Eztabaida-ekaitza

Forums Askatasunaren Liga Eztabaida-ekaitza

This topic contains 10 replies, has 4 voices, and was last updated by  joseba garcia 3 weeks, 6 days ago. This post has been viewed 190 times

  • Author
    Posts
  • #1441

    Hego
    Participant
    Maila: Abertzale txusmeroa

    Eztabaidatzeko gai interesgarriak plazaratzeko sortu dut hari hau.

    Momentuz 2 gai plazaratuko ditut:

    1) Euskara hizkuntza hegemonikoa edo behintzat estatus maila handiagoa izateko falta zaiona.
    – Eliteek (politikariak/kirolariak/idazleak/aktoreak/bertsolariak…) eta goi-mailako ikasketak dituztenek (gizartean eragin handiko
    jendea) euskara maila ona erabiltzea.
    – Euskara “botere-zentroa” edukitzea. Normalean hiriak omen dira nazioen norabide kulturala, politikoa eta ekonomikoa bideratzen dutenak.
    Tamalez EHan ez dago euskaldunengan eragina izan dezakeen hiri euskaldunik, agian gure kasuan lekuko hori auzoeek jaso beharko lukete.

    2) Demografia, gaztetasuna eta iraultza. Gizartean gazteen pisua gailentzen denean sortzen omen dira herrialdeetan aldaketak (Udaberri
    arabiarra, Errusiako iraultza, Irango Iraultza…). Gure gizarte zaharkituan ez dago aldaketak egiteko premiarik, helduek egonkortasuna
    nahiago dute.

  • #1442

    Oier P.A.
    Participant
    Maila: Rh-

    Niri gauza funtsezkoa iruditzen zait euskarak bere “botere-zentroa” edo erreferentzia-gunea edukitzea hirietan, baina horretarako beharrezkoa da lehenengoz gunea bera euskaldunez (ber)kolonizatzea, hots, familia eta jende euskalduna auzo zehatz horretan kontzentratzea, bertan biziz eta bertan harremanduz. Euskaldunak eta erdaldunak nahastuak gaude hirietako auzoetan, ez dago segregaziorik Ipar Irlandan gertatzen den moduan, eta horrek eragiten duena da auzo horietako giroa erdalduna izatea nagusiki. Dena den, euskal hiri eta herrietan izan ohi da ezker abertzaleak kolonizaturiko kale edo eremu bat taberna eta elkarteen bitartez, gune hori hiriko abertzaleen bilgunea (parrandagunea batez ere) izaten delarik. Toki horietan zertxobait gehiago entzun daiteke euskaraz gainontzekoetan baino, nahiz eta espainolak nagusitasuna izan ohi duen askotan. Nik espazioak kolonizatzearen oinarrizko ideia hori serioski hartuko eta garatuko nuke, euskaraz bizitzeko espazioak izatea euskal komunitate indartsu bat sortzeko baldintza nagusietako bat da. Esan dezakete horrek ghetizazio eta aislamendura eraman gaitzakeela, baina horrek ez dit axola beste aukera disoluzioa mantxo baina geldiezina denean.

  • #1445

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Nire proposamenak:

    1) Elikadura Subiranotasuna: jaten duguna gara, eta ez da harritzekoa gaur egungo gizartearen ehuneko handi batek zaborraren pareko giza kalitatea izatea. Sukaldaritza propioaren goi maila dela eta euskaldunok oro ar ondo jaten dugu, baina ia beti kanpokoa. Etorkizun ekonomiko-sozial beltza (industriaren gainbehera, prekarietate eta pobreziaren hedatzea zerbitzuen sektorean) eta demografiaren joerak batuta hirietatik herri txikietarako exodoa bat aurreikus daiteke, gazte askok lehen sektorearen aldeko apostua egin dezaketelarik. Honek ondo egituratu ezkero euskal familia-gizarte tradizionalaren berpizte bat suposa dezake, lurrari lotuagoa eta osasuntsuagoa. Landa ingurua hobeto zainduko da honela eta bere ustiapenak era tradizional eta berritzailen fusioarekin errentagarritasun handiagoa izango du, jende gehiagori jaten emanez. Prozesu honetan hiri eta herri handiak kolore eta kultura ezberdineko erdaldunenak bihurtuko dira eta herri txikiak eta landa eremuak euskalduntze berri bat ikusiko dute. Lurretik bizi direnek beren buruak ondo defendatu ezkero etorkizuna edukiko dute mundu ziurgabe honetan, hiritarrek ez bezala.

