahoz euskara garapen-maila egokian bereganatu duten bakarrak, nahiz eta hauengan ere eskolaz kanpo idatzizko kultura-hizkuntza erdara izan gehienbat.

    – Gure gurasoen euskalduntasuna diglosikoa zen, ahozko kulturan oinarritua; gaurko euskalduntasuna, berriz, erdal elebidunen gainean eraikia dago eta erdararen eskaleak bihurtu ditu euskaldunak.

    – D ereduak ez du euskal elebidunik (euskara hizkuntza nagusia duenik) sortzen erdara nagusi den eremuetan, salbuespenak arnasguneetako ume eta gazteak dira; bizitza euskaratik eta euskaraz egiteko gai diren bakarrak euskara galdu ez den herrixka txikietan daude, edo euskaltzale militanteen ardura pertsonala izan ohi da euskaraz alfabetatu eta kontzientzia hartzea.

    – Erdal elebidunek (erdara hizkuntza nagusia dutenek), salbuespenak salbuespen, erdal elebakarren antzeko praxi linguistikoa dute, eta jokabide hori ulergarria da zentzu batean: hiztun hauek ez dira euskaldun sentitzen ez gaitasunez (erraztasunez) ez identitatez (sentimenduz).

    – Euskaraz alfabetatu gabeko euskalduntasunak ondo funtzionatzen zuen garai batean funtzio lokal informaletan (etxean, auzoan, lagunartean…); gaurko euskalduntasunak funtzio guztietan huts egiten du, jarduera akademiko formaletan izan ezik.

    – Nazionalismoaren teoriko batzuek darabilten terminologia geureganatuz, euskalduntasun etniko edo etnokultural gisa definitu dugu gaurko euskalduntasun eredua; funtzio nazionalak zinez betetzen ez dituen hizkuntzaren estatusari dagokio definizio hori.

    – Gaur nagusi den euskalduntasun etnokultural diglosikoak euskal hiztun hauskorrak sortzen ditu, bere euskal nortasunean sinesten ez duten hiztunak dira, euskara utzi eta erdarara erraz igarotzen diren nortasun linguistikodunak.

    – Euskarak ez du gizarte eta kultura soziologiko moderno nazional baten hizkuntza gisa funtzionatzen, bi erdarak ditugulako funtzio hegemoniko horren lekua okupatzen dutenak.

    – Euskal kulturan badaude sormenezko kultur adierazpide moderno eta homologagarriak, baina euskarak ez dauka gizarte garaikidea artikulatzen duen kultura soziologiko nazionalik.

    – Hizkuntza nazionalaren funtzio hegemonikoetatik erabat baztertua dagoen hizkuntza da gure nazio-hizkuntza; onik onenean, ahozko kultura soilean oinarritzen diren euskal komunitate lokal etnikoak kohesionatzeko balio du, zenbait arnasgune geografikotan bezala.

    – D ereduan bezala euskarak funtzio formal hegemoniko batzuk bereak dituen arren (EITB, administrazioaren atal batzuk…), hizkuntza etnokultural subordinatu baten modura funtzionatzen du euskarak EAEn.

    – Bi erdarak ditugu benetako nazio hizkuntzak gurean, hauek eratzen eta kohesionatzen dituztelako gizarte nazional hegemonikoaren harreman-sareak; aldiz, euskara komunitate erregional etniko baten mintzabidea da funtsean.

    Bukatzeko:

    – D ereduaren porrota, noski, testuinguru soziolinguistiko zabalean interpretatu behar da, eskolaren euskalduntze-eragina gizartearen beste esparruetan egiten den hizkuntza-politikarekin erabat loturik dagoelako.

    – Eusko Jaurlaritzaren naziogintza funtsean naziogintza erdaldun eta espainola izan da sortu zenetik; beraz, D ereduak ezin dio botere publiko eta botere faktiko espainolen presio soziolinguistiko erdaldunari aurre egin.

    – Euskalduntasuna ez da kontu linguistikoa hutsa, eduki eta mami politikoa dauka, eta euskalduntasun nazionala garatzen ez duen hizkuntza-politika espainolismo linguistikoaren morroi da, azken hamarkadok erakutsi duten moduan.

    – Nazio eraikuntza euskaldunik gabe euskarak eta euskararen herriak ez daukate etorkizunik; egungo dinamika soziolinguistikoak ez du euskalduntasun etnokultural edo diglosikoa sortzeko baizik balio, eta, itxura guztien arabera, hizkuntza-politika autonomikoak aurrerantzean ere ez gaitu mendean hartuak gaituen egoera honetatik aterako.

  • #1577

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Euskalgintza ofizialaren mugak agerian geratzen ari dira. Euskararentzako kanpainak egiteko aurrekontuak alferrikakoak dira lehenik faktore askoz ere garrantzitsuagoak haintzakotzat hartzen ez badira, demografia edo hirigintza kasu. Badirudi pixkanaka euskaltzale asko lozorrotik esnatzen ari direla, errealitate lazgarriaz konturatzeko.

    http://www.argia.eus/argia-astekaria/2577/eneko-gorri

  • #1676

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Euskaldunok kontuz ibili behar dugu zein bidelagun hartzen ditugun ondoan, etsaia bera etxean sar bait dezakegu nahi izan gabe

    Zergatik emango ditu hainbeste arazo euskarak, ezta Izquierda-Ezkerra?

  • #1684

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

    Ez da ezer berririk baina hemen jartzeko beharra ikusi dut:

    “Self-government in the northern Basque Country came to an abrupt end when the French Revolution centralized government and abolished the region specific powers recognized by the ancien régime. The French political design intently pursued a dissolution of the Basque identity into a new French nation, and in 1793 that French national ideal was enforced with terror over the population.[46][47] During the period of the French Convention (up to 1795), Labourd (Sara, Itxassou, Biriatu, Ascain, etc.) went on to be shaken by indiscriminate mass deportation of civilians to the Landes of Gascony, confiscations, and the death of hundreds. It has been argued that despite its ‘fraternal’ intent, the intervention of the French Revolution actually destroyed a highly participatory political culture, based on the provincial assemblies (the democratic Biltzar, and the other Estates).[48]”

    https://en.wikipedia.org/wiki/History_of_the_Basques

    Hau jacobinistei zuzendua. “Ez baina hori ez zen benetako jacobinismoa”, orduan zer da benetako jacobinismoa? Berdin berdin ez-da-benetako-feminismoa, ez-da-benetako-komunismoa, ez-da-benetako-faxismoa,ez-da-benetako-demokrazia, ez-da-benetako-kapitalismoa… Ereduak errealitatean manifestatzen direna dira, ez paperean idatzitakoa.

You must be logged in to reply to this topic.