Iruña-Veleia

Forums Nazioa Iruña-Veleia

Tagged: 

This topic contains 1 reply, has 2 voices, and was last updated by  Oier P. This post has been viewed 59 timesA. This post has been viewed 59 times 2 weeks, 6 days ago. This post has been viewed 59 times

  • Author
    Posts
  • #1512

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

    Iepa trollkideok

    Ezjakintasun absolutuz galdetzen dut: zer dakizue Iruña-Veleiako ostrakei buruz? Egiazkoak direla uste duzue?

    Ez naiz inoiz jarri irakurtzen gaiari buruz, baina gai aski garrantzitsua da. Orain berriz gure historiari buruz eguneratzen joango naizenez, eta gaiari buruz manipulazio ederra dagoenez… hobe zuei galdetu. Ez soilik ere aztarnategiari buruz, agian garrantzitsuagoa da jakitea zer dela eta batzuen edo besteen manipulazioak. Inperialistek hau ezkutatu nahi izan badute, euskararen iragana ezkutatu nahi izan dute, argi dago hemen Europa mailako gatazka baten aurrean gaudela. Hala balitz, imaginatu daiteke historia aurreko ikerketa guztian ere manipulazio ederra egotea.

    Ortzi gurekin

  • #1517

    Oier P.A.
    Participant
    Maila: Rh-

    Nik ere ez det gehiegi jarraitu kontua. Dakidan bakarra da Lurmenen aurka sekulako setioa egon zela aztarnen faltsutzeagatik Arabako diputazioaren partetik eta erakunde inperialistetatik, besteak beste, Gorrtxategik ukatu egin zituelako euskarazko aztarna horien balizkotasuna, hitz horiek ez baitziren baliokideak estratu horietako garaiarekin. IPCEaren informe batek faltsutzat hartu zituen aztarna gehienak, baina egia esan ni enaiz fiatzen erakunde kolonial eta inperialetaz, ez behintzat kontu honetan. Eta, bestetik, Lurmen eta Eliseo Gilen profesionaltasunean sinisten dut momentuz, haiei egotzi dieten aztarnen faltsutze hori nahiko zentzugabea baita hala izatekotan, euren lana arriskuan jarriko litzateke alperrik, baina nork daki.

You must be logged in to reply to this topic.