    2) Autarkia etnikoa: aurrekoarekin lotuta, balizko testuinguru horrek gure Euskal Korporatibismoarentzat egundoko aukera ekar dezake. Administrazioaren erorketa mailakatuak (seguritate soziala, pentsioen kutxak, dirulaguntza publikoak, segurtasun indarren murrizketak) norbanakoak babesik gabe utziko ditu eta horrek familiaren, lagunen eta norberaren talde etnikoan babesa bilatzea esan nahi du. Herri eta auzoak homogeneoagoak izango dira etnikoki, eta horrek euskaldunon autoantolakuntza erraztuko du. Beharrizanen arabera (elikagaiak, segurtasuna, hezkuntza, haur eta zaharren zaintza…) lehentasunak jarriaz auzolanaren bidez eguneroko arazoak konpondu ahal izango ditu komunitate egituratu batek. Hiriak aparte utziaz eskualde euskaldunen arteko zirkuitu ekonomikoa antolatu ahal izango da, bateko eta besteko produktu eta ideien merkatu bat osatuz. Independentzia ekonomikoa, azken finean. Estatuak indarraren monopolioa gal dezake garai nahasietan, eta komunitate bakoitzak bere autodefentsarako miliziak eratu beharko ditu. Egiazko independentziarako bidea argituko da euskaldunentzat.

    Erdi inprobisatzen idatzitako erokeria da hau, baina teorizatzeko modukoa dela ziur nago. Espero dut ildo honetan gehiago sakontzea berandu baino lehen.

  • #1447

    Hego
    Participant
    Maila: Abertzale txusmeroa

    Nahiko zaila da jendea leku batetik bestera mugiaraztea horrek kostu ekonomiko altua duelako (etxebizitza erostea adibidez). Hirietan euskara erabili daitekeen lekuak mapa batean erakustea izango litzateke lehen urratsa. Google maps-en gauza ezberdinak erakusten dituzten mapa pila daude (bidegorriak, gaztetxeen kokapenak, euskalkien mapa…) zergatik ez euskaraz jarduteko ahalbideratzen duten denden, tabernen, kafe-antzokien, bertso-eskolen, elkarteen eta beste abarren mapa? Agian pentsatzen dugun baino leku gehiagotan erabili dezakegu euskara.

    Eta tira, Euskal Herritik bidaiatzean nahiz eta eremu erdaldunean egon, lehen hitza beti euskaraz.
    euskara -35 urte

  • #1448

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

    Beno, politikariak/kirolariak/idazleak/aktoreak/bertsolariak elite izatetik oso urrun daude. Unibertsitateko irakasleen kultura gabezia eta ardura sozialarekin hauek ere elitetik… ez dute ezer. Haien ardura sozial eta intelekto faltari buruz dudarik baduzu gogoan izan ez direla gai izan euskara ikasteko, beraz ahalmen intelektual eta motibazio/ardura falta larria. Nik berriz diot: ez dago eliterik, ez talde modura; idazleren bat bada noski.

    Botere zentroak sortzeko argi eta garbi elkarteak behar dira, eta hortik abiatu. Nik ezagutu ditudanetan cuck totalak ziren, eta gero gainera espaƱolez bete zituen PSOEk, ikastolen modura. Beraz berriak sortu behar, eta egintzaren bidez haien borondate eta integritatea argi erakusten duten pertsonek gidatuak. Zeren abertzaletasunean ere liberatu izan nahi duen alperrontzi asko dago. Hortik denborarekin elite filosofiko, akademiko, profesional eta militarra garatu.

