Zenbait artikulu eta bideo

Forums Gizartea Zenbait artikulu eta bideo

This topic contains 3 replies, has 2 voices, and was last updated by  joseba garcia 2 weeks, 1 day ago. This post has been viewed 90 times

  • Author
    Posts
  • #1537

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!
  • #1555

    Mikelats
    Participant
    Maila: Rh-

    Denak sakonetik aztertu gabe idazten dut hau, nahi eta batzuk aurretik irakurriak izan. Aipamen berezia alde batetik Laura Mintegiri, gutxitan ikusten den sintzeritatea azaldu duelako. Eta bestetik Biltzarreren linkari, euskal kosmobisioaren portaltxo horri, aurkikuntza zoragarria!

    Ea ba, dena errepasatu ondoren ateratzen dudan ideia. Euskal Herrian, eta abertzaletasunean bereziki, ziklo bat (politikoa, soziala, belaunaldikoa…) itxi da. Azpi ideia hori, paratu dituzun linketan ez ezik, azkenaldian leku askotan somatzen da, edo somatzen dut nik bederen. Agerikoa da zer edo zer berria, freskoa, indartsua, gaztea behar duela herri honek espabilatzeko. Baina ez da agertu oraindik, edo elkarrizketatuek, idazleek eta herri honetako iritzi sortzaile ofizialek ez dute ezagutu oraindik. Baina era berean horren esperoan dira, badakite zer edo zer etorri behar dela.

    Hau da zer edo zer berri hori (edo behintzat horren parte), Askatasunaren Liga, Korporatibismo Nazionala, norbere nortasun, tradizio eta leinura itzulera.

    Euskaldun askok, eta tartean zuk, hau irakurtzen ari zaren horrek, badaki herri honek astindu bat behar duela heriotzerantz daroan lozorrotik esnatzeko. Eta denon ardura da Euskal Herriaren beheranzko joerari buelta ematea, guk egin ezean ez baitu inork egingo. Berpizte hau guk egingo duguna izango da, ez gehiago eta ez gutxiago. Aurrera!

  • #1558

    joseba garcia
    Participant
    Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

    Egia esan hain justu kontrako zentzuan gehitu ditut. Laura Mintegik, zeinak adierazpen askatasunaren kontra lana egin du aspalditik, zergatik dio bertan diskurtsoa moldatu behar dela “pertsona horrek” bozkak irabaz ez ditzan? Zeintzuk dira “pertsona horiek”? Horien ordez zeinek hartu behar ditu ba bozka eta diskurtsoaren monopolioa? Argi dago zeintzuk bai eta zeintzuk ez.

    Hain zuzen ere, Laura Mintegiren logika jarraituz goiko askok (ez guztiek) diskurtso edo ideia “politikoki ez zuen” bat hartu diete beste pertsona batzuei. Egile aintzindari hauek jazarriak ziren bitartean ideia horiek adierazteagatik, jazarleek ideia horiek lantzen hasten dira (hitzez soilik ez ekintzaz) disidentzia kontrolatzeko.

    Gehitu ditudan batzuek disidentzia kontrolatzeko jasotzen dute soldata. Beste batzuk zintzoak dira, baina ez dute ausardiarik ideia horiek nortzuei hartu dizkieten esateko, zein den ideia horien benetako aintzindaria, zeina jarrera nahiko itxusia da baita ere. Hau ALkook ere ikusi dugu, hain imaginazio gabeak dira ideiak foro kutre batetik lapurtu behar dituztela, eta hain makurrak dira ezen ez dutela ezta jartzen ere norenak diren. Beste artikulu asko eta asko falta ziren baina ez dut guztiak aurkitzea lortu. Esaterako, twitterren aski ezaguna den pailazo bat orain kexatzen hasi da feminismoaren jazarpenaz, hau jende guztia jazartzen ibili ondoren…

    Fenomeno honen fruitua zein da? Azkeneko link-a. Azkenean gure herriarentzat onargarria ez den zerbait guk onargarritzat lasai lasai hartzea lortzen dute.

    Eta hau areagotzen joango da. Kataluniako porrota dela eta, esfortzurik gabeko independentzia horren ameskeria erori egin da, horrexegatik, beste paradigma abertzale errealista eta landuagoak lekua hartzen ari dira. Hauek lekua hartzen joan ahala, ikusiko ditugu “kazetariak” eta NUP, EHU eta PAUko “irakasleak” diskurtso berri hauek hartzen eta disolbatzen berriz fenomeno berdina gertatzeko. Hemen soluzioa argi dago: paradigma gordin aurkeztu behar da pertseberantziaz eta pazientziaz, gauzak diren modura aurkeztu jendearen erreakzioaren beldurrik gabe, eta beste norbaiten pentsamenduan oinarritu bazara, hau Satanas edo Hitler bera izanda ere, esan.

    Ez nuen orain arte gaia gehiegi landu “zein bai eta zein ez” paranoia ez zabaltzearren. Baina ideien lapurreta eta zentsurak aurrera jarraitzen dutela ikusita fenomeno hau azaleratu nahi nuen, erne egon zaitezten.

    • #1560

      joseba garcia
      Participant
      Maila: Euskaraz dakien nabarrista!

      Kasualitateak… Computer Shock itzulpena zuzentzen hasi naizela honekin hasi naiz:

      “Baina alde batetik. zuek ez gazitzeko norberaren diskurtsoan ezabatzen dena bizitza errealak ere eliminatuko du. pena merezi zezakeen nik bakarrik hitz egitea zuek poztearren: baina diskurtsoko laudorioa. ez bada arrazoizkoa. kaltegarria da izan ere. tamalgarria da geure buruak engainatzea. eta desatsegina dena atzeratzeagatik guztira berandu iristea. eta ezin ulertzea estratega onek ezin dutela joan gertakarien atzean. baizik eta aurrerapen zentzuan. eta generalari soldaduen aurretik joatea eskatzen zaion modura. modu berean gertakarien aurrean joan behar dute politikariek. haien erabakiak bete daitezen eta ez dezaten jada gertatu diren gertakarien atzetik joateko beharrik eduki.”
      (Demosthenes. Lehen Filipika)

You must be logged in to reply to this topic.