    Bestetik, euskaraz bizi nahi? Ba euskaldunekin ez beste inorrekin elkartu, nik egin dudan modura. Joan naizen leku guztietan aurkitu ditut. Eta beste kontu bat. Kaleko euskarak beti egingo du behera akademian, lanean eta entretenimenduan guztia erdaraz dagoen bitartean. Saitu gara hau lortzen, ekola publiko euskaldunarekin ere… eta begira nola dabilen. Prestigioa eta kontinuitatea ez dituen bitartean akabo.

    ” Demografia, gaztetasuna eta iraultza. ” hori da. Demografia ez da soilik kopuru kontua, adin kontua da ere. Gure herriak sufritzen duen atzerakada orokortua ez da soilik arrazoi konkretu batengatik, eta arazoa ez dago neurri konkretu batekin konpontzerik. Gaztetasunaren indar eta berrikuntzarako grina gabe besterik gabe imaginazio eta gogorik gabe gelditu gara, beste arazoen artean.

    • #1457

      Oier P.A.
      Participant
      Maila: Rh-

      “Botere zentroak sortzeko argi eta garbi elkarteak behar dira, eta hortik abiatu.”
      “Hortik denborarekin elite filosofiko, akademiko, profesional eta militarra garatu.”

      Argi eta garbi. Nire aurreko mezuarekin lotuta, jakin badakigu Ezker Abertzale-mugimenduko elkar-guneak taberna, txozna eta gaztetxea direla oro har, alegia, alkohola eta parrandaren giro dekadentearen ingurukoak. Eta horrek sortu duena da maila kaxkarreko militantzia bat, non pankartak jarri eta gero poteatzera joaten den automatikoki. Agian, sortu beharreko elkarte berrien kontzeptua izan beharko litzateke maila goreneko militante abertzaleak sortzea, Mikelatsek aipaturiko etorkizun zailerako fisikoki, intelektualki eta espiritualki prestaturik daudenak. Hortaz, ezagutzaren, kirolaren edota kulturaren inguruko elkarte edo klub bat izan daiteke hasierako puntua, adibidez.

      XD

      • #1466

        joseba garcia
        Participant
        Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

        Beno, euskara erabilera eta demografia alde batera utziz momentu batez… bihar idatziko dut. Nik uste gabonetatik aurrera geure burua zerbait antolatzen joan beharko garela. Zehaztasunak horrela argituko ditugu. Zeren masa, utzikeria, biktimismoa, horizontaltasuna eta demokraziaren fartsatik gu irten garen arren, egiari zor beste elkarte asko daude kutsu honetakoak. Oro har, estatalismoan, zientzian eta historian zentratzen dira, talde intelektualak eta konspiratzaileak (zentzu onean) dira. Mila milioi aldiz idatzi dut hau dela zehazki euskaldunok behar duguna, elite intelektual-profesionala eta gure instituzio estatal propioak. Hain justu hau da Euskal Herriak behar duena. Baina urteak pasa eta ez dut oso ongi ulertzen zer gertatzen ari den, zer ari garen itxaroten…

        Baina gu ez gara ez intelektualak ez masoiak. Uste dut estatuaz gain behar nazionalak ere ditugunez, gurekin gehiago bat egingo duen beste behar bat betetzen hasi gintezkela, elkarte edo gazte mugimendu kutxukoa, talde intelektual edo konspiratzaile izatetik urrun. Hazteko potentzialarekin bada ere, guk geuk eskuak zikinduz txikitik lan egin beharko genuke, gauzak behin eta berriro teorizatu eta propaganda ordez. Gauzak beste modu batera egiteko aukera eman gazte (edo izpirituz gazte diren zahar) abertzaleei. Politikoki zuzenetik irten, gainontzekoei zer egin behar duten eskatu eta aitzakiarik gabe, ardurak hartu eta bidea guk geuk egin, helburua aberria dela argi edukiz.

        Apurka apurka joango gara zehazten zer eta nola egin, baina zehazteko bidean interesgarria litzateke azken urteetan zabaltzen (noski gure herrian ezik…) ari den “liburu eta arte martzial klub” eredua.

        PD: Borrokaren kluba, filme ezinbestekoa gaurko egoera ulertzeko. Urtean behin ikusten dut faltarik gabe.

        • #1472

          Oier P.A.
          Participant
          Maila: Rh-

          Liburu eta arte-martzial klubetaz ari zarenean White Rex edo Pride France bezalakoetaz ari zara? Zein adibide dituzu buruan?

          • #1474

            joseba garcia
            Participant
            Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

            Ideiarik ere ez talde horiei buruz. Normalean webguneen bidez antolatzen dituzte hiri bakoitzean anonimotasunez, nazionalistak izanik ezin baitute publikoki egin.

  • #1476

    Oier P.A.
    Participant
    Maila: Rh-

    Begira beste plataforma hau. CEPA (Centro Estudios Pensamiento Americano) deitzen da, eta finean bideoz igorririko formakuntza-kurtsoak dira, ikuspegi anti-globalista, nazionalista eta hispano-amerikarra partekatzen duten irakasle, idazle, filosofo eta pentsalari ezberdinek burutuak. Hala, ikasleak kurtso bategatik ordaindu egiten du eta kurtso horretako bideoak ikusteko aukera du: filosofia, geopolitika, psikologia, literatura… Nahiko formatu polita, erraza eta eraginkorra iruditzen zait, eta etorkizun baterako proiektua izan daiteke.

    • #1478

      joseba garcia
      Participant
      Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

      Bai, oso. Kontua da ez dugula filosofo eta pentsalaririk… xD Baina txoritxo batek esan dit badaudela prezio merkean hemen euskal herrian. Hala ere insistituko dut, presentzialki eta bizitzako aktibitate profesional, kultural, akademiko eta abarrean ere eragiten hasi behar garela.

      Euskara ez da basoko izaki magikoen hizkuntza izatetik aterako gerran dagoen nazio baten hizkuntza dela jendeak barneratu arte. Baina jendeak ezer barneratzea ezinezkoa denez, euskara alturan eta zabaleran haztea soilik lagundu dezakegu abertzaleok:

      -Euskaraz bizitzeko osotasuna: eskolatik unibertsitatera (lotsagarria euskarazko klaseetan testuliburuak espaƱolez ematean, behintzat ingelesez baleude zientziako liburu gehienen antzera…), unibertsitatetik lanera, eta literatura eta hizketa filosofikora jarraituz, entretenimendua, bertako filmeak zein euskaratuak… euskaldunak osoki bizitza euskaraz egiteko aukera ireki. Hemen, lehentasuna itzulpena da, eta gu horretan gaude. Ahal dutenek ordea, enpresa euskaldunak irekitzea eta konpetentzia egitea enpresa kolonoei.

      -Euskararen zabalera: betiko kakaplasta, kalean euskaraz, lehen hitza euskaraz, lagundu euskaldunberriei praktikatzen blablabla 60 urte daramazkigu horrela… komentatzen ez dena, eta Krutwigen Vasconian hori proposatzen zen, euskaldunak ez diren lurretan koloniak irekitzea. Aski erraza berez, lur merkeak baitira gune euskaldunekin alderatuz. Hemengo 4 trollkideok baina kolonia txikia irekiko genuke xD

      -Euskararen kalitatea: euskara hobetu eta zaindu, hor badugu trollkideok lana xD. Eta Euskara Batua, finean, simple english deiturikoa bezalakoa da, oso oso mugatua dago. Beste edozein hizkuntzarekin lehiatu ahal izateko lapurtera klasikoa goitik behera ikastea ezinbestekoa da, beste euskalkiez gain. Hor sekta lana egin genezake, euskaldun txusmeroak konbentzitu euskara hobetu behar dutela, testuliburuak oparitu, ikasten lagundu… Lapurtera ikasi, jende gehiago konbentzitu…

You must be logged in to reply to this topic.